Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ikerketa Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikerketa Zuzendaritzari:

  1. Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta bestelako erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.
  2. Irizpideak ezartzea, ikerketako eta teknologia-garapeneko programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.
  3. Proposatzea Hezkuntza Sailak zer baliabide bideratuko dituen ikerketa-proiektu eta -programetarako nahiz ikerketa-azpiegituretarako, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.
  4. Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.
  5. Sailak hitzartutako programa-kontratuetan jasotako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztea eta ikuskatzea.
  6. Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planaren ondorioz Hezkuntza Sailari dagozkion programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozial batzuekin batera.
  7. Ikerketa-programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari aurre egin diezaieten.
  8. Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko programetan, formula berriak prestatu eta gauzatzea, ezagutzaren transferentzia egiteko.
  9. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.
  10. Euskal gizartearen kultura zientifikoa bultzatzea, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloan sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-programak landuta.
  11. Bere eginkizunak betetzean gauzatutako jardueren jarraipena egitea.
  12. Ikerbasque fundazioaren jarduerak ikuskatzea; Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioa talentua biltzeko eta erakartzeko sortua da.
  13. Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen jarduna (BERC) eta garapena bultzatzea, Euskadin puntako ikerketan diharduten taldeek eta horiek lantzen dituzten lerroek nazioartean prestigio handiagoa izan dezaten. Hartara, Euskadi talentua erakartzen duen gune bihurtzen lagunduko da, eta, aldi berean, unibertsitateetako ikertzaileekin eta Euskadin I+G+b helburu duten beste zentro batzuetako ikertzaileekin lankidetzan aritzeko tresnak ezartzea sustatutako da.
  14. Urtero Euskadiko Ikerketa Sarirako deialdia egitea, Euskadin eragin onuragarria ekarri duen ikertzaile eta talde kualifikatuen lana eta ahalegina sustatzeko eta bultzatzeko.
  15. Hezkuntza Sailari apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan eta urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan ezartzen zaizkion funtzioak garatzea. 96/1997 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu eta arautu zen, eta, horretarako, batetik, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Ikerketarako Erakundeekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu zen, eta, bestetik, erakunde horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu ziren. Gerora, abenduaren 26ko 278/2000 Dekretuak aldatu egin zuen 96/1997 Dekretua. 2/2009 Dekretuaren bidez, berriz, Transferentzien Batzorde Mistoak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarriari dagokionez.
  16. Ikerketa-politikaren arloko neurriak bultzatzea, zehazki Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan, 3/2004 Legean eta 2/2009 Dekretuan jasota daudenak. Urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuaren bidez, Transferentzien Batzorde Mistoak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.

Zuzendaritzak.

Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.
  2. Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.
  4. Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.
  5. Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Amaia Esquisabel Alegria
(2020/09/10 - 2024/06/26) Ikerketaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK