Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari, betiere Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzari dagozkion eskumenen eremuan:

  1. Ikastetxe publikoen sarea antolatzea eta planifikatzea, eta ikasleen prestakuntza-ibilbideak diseinatzea, irakaskuntza-maila eta -etapa guztietako ikastetxeen arteko atxikipenen bidez.
  2. Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza-eskaintza planifikatzea, eta hezkuntza-etapa edo -maila bakoitzeko maila eta modalitate bakoitzean ikastetxe bakoitzak gehienez zenbat ikasle eta talde onar dezakeen zehaztea.
  3. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, bai eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea ere.
  4. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.
  5. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak eta baliabide materialak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.
  6. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.
  7. Ikastetxeen gobernu-araubidea kontrolatzea.
  8. Ikastetxeak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeari buruzko informazioa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari.
  9. Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publiko bakoitzaren irakasle-premiak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta, horren ondorioz, etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzu bakoitzeko irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, sailaren premien eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan aurreikusitako zuzkidurak kontuan hartuta.
  10. Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 19. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarentzat ezarritakoak.
  11. Araubide bereziko irakaskuntzen (hizkuntza- eta arte-irakaskuntzen) ezarpena eta garapena programatzea eta diseinatzea, hargatik eragotzi gabe bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa.

Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Eugenio Jimenez Ibañez
(2024/06/27 - ) Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak