Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Titularra: Iñaki Gutierrez Ibarluzea
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna > Osasun Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
11. artikulua.– Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.
Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
- Osasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-politika programatzea, eta horren lehentasunak zehaztea.
- Ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean estrategiak eta jardun-planak landu eta ezartzea, eta horri segimendua egiteko helburuak eta adierazleak ezartzea.
- I+G+B garatzeko eta horren kudeaketa integratua egiteko gidalerroak eta irizpide orokorrak ezartzea, eta erabakiak hartzen laguntzeko balioko duten planak edo txostenak lantzea ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean.
- I+G+B arloan, Osasun Sailaren jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
- Osasun-alorrean I+G+B gaietan zeharkako politiken garapena sustatu eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin lankidetzan aritzea.
- Osasun-alorrean I+G+B gaietan nazioarteko ekimenetan parte-hartzeari bultzada ematea.
- Osasun-alorrean I+G+B gaietan ardurak dituzten organismoekin eta erakundeekin lankidetza-akordioak proposatzea.
- Osasun-sistemaren ikerketa- eta berrikuntza-egituraren zuzendaritza eta koordinazio funtzionala eta eguneratzea, hau da, I+G+B erakundeen maparena, zeina honako hauek osatzen baitute: Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Fundazioa –BIOEF–, ikerketa sanitarioko institutuak –Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia– eta Osasun Zerbitzuen Ikerketa Zentroa –Kronikgune–.
- Euskadiko osasun-sisteman ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak modu integralean kudeatzeko irizpideak formulatzea.
- Osasun-alorrean kultura ikertzailea eta langile ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza sustatzea.
- Euskadiko osasun-sisteman I+G+B proiektuak gauzatzeari bultzada ematea.
- Osasun Sailak zehaztutako helburu estrategikoak lortzera bideratuta dauden osasun-zerbitzuetako berrikuntza-esperientziak sustatu eta ebaluatzea, eta translazioa eta eskalatzea erraztea.
- Gidalerroak ezartzea, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko ikerketa- eta berrikuntza-jardueraren transferentzia eta emaitzen ustiaketa bultzatzeko.
- I+G+B jarduerari buruzko estatistikak eta datu-erregistroak sustatu eta proposatzea.
- Saileko dokumentazio-eremua eta liburutegi espezializatuak zuzendu, antolatu eta kudeatzea, literatura zientifikoaren hedapena errazteko eta osasuneko profesionalei osasun-alorreko informazio bibliografiko espezializatua eta kalitatezkoa emateko, hargatik eragotzi gabe Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari dagozkion eskudantziak.
- Sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketa klinikoarekin edo antzeko esku-hartzeekin zerikusia duten jarduerak gauzatu eta koordinatzea, baita sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketaren arloko legedia betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak ere.
- Eraginkortasun- segurtasun-, efizientzia, irisgarritasun- eta ekitate-baldintzetan ez oinarrizko zorroan ez zorro osagarrian ez dauden prozedura eta osasun-teknologiei buruzko txostenak ebaluatu eta lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan ezartzeko beharrezkoak direnak, baita oinarrizko zorroetan edo zorro osagarrietan barne hartutako zerbitzuentzat jada aurreikusitako prozedura eta osasun-teknologietan aldaketak ere, pazienteen segurtasunean edo zerbitzu horren efizientzian funtsezko aldaketa ekar badezake.
6. artikulua.– Osasun Sailaren Zuzendaritzak.
Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:
- Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
- Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
- Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
- Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
- Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
- Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
- Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.
KARGUAK