Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikasleek duten ekipamendu teknologikoa

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Oraingo honetan, gazteek ikus-entzunezko kontsumoa zein ekipamenduren bidez egiten duten jakiteko, dituzten euskarriei buruz galdetu zaie. Mugikorra eta ordenagailu eramangarria dira garrantzitsuen emaitzen arabera.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Ikasleek duten ekipamendu teknologikoa