Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Alaitza (Iruraitz-Gauna), Zalduondo, Agurain, Barria (Donemiliaga), Estibalizko Monasterioa (Vitoria-Gasteiz)

Ibilbidearen fitxa

Mendietan zehar, Erdi Aroko galtzada utzi gabe, harizti eta pagadi marduletan sartuko gara. Berehala antzemango dugu San Saturnino elizaren kanpandorrea. Zalduondon izango gara dagoeneko. Bidearen gogortasunak atzean utzi eta babestuta sentituko gara. Leinu-etxeek, monasterioek, zubiek eta ospitaleek osatuko dute urratsez urrats ezagutuko dugun monumentu-ondarea.

Mendixka baten goiko aldean topatuko dugu ia zeharkaezina den Aguraingo hiribildu harresitua. Bi tenplu-gotor ederrek zaintzen dute eta lauki-sareen modura hiritu da, kantoiek moztutako luzetarako kaleekin. Kale bakoitzean arkitektura-estilo guztietako jauregi ederrak topatuko ditugu.

Paisaiak eta isiltasunak txoko bakoitzarekin gozatzera garamatza.

Ezin da Lautada utzi Alaitza eta Gazeo herrietako elizetan aurkitu berri dituzten hormetako pintura gotikoek transmititzen dituzten sentipenak sentitu gabe.

Lautada zeharkatzen jarraituz gero, Barriako monasterioko eta Estibalizko Andre Mariaren santutegiko klaustroetako arku eta kapiteletan dauden xehetasun handiz landutako harriek txundituko zaituzte.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Alaitzara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 27 Kms
    • N-104, E-5/N1 eta A-3110
  • Bilbotik:
    • 88 Kms
    • E-5/AP-68, N-622, E-5/N-1 eta A-3110
  • Donostiatik:
    • 90 Kms
    • N-1, A-2128 eta A-3110
  • Iruñatik:
    • 73 Kms
    • A-15, N-240A, eta E-5/N1 eta A-3110

Alaiza (Iruraitz-Gauna)

Alaizan Jasokundeko Santa Maria dago, XIII. mendeko eliza txikia eta nabe bakarrekoa. Bertako absidean, 1967an aurkitutako horma-pintura gotikoak daude.


Galeria fotografikoa

Andre Maria Jaiokundekoaren
Andre Maria Jaiokundekoaren
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak
Horma-pintura gotikoak

Zalduondo

Zalduondoko Lazarraga jauregia, herriaren erdian kokatutakoa, Errenazimentuko egoitza-arkitekturaren adierazgarri nabarietakoa da Araban (XVI. mendea). Oinplano lauangeluar handiko eraikin hau Zalduondoko Etnografia Museoaren egoitza da gaur egun.


Galeria fotografikoa

Lazarraga jauregia
Lazarraga jauregia
Lazarraga jauregia
Lazarraga jauregia
Andoani-Luzuriaga
Andoani-Luzuriaga

Agurain

Alfontso X.ak Aguraingo antzinako herrixkaren gainean 1256an eraikitako hiribildua da. Arabako Lautadaren mendebaldean kokatua eta muino baten gainean eraikia, lurrera egokitu eta Ipar-Hego norabidean hedatzen da, bide-hirien hirigintza-tipologiari jarraituz. Mutur bakoitzean gotorleku-eliza bana duten, Santa Maria iparraldean eta San Joan hegoaldean, hiru kale paraleloz osatzen da. Eliza horiek harresiak indartu eta hiribildurako aurrez aurreko sarbideak babesten zituzten. Aipatutako bi elizez eta oraindik bi dorre gordetzen dituen harresiaz gain, elementu monumental gisa, armarria eta Errenazimentuko eta barrokoko tipologia duten jauretxeak nabarmentzen dira. Etxe horiek guztiak 1564an sortutako sutearen ondoren eraiki zituzten. Izan ere, sute horren ondorioz, herriaren alderik handiena suntsitu eta hiribilduaren hirigintza-egitura eraldatu zen. Eraikuntza-mota horretakoak dira Begoñatarren Etxea eta Azkarraga Etxea izenekoak, udaletxea (antzinako San Martin elizaren zati baten gainean eraikitakoa) eta San Pedroko Klaratarren komentua, harresiari itsatsia eta estilo barroko soilekoa.


Galeria fotografikoa

Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
San Juan eliza
San Juan eliza
Harresia
Harresia
Begoña etxea
Begoña etxea
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea
Udaletxea
Udaletxea
Clarisas de San Pedro
San Pedroko Klaratarren
Uriarte jauregia
Uriarte jauregia

Barría (San Millán)

Barriako monasterio zistertarra Goiz Erdi Arokoa da, XIII. mendekoa, eta Oñatirekin muga egiten duten mendien hegoaldeko magalean dago kokatuta. Ustez, zisterrak sortutako lehen monasterioetakoa da. Haren antzinatasuna Gregorio IX.a aita santuaren buldak, ordenak oraindik gordetzen duenak, egiaztatzen du. XIX. mendera arte berorren parrokia-eliza bazuen. Bereziki aipatzekoa da abadtarren hilerria eta bi oineko klaustroa, alboetan sei arkurekin eta leiho laukizuzenak dituen galera altu itxiarekin. Beraz, Goiz Erdi Aroko Araban dagoen monasterio nabarienetakoa da, aparteko interes arkeologikoa eta, lurpean gordetzen diren hondarrak kontuan izanda, aparteko interes antropologikoa ere duena.

Nolanahi ere, Erdi Aroko jatorrizko eraikinaren arrastorik ez da geratzen, zaharrenak XV. mendekoak baitira. Barriako monasterio-multzoan bi zati bereizi behar dira; alde batetik, Barriako Andre Maria eliza eta, bestetik, monasterio zistertarra bera. Eliza XV. mende amaierako tenplua da, oinplano laukizuzenekoa.


Galeria fotografikoa

Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra
Monasterio zistertarra

Estibalizko Monasterioa (Vitoria-Gasteiz)

Estibalizko monasterioa, XII. mendeko erromanikoa, Arabako Lautadako zaindaria den Estibalizko Andre Mariaren omenezkoa da. Tenplua muino baten gainean dago ezarrita, Argandoñan. Hurrenez hurren egindako berrikuntzak gorabehera, Arabako arte erromanikoaren monumentu adierazgarrienetakoa da. Elementu protogotikoak dituen eliza erromanikoaren eredua da, gurutze latindarreko oinplanoarekin, gurutzadura zabalarekin, hiru kapera asimetriko eta independenterekin eta hiru ataletan zatitutako nabearekin. Gurutzadura XIII. mendekoa da eta ojiba-gangarekin estalita dago. Elementu aipagarriena, duen eskultura-dekorazioagatik, ate nagusia da, hegoaldeko alboan irekitzen dena, gurutzadura dagoen lekuan.


Galeria fotografikoa

Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa
Estibalizko monasterioa