Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pirinioak: harrien historia

Pirinioak: harrien historia

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Sara, Donibane-Garazi

Ibilbidearen fitxa

Mendi garaienetatik itsasoraino hedatzen da Iparraldea.

Nafarroa Beherea da Iparraldearen bihotza, bere arbasoen lurpean taupadaka ari den bihotz gaztea.

Bertako herriak modernotasunaren eta mitologiaren arteko nahasteak dira. Kale lerrokatuak, garbiak eta ongi zainduak, arrosa-koloreko harrizko etxeak eta arbelezko teilatuak, herrialdearen ohituren eta historiaren lekuko bikainak.

Eta guzti horien artean, Pirinioetako herririk ederrenetakoa: Sara. Sarako plaza eta San Martin eliza dira euskal pastelaren, jaiegun baten edo herri-kirolaren kutsuko eguneroko bizimoduaren gune nagusiak. Mugan dago, eta bidexka mordoa ditu, baita herriaren izen eta esanahi bereko leizea ere. Berrogeita hamar metroko zabalera eta hamabost metroko garaiera duen ahotik areto handi batera iritsiko gara, eta hortik paleolitoaren amaierako gizaki askoren gauetako eta neguetako aterpe izan ziren galeria mordoa izango ditugu eskura.

Orreagako mendatearen oinean dago Donibane Garazi. Apaindutako ateburuak, harresiko ateetako arku mitralak eta inguruko mendien panoramika bikaina eskainiko digun gotorlekua.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Sarara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 160 Kms
    • E-80/N-1, N-10 eta D-918
  • Bilbotik:
    • 143 Kms
    • E-70/A-8, N-10 eta D-918
  • Donostiatik:
    • 47 Kms
    • N-10 eta D-918
  • Iruñatik:
    • 84 Kms
    • NA-30, N-121A eta D-406

Sara

Sara Iparraldeko herri bat da eta herriko arkitekturaren kalitatea eta bertan kokatzen diren haitzuloak dira azpimarragarriak; haitzuloen sarrerak 50 metro ditu zabalean eta 15 altueran, eta horixe da Euskal Herriko haitzulorik handiena. Areto handi bat eta galeria sakonez osatutako hiru solairu ditu, eta babesleku bikaina izan zen historiaurreko gizon-emakumeentzat, zeintzuk paleolitikora bitartean bertan bizi izan ziren, duela 20.000 urte gutxi gorabehera. Horrez gain, babesleku bezala ere erabili izan da historian, batez ere gerra karlisten garaian. Joan den mende amaiera aldera aurkitu zen historiaurreko hobi hau eta lehenengo mundu-gerraren ondoren hondatuta geratu zen, turismorako egokitu nahian; hala ere, interes geologiko izugarria duen leku baten aurrean gaude.


Galeria fotografikoa

Sarako haitzuloak
Sarako haitzuloak

Donibane-Garazi

Donibane-Garazi, portuaren oinetan kokatzen dena, Euskal Herriko lekurik liluragarrienetako bat da. Batasun arkitektoniko izugarria du, harri arrosez egindako etxe zainduak aurki daitezke eta bertako hirigotorretik herria inguratzen duten mendiak ikus daitezke. XII. mendearen amaiera aldera sortu zen, Nafarroako azken erregeen garaian eta "erresumako giltza" bezala ikusten zuten.

Garai honetako, XVI. mendea baino lehenago, aztarna gutxi geratu da: harresiaren zati bat arku mitralak dituzten ateekin, Andre Mariaren Elizaren ondoko eraikinak, hiria sortu zenean eraikitzen hasi zirenak, eta portiko erromanikoa, eta Santa Eulalia Elizaren zenbait elementu, harresietatik at dagoena, eta "Apezpikuen presondegia" izenez ezagutzen den eraikineko ojiba-gurutzadura duen ganga itxurako aretoa.

Donibane-Garazi Ostabatetik zetorren Donejakue bideko igarobidea zen.

Ordu bete nahikoa da Donibane-Garaziko kale malkartsuak ezagutzeko, lerrokatuta, garbiak, ondo zainduak, ibairaino jaisten direnak. Harrizko etxeak dira eta lehenengo solairua bitxia dute: begi-bistan gorria da eta ate eta leihoetako markoak hareharri arrosa kolorekoak dira. Dinteletan eraikina egin zen data eta egilearen izena azaltzen da eta gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Hirigotorraren kaleko etxeak, hiriaren erdigunean, harlanduzko harriz daude eginak, kolore desberdinekin eta kolore nagusia gorria da. Etxeetako dinteletan marrazki geometrikoak edo sinbolo erlijiosoak ikus daitezke.

Apezpikuen Presondegia XIX. mendean presondegia izan zen. Hala ere, lur azpiko areto gotikoan ziega bat dago eta hori ikusita pentsa daiteke bertan bideetan lapurtzen aritzen zirenak kartzeleratzen zituztela. Harrizko sarrera kontserbatzen du, harribilekin, bai eta ziega eta zaintzaileen aretoa ere. Eskailera batetik lur azpian dagoen areto batera iristen da, ganga ojibala duena.

Udaletxearen parean, Luis XIV estilokoa, Nafarroako ataria dago; ate izugarria da, sarrailez josita.

Atea pasa eta ezkerraldean, patio batetik, eskailera bat igo eta harresiak inguratzen dituen bidera iristen da.

Herri honetan, estilo gotikoa duen Gure Andre Mariaren Eliza bisitazen da. Baliteke eliz hau Baionako katedralean inspiratuta egotea. Fatxada eta portikoa XVII. mendean suntsitu eta berreraiki zituzten. Eliza atearen dorrearen aurka dago bermatuta, eta harresiarekin batera, zubia babesten du eta lortzen duen itxura gehiago da militarra erlijiosoa baino.


Galeria fotografikoa

Donibane-Garazi
Donibane-Garazi
Andre Mariaren eliza
Andre Mariaren eliza