Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errioxatik Arabako Lautadara: Kontrasteen lurraldea

Errioxatik Arabako Lautadara: Kontrasteen lurraldea

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Laguardia, Bilar, Tresponde (Iruña de Oca), Vitoria-Gasteiz

Ibilbidearen fitxa

Toloño mendikateko gailurrak gainditzen dituztenei beti datorkie galdera bera burura: nolakoa izango da bizia mendion bestaldean?

Lainoak dira gailur hauek gainditzen saiatzen diren lehenak, eta kosta egiten zaie; baina lortzen dutenean Ebro ibaiak leundutako paisaiarekin egiten dute topo; ibai honek egituratu ditu, historiaurretik gaur egunera arte, bertako biztanleen biziak.

Arabako Errioxa dolmenetako, zubietako eta hirigune historikoen arkitekturan ageri diren harresi garai eta sendoetako harriak bezain gogorra da, lehenengo begiradan.

Pasabideetako arkuetatik pasa eta kalez kale ibiltzeko grina sortzen da, bereziki espresio artistiko delikatuenarekin topo egitean: Santa María de los Reyes eliz atariko polikromia.

Bestalde, Arabako Errioxa atsegina eta hurbilekoa da. Nazioartean ospe handia duten ardoen usainak iristen zaizkigu gureganaino.

Euri apurrei eta tenperatura egokiei esker eskualde hau tempranilloa ondu eta udazkenean hausteko egokiena da. Mahats-bilketaren unea da gozamen handikoena, herriko jaiena eta zentzumenen nagusitasunerakoa.

Mendikatea atzean utzita Gasteizerantz egiten dugu, mendebaldeko haizea lagun; gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da Erdi Aroko hiribildu hau.

Gasteizko hiri modernoaren egituraren barruan argi eta garbi bereizten da beste garai bateko gremio-bizimodu bizia islatzen duen Erdi Aroko hirigune historikoaren eta XVIII. mendetik gaur egunera arte arkitekto garrantzitsuen arkitektura-lan modernoagoen arteko muga.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Laguardiara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 44 Kms
    • A-2124 y A-124
  • Bilbotik:
    • 113 Kms
    • AP-68, N-124 y A-124
  • Donostiatik:
    • 178 Kms
    • N-1, N-124 y A-124
  • Iruñatik:
    • 106 Kms
    • N-111 y A-124

Laguardia

Betidanik, Arabako Errioxako gunerik garrantzitsuenetakoa da Laguardia. Muino gailen baten gainean altxatuta, kutsu militarra izan du beti, babesekoa. Bestalde, Gasteizekin batera, Erdi Aroko trazadura eta antolakera hoberen gorde duen hiribilduetakoa da. Mutur bakoitzean gotorleku-eliza bana duten lau kale paraleloz osatzen da. Eliza horiek harresia indartzen zuten, hiribildurako aurrez aurreko sarbideak babestuta.

Laguardiak, Erdi Aroko gotortutako hiribildu gisa, Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko muga-gerretan du jatorria. Nafarroako Antso Azkarra (XII-XIII) erregeak hesitu zuen eta harresitutako gaztelua zeukan iparraldean. Gaztelu hori XIX. mendean eraitsi zuten. Harresia behin baino gehiagotan berregin dute eta aztarnarik zaharrenak dorreak eta XV. eta XV. mendeetan berregindako "ekialdea" dira. Gainerakoak berrikuntza ugari izan ditu XVIII. mendean eta, batez ere, XIX.ean.

Bi elizek (Santa Maria eta San Juan) kale Nagusiaren bi muturrak ezartzen dituzte, hiribilduaren babes-sisteman barne hartuta. Santa Maria de los Reyes eliza, gotortutako gunearen iparraldean kokatuta, estilo gotikokoa da, nahiz eta badituen ekarpen errenazentistak, barrokoak eta erromanikoak. Erretaula nagusia, XVII. mendearen hasiera aldekoa, Bascardo-ren lana da; alboetako erretaulak, harrizko oinarria duen pulpitua eta XVI. mendeko bataiarria barrokoak dira. Polikromatutako portada gotikoa da tenpluaren piezarik nabariena.

San Joan eliza, gotikoa, beste muturrean kokatutakoa, hegoekialdean, gotortutako erlijio-arkitekturaren adierazgarri ederra da. Absideko hormak harresian bertan eraikiak dira eta gaur egun kanpandegi den dorreak harresitutako barrutirako sarbideetako bat barne hartzen du.

Udalerri honetan ere La Hoya herria dago, aztarnategi eta museo interesgarria, Brontze Arotik Burdin Arora bitarteko arrastoak eta aztarrenak biltzen dituena. Herria erromanizazioaren aurretik utzi zuten eta bertan egindako indusketei esker Kristo aurreko lehen milurtekoan herriak zuen osaera ezagutzen dugu.


Galeria fotografikoa

Harresia
Harresia
Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
Santa María eliza
San Juan eliza
San Juan eliza
San Juan eliza eta dorrea
San Juan eliza eta dorrea
La Hoya herria
La Hoya herria
Udaletxea
Udaletxea
Aire-ikuspegia
Aire-ikuspegia
Mercadal atea
Mercadal atea
Campillo upeltegia
Campillo upeltegia
Isios upeltegia
Isios upeltegia

Bilar

1935ean aurkitutako Chabola de la Hechicera izeneko trikuharria da herri honen gauzarik interesgarriena. Azterlan ugari egin dira hileta-monumentu honen inguruan. Azterlan horiek historiaurrekoa dela egiaztatzen dute eta Arabako Errioxako kultura megalitikoaren ikuspegi orokorra ematen dute.


Galeria fotografikoa

Chabola de la Hechicera
Chabola de la Hechicera
Chabola de la Hechicera
Chabola de la Hechicera
Chabola de la Hechicera
Chabola de la Hechicera
Igokundeko Ama Birjinaren
Igokundeko Ama Birjinaren
Oriente jauregia
Oriente jauregia
Jaiak
Jaiak
Mahastiak
Mahastiak
Mahastiak
Mahastiak

Tresponde (Iruña de Oca)

Arabako zubirik ezagunena da ziur aski, bisitari gehienak biltzen dituena. Tradizioz, erromatarren obratzat hartu izan da. Hala ere, gaur egungo zubiaren arkitektura parametro tekniko eta tipologiko berriagoetara egokitzen da. Zubi bikain hau gehienez ere XVI. eraikia da, aldaketa nabarmena izan zuen ezkerreko bazterrean XVII. mendeko lehen erdialdean eta berrikuntza garrantzitsuak izan ditu ondoren.


Galeria fotografikoa

Zubia
Zubia
Zubia
Zubia
Santiago eliza
Santiago eliza

Vitoria-Gasteiz

Gasteizko hiribildua 1181. urtean sortu zuen Nafarroako Antso Jakituna erregeak eta Erdi Aroko hirigintzaren adibidea da, kale estuekin, lursail-banaketa gotikoarekin eta alportxa-etxeekin. Hiriaren kokapen estrategiko bikainagatik, erregeak gazteluak eta gotorleku-elizak eraikitzeko eta harresi garai eta sendoez babestutako barrutia osatzeko agindua eman zuen.

Gasteiz, muino baten gainean kokatuta, Lautadaren erdian, azkar bilakatu zen interes handiko merkataritzagune eta penintsula barruaren eta Nafarroako eta Frantziako mugen arteko funtsezko komunikaziogune ere. Hirigune historikoaren barruan nabarmen bereizten dira Erdi Aroko trazadura eta XVIII. mendeko zabalgune neoklasikoa. Erdi Aroko hiribilduak jatorrizko trazaduraren aztarna gordetzen du. XIII. mendean, merkataritzaren gorakadaren ondorioz sortutako hazkundearen eraginez, zabalgune bana garatu zen muinoaren bi hegaletan, eta horrela sortu zen Villa Suso izenaz ezaguna den gotorlekuaren inguruko gremio-kaleen (Karrozeria, Zapatari, Errementari, Aiztogile, Pintore, Judutegi) hesia.

Lursail-banaketak eta eraikuntza-tipologiak eraldaketa handiak izan dituzte, batez ere goialdean -Villasuso-. Bertan, garrantzi historiko-artistiko handiko eraikinak daude, hala nola, Santa Maria katedrala, XII. eta XIV. mendeen artean eraikitakoa gotorlekuen antzinako arrastoen gainean; San Bizente eliza, hegoaldean, antzinako horma-kubo baten gainean; San Migel eliza, XIV. mendetik aurrera eraikitakoa, antzinako judu-ermita zegoen lekuan; Montehermoso, Eskoriaza-Eskibel eta Villasuso jauregi errenazentistak, Gonzalez Txabarri antzinako jauregia eta Etxanobe etxea.


Galeria fotografikoa

Villa Suso
Villa Suso
Santa María Katedrala
Santa María Katedrala
San Vicente eliza
San Vicente eliza
San Miguel eliza
San Miguel eliza
Celedón
Celedón
Escoriaza-Esquibel
Eskoriaza-Eskibel
Katedral Berria
Katedral Berria
San Agustín jauregia
San Agustín jauregia
Aire-ikuspegia
Aire-ikuspegia
Bendaña dorrea
Bendaña dorrea
El Portalón
El Portalón
Plaza Berria
Plaza Berria
Aldundia
Aldundia
Arkupeak
Arkupeak
Arkupeak
Arkupeak
Kordoi etxea
Kordoi etxea
San Prudencio Basilika
San Prudencio Basilika