Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapurdi: zirrara naturala

Lapurdi: zirrara naturala

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Isturitze, Baiona, Donibane-Lohizune

Ibilbidearen fitxa

Historiaurretik biztanleak izan dituen herrialdea da Lapurdi, itsasoaren epeltasunari eta bizimodu lasaia bilatzen dutenentzako duen interesari esker.

Donibane Lohizuneko badiako lasaitasuna, itsasertzeko paseoak eta portuko ontziolako ontzien koloreak bisitarekin gozatzera eramango gaituzte, harik eta San Joan Bataiatzailearen Elizara iritsi arte. Inguruko elizarik enblematikoena da, eta kaoban landutako galeriak ditu, pasatzen diren mendeen zelatari. Afrikako lurrinok portura iristen ziren egur aberatsez kargatutako ontzien eta egurrezko enbor hutsalak balio kultural ordainezina duten errealitate artistikoetan bilakatzen zituzten artisau ospetsuen garairaino eramaten gaituzte.

Ibilaldiak ipar-ekialderantz garamatza. Hasierako begiradan Baiona herri handi bat da, mendeetan zehar ongi kontserbatu diren auzo zaharretako kalezuloez gozarazten gaituena. Baina gaur egun Baiona Lapurdiko hiriburua da; museo eta denda asko dituen hiri garrantzitsua, eta portuan trafiko etengabea duena.

Katedralaren handitasunak nor beraren baitara biltzearen soiltasuna ahantzarazten gaitu. Eliza erromaniko baten gainean eraiki zen tenplu honek egunero bisitari piloa jasotzen ditu, pinakuluak eta beirateak miretsiz, maila honetako artelanek sor dezaketen moduko miresmenaz.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Isturitzera nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 190 Kms
    • N-1, A-8, A-63, E-80/D-1, D-21
  • Bilbotik:
    • 179 Kms
    • A-8, A-63, E-80/D-1, D-21
  • Donostiatik:
    • 83 Kms
    • A-8, A-63, E-80/D-1, D-21
  • Iruñatik:
    • 162 Kms
    • A-15, E-80/N-1, A-8, A-63, E-80/D-1, D-21

Isturitze

Isturitzeko Haitzuloa Europako paleolitikoko santutegi garrantzitsuenetako bat da. Historiaurreko haitzulo hauetan Kristo aurreko 80.000tik 15.000era jendea bizi zen.


Galeria fotografikoa

Isturitzeko Haitzuloa
Isturitzeko Haitzuloa

Baiona

Baionako alde zahar atsegina hiru zati desberdinetan banatuta dago: Grand Bayonne edo Baiona zaharra, Petit Bayone eta Izpiritu Sainduaren auzoa.

Baiona Zaharra Katedralak menperatzen dituen ingurunetan dago kokatuta. Bertako kale estuetan XVI., XVII., eta XVIII. mendeko etxeak daude, hala nola Belzunze Jauregia eta Brethous jauregia.

Erdi Aroko hiri baten oparotasunaren seinale izan ohi da katedrala.Baionako Santa Maria Katedrala bikaina da. XIII. mendean hasi ziren katedrala eraikitzen, koroa eta bost kaperak barne, eliza erromaniko zaharraren gainean, azken hori txikiegia baitzen. XVI. mendean amaitu zen, nahiz eta katedralaren 88 metroko orratzak ez ziren XIX. mende arte eraiki. 3 nabe eta sei bideune ditu. Estiloari dagokionez, rayonnant gotikoaren eta flamigeroaren arteko nahasketa da. Erdiko nabean, XIV. mendekoa, gangaren klabeetan Frantziako lirioak eta Ingalaterrako lehoinabarrak daude irudikatuta. Gurutzaduraren hegoaldeko besoan, gangako klabeetan politena, Baionako untzi ospetsua agertzen da, masta, gaztelua eta bost itsas gizonekin, garai hartan hiriak itsasoan zuen botere izugarriaren erakusgarri. Hegoaldeko dorrean, estilo gotiko flamigeroa duena eta XV. mendearen amaiera eta XVI. mendearen hasiera bitartean eraiki zena, lirioak agertzen dira eta ez lehoinabarrak. Katedralaren alboan estilo gotiko rayonnant duen klaustro bat dago, XV. mendekoa eta bertan egiten ziren bilera desberdinak.

Baiona Txikia auzo bitxi bat da, fatxada erregularrez eta kale estuez beteta. XII. mendean, inguruko lur lohitsuak bereganatzen hasi zen, partzelazio zaharraren plano karratuari eutsi bazion ere.

Hirigotorrak menperatzen du Izpiritu Sainduaren auzoa; bertan bizi da talde judutar garrantzitsu bat, XVI. mendearen hasieran Espainiatik iritsi zena.


Galeria fotografikoa

Grand Bayonne
Grand Bayonne
Santa Maria Katedrala
Santa Maria Katedrala

Donibane-Lohizune

Donibane-Lohizune da Nivelle ibaiaren ahoan kokatuta dagoen kostaldeko portu handi bakarra. Badia ikaragarriarekin batera, Donibane-Lohizunek denbora luzez jasan behar izan ditu Ozeano Atlantikoaren haserreak. 1680an itsasikara batek ia hiri osoa suntsitu zuen.

San Juan Bataiatzailearen Eliza XV. mendetik XVII. mendera bitartean etapa desberdinetan eraiki da, 1419an erre zen eliza zahar bat zegoen leku berean. Harrizko paretak ditu, lodiak eta itsuak, gotorleku baten itxura ematen diotelarik. Kanpandorre labur bat dute, behealdean karratua eta poligonala goialdean. Kanpoaldea zurruna bada ere, 1865 urtean gehitu zitzaion portada neogotikoa izan ezik, barrualdea oso aberatsa da. Galerien hiru solairu dituen nabe zabal bat da, eta bertan urre koloreko zurezko erretaula barroko izugarri bat dago, zutabe Salomonikoekin batera, lau altuera desberdinetan kokatuta dauden hogei irudien alboan, aldarea goratua, organoaren fatxada bikaina

Honako eliza honetan ezkondu ziren Luis XIV.a eta Austriako Maria Teresa.


Galeria fotografikoa

Donibane-Lohizune
Donibane-Lohizune