Eusko Jaurlaritza

Identifikazio elektronikoa erabiltzeko gidaliburua

Xehetasunak

Zerbitzu eta prozedura elektronikoetarako sarbidea izateko, Eusko Jaurlaritzak identifikazio elektronikoko zenbait sistema eskaintzen ditu (ikusi identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak).

Herritarrei (pertsona fisikoei) eta enpresa nahiz entitateei (pertsona juridikoei) eskainiriko identifikazio sistema elektronikoak honako hauek dira:

  1. BakQ: NAN, pasahitza eta koordenatuak: Sistema honek ez du inolako softwarerik instalatzeko eskatzen, ezta inolako hardwarerik zure gailu elektronikoan ere.
  2. Ziurtagiri digitalak (eNAN, herritarren ziurtagiria, etab.): Sistema honek zure gailu elektronikoan softwarea eta hardwarea instalatzeko eskatzen du.

OHARRA: Zirtagiri profesionala hodeian deritzon ziurtagiria, Herri Administrazioen edo Entitate publikoen kargudun publiko eta langile publikoei zuzenduta dago.

Euskadiko identifikazio elektronikoaren pantaila

Identifikazio-modu honek hiru atal ditu:

  • Erabiltzailea: Zure NAN-zenbakia, kontrol-letra barne.
  • Pasahitza: Zuk zeuk bakarrik ezagutzen duzun 8 karaktere alfanumerikoen multzoa.
  • Faktore hauetatik bat:
    • Koordenatuak: 16 posizioko koordenatu-sistema (0tik 9rako zenbaki bat ezartzen dio Atik Rrako hizki bakoitzari).
    • SMS bidez bidalitako kode bat telefono mugikorrera

Identifikaziorako hasiera-pantailan BakQ aukera hautatuko dugu:

Euskadiko identifikazio elektronikoaren pantaila, bakQ

  1. Sarrerako pantailak honako datuak eskatzen ditu:
    • NAN/AIZ: NAN/AIZ zenbakiak sartu behar dituzu, kontrol-letra barne (Adibidez, 12345678B)
    • Pasahitza: Zure pasahitzaren 8 karaktereak sartu behar dituzu (Adibidez, 123456Po)
  2. Sartu datuak eta aukeratu “Jarraitu” botoia.

OHARRA: pasahitza gogoratzen ez baduzu, hautatu “Pasahitza ahaztu al zaizu?” aukera.

NAN zenbakia eta pasahitza sartzeko pantaila

Koordenatu-sistema erabiltzen baduzu (BakQ-a 2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen):

  1. Pantailako teklatua erabilita, eskatzen dizkiguten 3 koordenatuak sartu behar ditugu (Adibidez, 245 koordenatuak aukeratuko genituzke, BKOletrei dagozkienak).
  2. “Jarraitu” botoia aukeratu.

koordenatuak sarzteko pantaila

SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kodea erabiltzen baduzu:

  1. Telefono mugikorrera jasotako mezuan agertzen zaizun kodearen azkenen 4 digituak sartu beharko dituzu.
  2. “Jarraitu” botoia aukeratu.

koordenatuak sarzteko pantaila

Azkenik, modu elektronikoan identifikatu ondoren, nahi dugun zerbitzura/prozedurara joango gara.

Ziurtagiri digitalak txartel edo software batean oinarrituta daude (eNAN, herritarren ziurtagiria, entitatearen ordezkari ziurtagiria, etabar)

Identifikaziorako hasiera-pantailan, Ziurtagiri digitalak aukera hautatuko dugu (ziurtatu txartela irakurgailuan sartuta daukazula):

Euskadiko identifikazio elektronikoaren pantaila, ziurtagiri digitala

Ziurtagiri elektronikoa hautatzeko eskatuko digu sistemak.

Ziutagiri digitalaren pantaila

Ondoren, ziurtagiriari loturiko PIN-zenbakia gehitzeko eskatuko digu.

Sar itzazu PIN kodeak eta “Onartu” botoia aukeratu.

Ziurtagiri elektronikoaren PINa sartzeko pantaila

Azkenik, modu elektronikoan identifikatu ondoren, nahi dugun zerbitzura/prozedurara joango gara.

OHARRA: Egiaztatu ezazu sinadura elektronikoa egiteko Izenperen Id@zkiDesktop (abre en nueva ventana) instalatuta duzula.