Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendebaldeko kostaldea: Itsasoari lotutako kultura

Mendebaldeko kostaldea: Itsasoari lotutako kultura

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Itziar, Mutriku, Deba, Zumaia

Ibilbidearen fitxa

Kareharrizko ingurune menditsutik abiatuta, historiaurrean jatorria duten Itziar eta Deba herrietatik marinelen Mutriku eta Zumaia herrietara iritsiko gara.

Enklabe estrategikoa, aberastasun historiko handikoa, hirigune hauetako fundatzaileek babesteko izan zuten interesa argi geratzen da.

Leize natural askoko paisai ederrean kokatuta dago Deba. Leizerik esanguratsuenetan zehar egindako ibilaldian lerro eta pintura polikromatuak topatuko ditugu, nazioartean ospe handikoak diren historiaurreko aurkikuntzak, Ekaingo leizekoak.

Deba ibaia zeharkatzen duen zubiaren bidez Mutrikura helduko gara, Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko azken herrira. Bertako portuan garai batean baleak arrantzatzen zirenez, eta kortsarioen menpean ere izan zenez, herriko aberastasunaren oinarri izan zen eta interes artistiko handiko hazkundea eragin zuen. Interes honen arrastoak nabari dira Jasokundeko Andre Mariaren Eliza, Berriatua Dorrea eta Churruca Almirantearen Etxea, besteak beste; itsasoko batailekin amesteko egokiak, Trafalgarkoarekin esaterako.

Zumaiako kaleetako zalapartak eta plazetako bizitasunak, eta dorretxeak eta geroagoko forjaketa landuaz apaindutako jauregi handiak fabrika arduratsuaren ondorio diren tenpluekin lehiatzen dira, itsasotik heldutako botere ekonomiko eta sozialaren isla.

Hondartza zabalak udaldietako atseden-leku tradizionalak dira.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Itziarrera nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 79 Kms
    • N-240, A-627, GI-627, N-1, E70-A8, N-634
  • Bilbotik:
    • 67 Kms
    • E70-A8, N-634
  • Donostiatik:
    • 39 Kms
    • E70-A8, N-634
  • Iruñatik:
    • 108 Kms
    • A-15, E-80/N-1, E-70/A-8, N-634

Itziar (Deba)

Itziarren nabigatzaileen eta marinelen zaindari den Andre Mariaren eliza dago.

Eraikinak (XV. mendea) jatorri gotikoa du, oinplano laukizuzena eta nabe bakarra, gurutze-ganga sinple batez estalia. Barruan Itziarko Andre Mariaren irudia eta Andres de Araozen erretaula platereskoa daude.


Galeria fotografikoa

Andre Mariaren eliza
Andre Mariaren eliza
Andre Mariaren eliza
Andre Mariaren eliza

Mutriku

Hiribildu hau Gipuzkoako lehengoetakoa da. 1209an eman zitzaizkion lehendik Donostiari emandako foruak. Hirigintza-egituraren zati handi bat aldatu duten sute eta hondamen handiak jasan ditu. Sortu zenetik marinel-joera izan du, portuaren garrantziagatik eta egoera onagatik. Hiriguneak Erdi Aroko ohiko trazadura du eta kaiei eta portura daramaten kaleei lotutako hirigintza-antolamendua du. Hirigune historikoak lehen zuen lursail-banaketa gotikoaren zati bat gordetzen du eta CVI., XVII. eta XVIII. mendeetako interes handiko etxeak eta jauregiak biltzen dira bertan.

Bereziki aipatzekoa da Jasokundeko Andre Maria parrokia-eliza, Silvestre Pérez arkitektoaren lan neoklasikoa. Tenplua hirigune historikoan dago eta Udaletxeko plazako plataforma laukizuzenaren gainean eraikia da. Oinplanoa laukizuzena du, gurutze grekoaren formarekin. Bolumenen soiltasuna eta argitasuna nabarmentzen dira, ez du batere dekoraziorik eta erdiko gorputzak oktogono forma dauka. Kaperan Jesukristo gurutzatuaren koadro bat dago, ustez Zurbaran maisuarena.

Antzinako eliza XVI. mendean berreraiki zuten. 1790ean, aurri egoeran zegoela, berori eraitsi eta berri bat eraikitzea erabaki zuten.

Zabiel jauregia XVII. mendekoa da, barrokoa, oinplano laukizuzenekoa, eta fatxada nagusia hareharrizko harlanduz egina da.

Galdona etxea 1689an Mutrikuko prokuradore batzarkide eta 1687an alkate izandako Joan Galdona y Muñozek eraiki zuen. Etxe hau udaletxearen aurrean dago kokatuta, oinplano laukizuzenekoa da eta hormarrizko aparailuz eginda dago, harlanduzkoa den fatxada nagusian izan ezik. Hiru goi-oin eta lau isurialdeko estalkia ditu.


Galeria fotografikoa

Jasokundeko Andre Maria
Jasokundeko Andre Maria
Zabiel jauregia
Zabiel jauregia
Galdona etxea
Galdona etxea
Galdona etxea
Galdona etxea
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Bentalekua museoa
Bentalekua museoa
Bentalekua museoa
Bentalekua museoa
Portua
Portua

Deba

Debako hiribildua, jatorrian, itsasotik aldenduta zegoen, Itziar gainean. Herri hau XI. mendetik dago dokumentatuta eta 1294ko ekainaren 24an bihurtu zen hiribildu, Gaztelako Antso IV.ak emandako pribilegioz. Ondoren, 1343an, hiribildua lekualdatu egin zen Itziar gainetik Deba ibaiaren bokalera, itsasoaren ondoan, izen bera, Monreal, eta aurreko pribilegioak gordeta.

Bertan Santa Maria eliza dago, gotikoa, XVI. mendean berreraikitakoa. Elizak kanpandegi-dorre handi bat du aurrealdean. Portikoa, nabeak eta klaustroa eraikuntzaren lehen garaikoak dira, XIV. eta XV. mendekoak. Multzoaren gainerakoa XVI. mendekoa da funtsean. Barrualdean antzeko altuerako hiru nabe ditu, fuste zilindrikoko zutabeen bidez banandutakoak. Kontrahormen artean lau atal eta kapera markatzen dituzte, estilo desberdinetakoak, gotikoa, flamigeroa eta errenazentista hain zuzen. Erretaula nagusia eta alboetakoak barrokoak dira eta fatxada trinkoa da, hutsunerik gabekoa, kanpaina-gorputzaren baoak salbuetsita. Sendotasuna eta garaiera ematen dio horrek. Behealdean, portada gotikoa barne hartzen duten eta oraindik ere XVII. mendeko polikromiaren arrasto batzuk gordetzen dituzten bi arku irekitzen dira.


Galeria fotografikoa

Santa María la Real eliza
Santa María la Real eliza
Santa María la Real eliza
Santa María la Real eliza
Agirre jauregia
Agirre jauregia
Udaletxea
Udaletxea
Portua
Portua

Zumaia

Zuloaga museoa Donejakue bideko erromesentzako ostatu eta haren omenezko ermita izandakoan dago kokatuta.

Artistak 1910ean erosi zituen lurrak eta, haren inspiraziopean, Pedro Guzmán eta José Mª Alcorta arkitektoek etxea eraiki eta multzoa leheneratu zuten, intimismoaren eta benetakotasunaren sentimendua nagusitzen den esparru erakargarria sortuta.

Museoa Zuloagak bildumazale gisa zuen gustuari egokitua da eta horregatik biltzen ditu bilduma osatzen duten hain estilo artistiko eta material desberdinak. Lehen aretoan aparteko artista horren lana dago eta bigarrenean erakusketa iraunkorraren zatirik handiena, Zuloagaren irudia bera gainditzen duten eta haren gustu, lagun eta familiarengana hurbiltzen gaituzten piezak biltzen dituena.

Bertan ikusgai daude gotikotik espainiar eta flandestar errenazimenturako igarobidea, Greco, Zurbarán, Goya eta Vicente Lópezen koadroak, Espainiako pintura erromantikoa, Solana, eskultura errenazentistak, jaiotza barrokoak, Rodinen brontzeak, bai eta Placido Zuloagaren lantegietan egindako Eibarko damaskinatu-lan garrantzitsuak ere.

Zumaiako San Pedro eliza, XIII. mendeko errenazentista, nabe bakarrekoa da, burualde poligonala eta oinetan Erdi Aroko dorrea dauka. Gotorleku-itxurari eusten dio eta Joan Antxietaren 1577ko erretaula handia barne hartzen du, Gipuzkoako artista horren gordetzen den bakarra. Era berean, interesgarriak dira alboko kaperetan agertzen diren taulak, triptiko flandestarrak eta Marino Martínezen botozko taula, hain zuzen.


Galeria fotografikoa

Zuloaga museoa
Zuloaga museoa
San Pedro eliza
San Pedro eliza
Udaletxea
Udaletxea
Foronda jauregia
Foronda jauregia
Ubillos dorrea
Ubillos dorrea
Ubillos dorrea
Ubillos dorrea
Portua
Portua
Portua
Portua