Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arabako kantauriar isurialdea: Ipar aldera begira

Arabako kantauriar isurialdea: Ipar aldera begira

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Amurrio, Arespalditza (Aiara), Kexaa (Aiara), Artziniega, Murguía (Zuia)

Ibilbidearen fitxa

Udan, itsasotik iristen den aire hezeari esker, haraneko belardiak berde mantentzen dira; neguan, aldiz, magiazko lainoak estaltzen du Bizkaiarekin muga egiten duen Arabako enklabe hau.

Aiaraldea; besteetan ez bezala, kasu honetan izena ez du ibaitik hartzen, Erdi Aroan bailara hau menderatu zuen leinutik baizik: Aiaratarrak.

Bailararen alde guztietan topatuko dugu, naturak inguratuta, gune historikoren bat, erlijiosoren bat, edo topaguneren bat. Alde batetik, dorretxeak, elizak eta komentuak osatzen duten Kexaako monumentu-bilduma; bestetik, Zaraobeko Landa, bertan, jauntxoak mahai baten inguruan biltzen ziren eta eztabaidatu eta bozkatzera.

Funtsean, Aiarako Haranak lilura eragiten du, eta hormak interpretatzearekin batera, Erdi Aroko Artziniega eta Arespalditza hiriguneetako bizimoduak ere zure egingo dituzu. Komentuek, elizek, jauregiek eta harriztatutako kaleek erakarri eta harrapatu egingo zaituzte. Goiko aldean, artadi handi batean, Artadiko Andre Mariaren Santutegia dago, haranaren zelatari, eta errespetuko soiltasunez zaintzen du bertako erretaularen fintasun artistikoa.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Amurriora nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 43 Kms
    • E-5/AP-68 eta A-624
  • Bilbotik:
    • 32 Kms
    • E-5/AP-68 eta A-625
  • Donostiatik:
    • 118 Kms
    • E-70/A-8, E-5/AP-68 eta A-625
  • Iruñatik:
    • 133 Kms
    • A-15, N-240A, E-5/N1, N-622, E-5/AP-68 eta A-624

Amurrio

Amurrio eta Arespalditza elkartzen dituen errepidean dago Mahaiaren gaina edo Zaraobeko gaina, harresitutako barrutia, interes historiko handikoa. Barruan harrizko mahai bat dauka, alboetan banku korrituak dituena. Aiarako armarria duen burdinazko ate batetik sartzen da. Bertan egiten ziren Aiarako lurraldeko kontzejuen, merioen, ezkutarien, fijosdalgoen, auzotarren eta unibertsitateen batzar orokorrak. Bertan onartu zen, XIV. mendean, 1876. urtera arte indarrean izan zen Aiarako forua.


Galeria fotografikoa

Zaraobeko gaina
Zaraobeko gaina
Zaraobeko gaina
Zaraobeko gaina

Arespalditza (Aiara)

Arespalditzako udaletxea eta Jasokundearen eliza XVIII. mendeko eraikin barroko berean daude kokatuta. Eraikin horrek hiru multzo ditu: erdiko multzoa eta alboetako bi dorreak. Harlanduz itxitako erdiko multzoak ohiko eredu barrokoari jarraitzen dio. Eskuinaldeko dorrea, eraikuntzaren gainerakoaren aurrekoa, parrokiako dorrea da, udaletxea berari atxikita dago eta beste dorrerako eredu izan zen. Tenplua oinplano laukizuzenekoa da eta gurutze latindarraren itxura ematen duten alboko kaperak ditu. Dekoraziorik gabeko bataiarria du, 1631koa, eta Erdi Aroko bi hilobi eta XVIII. mendeko barrokoko erretaula nagusia gordetzen ditu. Alboetako erretaulak ere barrokoak dira, Andre Maria Arrosariokoaren eta Pietatearen omenez eginak. Tenplurako sarbidea, portikoaren azpitik, arku zorrotza da eta bolekin eta landare-dekorazioarekin apaindutako arkiboltak ditu. Arkiboltak gurutzelkartuz dekoratutako zutabeetan eusten dira. Kanpandegia udaletxeko dorrea da eta, aldi berean, Arespalditzako elizaren atzealdeko fatxada ere.


Galeria fotografikoa

Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Asuntzio eliza
Asuntzio eliza
Asuntzio eliza
Asuntzio eliza

Kexaa (Aiara)

Kexaa, Aiaratarren Etxearen sorleku, Erdi Aroko kutsuko multzo interesgarria da eta edertasun handiko inguruan dago kokatuta. Alde batetik eraikuntza zibila du, jauregia eta dorrea, eta bestetik Domingotarren eliza eta komentua. Aiarako oinetxea gotikoa da, XIV. mendekoa, eta erdiko patio handiaren inguruan egituratzen da. Sarbidearen eta fatxada nagusiaren alboetan bi dorre ditu. Gaur egun Kexaako museoaren egoitza den jauregitik fatxada nagusiaren hondarrak geratzen dira, hala nola, dorrearen aztarnak, hormaren kanpoaldean Erdi Aroko elementu batzuk eta arku zorrotzak dituzten zenbait bao patioaren barrualdean. Jauregiko fatxadaren hondarrak kanpoaldetik ikus daitezke, komentuko elizaren burualdearen eskuinaldean. Fatxada hori hormarrizkoa da, bi oin ditu eta kare-harrizko bi dobelez osatutako arku zorrotzeko errematedun ate nagusia dauka.


Galeria fotografikoa

Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Aiaratarren Etxea
Virgen del Cabello
Virgen del Cabello
Virgen del Cabello
Virgen del Cabello

Artziniega

Artziniegako hiribildua 1272. urtean sortu zen. Aparteko kokalekuan dago, meseta Bizkaiko eta Kantabriako portuekin elkartzen zuten antzinako bideen gurutzean. Garrantzi estrategiko eta ekonomiko handieneko guneetakoa izan da Arabako iparraldeko lurretan.

Artziniegako alde zaharrak Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarriak ditu. Muino baten gainean eraikia da, erliebearen baldintzez baliatuz, eta ekialdetik mendebalderantz bideratutako hiru kale nagusi ditu, kantoien bidez elkartuta: Goiko kalea, muturretako batean eliza duela, Erdiko kalea eta Beheko kalea.

Hala ere, aipagarriak dira XVII. eta XVIII. mendeetako eraikuntzak. Horien ondorioz, jauregi errenazentistak eta barrokoak eraiki ziren. Hiribildu honen tipologia bereizgarrietakoa XIX. mende amaierako jauregitxoak dira, bide publikoaren alboan patio lorategiduna dutenak. Interes historiko-arkitektonikoa duten eraikinen artean, aipatzekoak dira "Posta kaleko dorrea", XV. mendeko bigarren erdialdekoa, Ortiz Molinillo de Velascotarren dorrea, XVI. mendekoa, Agustindarren komentua, Manteano y Oribe Salazar antzinako dorrean, eta Jasokundeko Andre Maria parrokia, XVIII. mendeko ohiko eraikuntza.

Bertan, Arteko Andre Mariaren santutegia ikus daiteke, 1498an eraikitako hiru nabetako eliza zabala, erdiko nabea alboetakoa baino altuagoa duela. Hala ere, badakigu haren orubean tenplu bat zegoela lehenago, duela gutxi egindako indusketa arkeologikoetan ikusi denez. Antzinatasun hori aipatzen zen jadanik, 1200 inguruan arte batean artzain-neska bati Ama Birjina ageri zitzaiola dioen elezaharrean.

Santutegi honek harrizko portiko bikaina dauka, aurrealdean harrizko lau arkurekin eta alboan beste batekin. Pilastren gainean hiribilduko armarriak daude, Austriako Etxearen armarri barroko handia inguratzen dutenak. Erretaula nagusia Euskal Herriko ederrenetakoa da eta trazeriako dekorazioa duen soingaineko zabala eta Ama Birjinaren eta Pasioaren omenezko ikonografia du. Andre Mari gotiko bat gordetzen da, XIII. mende amaieraren eta XIV.aren artekoa, eta antzinatasun handiko beste bat, behar bada Bizkaiko zaharrena. 1641ean hildako Kristobal de la Camara y Murga apezpikuaren hilobia dago.


Galeria fotografikoa

Molinillo de Velasco
Molinillo de Velasco
Molinillo de Velasco
Molinillo de Velasco
Agustindarren komentua
Agustindarren komentua
Agustindarren komentua
Agustindarren komentua
Agustindarren komentua
Agustindarren komentua
Jasokundeko Andre Maria
Jasokundeko Andre Maria
Jasokundeko Andre Maria
Jasokundeko Andre Maria
Arteko Andre Maria
Arteko Andre Maria
Arteko Andre Maria
Arteko Andre Maria
Arteko Andre Maria
Arteko Andre Maria

Murguía (Zuia)

Murgian Oroko Andre Mariaren santutegi gotikoa, XVI. mendekoa, haran osoan gailentzen da.

Eliza honetan ondo bereizitako bi zati daude: burualdearen bi atalak lehenengo zatiari dagozkio eta hurrengo biak bigarrenari. Presbiterioa oso arku zorrotzetako gurutze-gangarekin dago estalita. Behe-korua eta kanpai-horma alde zaharrenekoak dira, XVI. mende hasierakoak. Sakristia elizaren burualdeari atxikita dago, erretaula nagusiaren atzean. Erretaula nagusia barrokoa da eta Oroko Ama Birjinaren tailatua du goialdean.


Galeria fotografikoa

Oroko Andre Maria
Oroko Andre Maria
Oroko Andre Maria
Oroko Andre Maria
Oroko Andre Maria
Oroko Andre Maria
Murgiaren eliza
Murgiaren eliza
Bea-Murguía etxea
Bea-Murguía etxea
Gorbea mendia
Gorbea mendia
Airetiko iskuspegira
Airetiko iskuspegira
Baias
Baias
Baias
Baias