Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lautadatik Arabako haranetara: Topaketarako lekuak

Lautadatik Arabako haranetara: Topaketarako lekuak

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Mendoza (Vitoria-Gasteiz), Gesaltza-Añana (Añana), Tuesta (Valdegovía), Vitoria-Gasteiz

Ibilbidearen fitxa

Vitoria-Gasteiz da gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, baina garai batean almendraren moduko zirkulu zentrokideak osatzen zituzten kaleez eratutako Erdi Aroko hiribildua zen.

Gasteiz hiribildua eratu zeneko muinoaren gainean kokatuta dagoen Santa Maria katedraleko erronda-pasagunetik ia Arabako Lautada osoa ikus daiteke, eta horrela errazago ulertzen da bertako biztanleek hiriaren harresi barruan babestu nahi izatea. Hiribilduaren garapena oso azkarra izan zen, eta denbora gutxian gremio-bizimodu bizia izan zuen. Hirigune historiko osoan zehar dauden jauregi eta dorretxeak dira oparotasun horren seinale.

Hiria hego alderantz hazi zen, zabalgunea sortuz; modernotasunaren isla da, lurra hiriaren behar urbanistikoetara moldatzeko gaitasunarena.

Paisaiari, klimari, hiribideei, plazei eta XIX. mendeko familia boteretsuen etxeei esker tokia ezagutzeaz gain bertako biztanleak ere ezagutuko ditugu.

Mendebaldeko haranetarantz jotzen badugu, itsasoraino heltzen diren bideen gurutzaguneen artean Mendoza leinuaren moduko familiek eraikitako etxe gotorrak topatuko ditugu, inguru estrategiko hau menperatzeko asmoz eraikitakoak. Urruneko garaiko usainak, saieterak eta matakanak dituzten hormen sendotasunak segurtasuna emango digute.

Gesaltza-Añanako ezkaratzetan pilatutako gatzaren zuritasun distiratsuak bertan lan egiten zutenen eta bertako merkataritzaren mugimenduak oroitarazten dizkigu.

Tuestako tenpluaren fatxadako, baoetako, eta ateko harria lantzean eta figuren modulazio fin eta bakunean artisauek egindako lanak txunditu eta gozaraziko gaitu.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Mendozara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 15 Kms
    • E-5/N-1 eta A-3302
  • Bilbotik:
    • 69 Kms
    • E-5/AP-68, N-622, E-5/N-1 eta A-3302
  • Donostiatik:
    • 121 Kms
    • N-1 eta A-3302
  • Iruñatik:
    • 105 Kms
    • A-15, N-240A, E-5/N-1 eta A-3302

Mendoza (Vitoria-Gasteiz)

Gasteizko udalerriaren barruan, Mendoza herrian, harresitutako barruti bat dago, ia lauangeluarra, eta horren erdian Mendozatarren dorretxea dago. Mendozatarrak eragin eta botere handiko familia ziren eta XIV. mendean Gasteizerako sarbide garrantzitsuenetakoa kontrolatzen zuen. Bai dorrea bai eta harresiak ere Arabako balio estrategiko handieneko inguruetakoan daude. Harresiak kareharrizkoak dira eta 25 metrotik gorako zabalera, 5 metroko altuera eta 1,70 metroko lodiera dute. Hiru metro inguruko 4 dorre ditu. Horien helburua zona harresitua babestea eta pasabidea galaraztea zen.


Galeria fotografikoa

Mendoza dorrea
Mendoza dorrea
Alto Mendía etxea
Alto Mendía etxea
Mendibil etxea
Mendibil etxea
San Esteban eliza
San Esteban eliza
Mendoza etxea
Mendoza etxea
Pikota
Pikota

Gesaltza-Añana (Añana)

Erdi Aroko hiribildua da. Horren herrigune gotortuak aldaketa handiak izan ditu hasierako egituran eta antolamenduan. Haran deitutako muino txikiaren gainean ezarritako antzinako herrigune honek egungo Cerca Alta, Cerca Baja, Calle del Arco eta Calle de la Nevera kaleak barne hartuko lituzke. Mendebaldeko muturrean gaur egun desagertutako San Kristobal tenplua zegoen, harresien babesa indartzeko. Eraikinak hegoaldeko erdian biltzen ziren. Etxe horiek landa-bizimodua islatzen dute eta Erdi Arotik datozen eredu sinple eta praktikoak errepikatzen dituzte.

Antzinako herrigune gotortuaren ondoan Merkatuko plaza dago, eremu publiko nagusia Erdi Aroan zehar. Barrokoak aztarna nabaria utzi du hiribilduko egitura ugaritan: Migel Diaz de Tuesta plaza, Karrera kalea eta Ozpinas plaza. Multzo horiek osatzen dituzten etxeek kalitate handiagoko eraikuntza-materialak dituzte eta bertako hirigintza-egiturek baino handitasun-kutsu nabarmenagoa dute. Gainerakoan, bertako eraikinak elkarri atxikiak dira eta eraikuntza-materialei dagokienez harri-horma nagusitzen da.

Herriari izena ematen dioten bertako gesaltzen inguruan garatu zen ekonomia- eta gizarte-jarduera. Idazle batzuek diotenez, X. mendean ere bazeuden. Izan ere, gesaltzen forua izan zen Arabako lehen toki-foru ezaguna. Alfontso VII.ak eman zion foru hori 1140an, Gesaltza-Añana populatu zuenean Alfontso I.ak emandako antzinako foruak baieztatuz. Gaztelako erregeek gero eta pribilegio eta mesede gehiago eman zizkieten hiribilduko bizilagunei, berori hustea saihesteko. Izan ere, gesaltzaren eta merkataritzaren etengabeko jarduerak errenta oparoak ziurtatzen zizkieten.


Galeria fotografikoa

Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Gatzagak
Andra Maria eliza eta Villaconesko herriska
Andra Maria eliza eta Villaconesko herriska
San Juan de Acre
San Juan de Acre
Ozpinas jauregia
Ozpinas jauregia

Tuesta (Valdegovía)

Tuestan, Jasokundeko Andre Maria eliza da inguruko obrarik nabarienetakoa. Erromaniko aurreratuaren ezaugarriak ditu, ukitu protogotikoekin. Erdi Aroan eraiki zen, XIII. mendean.

Garaiko ikonografia jasotzen duten portadako arkiboltek gai geometrikoen, landareen, animalien eta gizakien irudi-sorta zabala erakusten dute. Tuestan, animalien eta irudi sinbolikoen nahaste trinkoarekin, Arabako arkibolta historiatu aberatsenetakoa dago.

Duten balio historikoagatik aipatzekoak dira erretaula nagusia, Errenazimentukoa, eta bataiarria, Erdi Arokoa. Erretaula nagusia XVI. mendearen amaiera aldekoa da, 1650 eta 1670 bitartean urreztatu egin zen eta burualdetik alboko kaperara lekualdatu da.


Galeria fotografikoa

Igokundeko Ama Birjinaren
Igokundeko Ama Birjinaren
Igokundeko Ama Birjinaren
Igokundeko Ama Birjinaren

Vitoria-Gasteiz

Gasteizko hiribildua 1181. urtean sortu zuen Nafarroako Antso Jakituna erregeak eta Erdi Aroko hirigintzaren adibidea da, kale estuekin, lursail-banaketa gotikoarekin eta alportxa-etxeekin. Hiriaren kokapen estrategiko bikainagatik, erregeak gazteluak eta gotorleku-elizak eraikitzeko eta harresi garai eta sendoez babestutako barrutia osatzeko agindua eman zuen.

Gasteiz, muino baten gainean kokatuta, Lautadaren erdian, azkar bilakatu zen interes handiko merkataritzagune eta penintsula barruaren eta Nafarroako eta Frantziako mugen arteko funtsezko komunikaziogune ere. Hirigune historikoaren barruan nabarmen bereizten dira Erdi Aroko trazadura eta XVIII. mendeko zabalgune neoklasikoa. Erdi Aroko hiribilduak jatorrizko trazaduraren aztarna gordetzen du. XIII. mendean, merkataritzaren gorakadaren ondorioz sortutako hazkundearen eraginez, zabalgune bana garatu zen muinoaren bi hegaletan, eta horrela sortu zen Villa Suso izenaz ezaguna den gotorlekuaren inguruko gremio-kaleen (Karrozeria, Zapatari, Errementari, Aiztogile, Pintore, Judutegi) hesia.

Lursail-banaketak eta eraikuntza-tipologiak eraldaketa handiak izan dituzte, batez ere goialdean -Villasuso-. Bertan, garrantzi historiko-artistiko handiko eraikinak daude, hala nola, Santa Maria katedrala, XII. eta XIV. mendeen artean eraikitakoa gotorlekuen antzinako arrastoen gainean; San Bizente eliza, hegoaldean, antzinako horma-kubo baten gainean; San Migel eliza, XIV. mendetik aurrera eraikitakoa, antzinako judu-ermita zegoen lekuan; Montehermoso, Eskoriaza-Eskibel eta Villasuso jauregi errenazentistak, Gonzalez Txabarri antzinako jauregia eta Etxanobe etxea.


Galeria fotografikoa

Villa Suso
Villa Suso
Santa María Katedrala
Santa María Katedrala
San Vicente eliza
San Vicente eliza
San Miguel eliza
San Miguel eliza
Celedón
Celedón
Eskoriaza-Eskibel
Eskoriaza-Eskibel
Katedral Berria
Katedral Berria
San Agustín jauregia
San Agustín jauregia
Aire-ikuspegia
Aire-ikuspegia
Bendaña dorrea
Bendaña dorrea
El Portalón
El Portalón
Plaza Berria
Plaza Berria
Aldundia
Aldundia
Arkupeak
Arkupeak
Arkupeak
Arkupeak
Kordoi etxea
Kordoi etxea
San Prudencio Basilika
San Prudencio Basilika