Hondakinen izapidetze elektronikoari buruzko oharra

Ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuak, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duenak (leiho berri batean irekitzen da), prozedura elektroniko bat ezarri du hondakinak lekualdatzeko. Irailaren 1etik aurrera derrigorrez erabili beharko da eSIR plataforma kasu jakin batzuetan. Azken asteetan gorabehera esanguratsuak gertatu dira plataforma erabiltzean, eta horien ondorioz hondakinen izapidetze elektronikoa mugatuta geratu da. Ohar honen bidez argitu nahi da noiz den derrigorrezkoa eSIR plataforma (leiho berri batean irekitzen da) erabiltzea, eta noiz jarraitu behar den IKS eeM tresna erabiltzen.

Noiz erabil daiteke IKS-eeM

IKS-eem hondakinen zirkuituaren atala itxi da. Gaur egun, atal hori DSCak edo dagoeneko beteta dauden DCSak kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da, baina inola ere ezin izango da berririk sortu

Noiz da derrigorrezkoa eSIR plataforma erabiltzea

Aldez aurretik jakinarazpena egitea behar duten hondakinak lekualdatzeko, beste autonomia-erkidego baterako badira edo handik badatoz, zehazki:

  • Deuseztatzeko hondakinak lekualdatzea (arriskutsuak eta ez-arriskutsuak);
  • Hondakin arriskutsuak, nahastuta dauden etxeko hondakinak (LER 20 03 01 kodearekin identifikatuta daudenak) eta arauz ezartzen direnak lekualdatzea, balorizatzeko.

Noiz ezin den eSIR erabili

eSIR ezin da inoiz erabili jakinarazpenik behar ez duten hondakinak lekualdatzeko, hau da, balorizatzeko tratamenduak egin behar dituzten hondakin ez-arriskutsuak lekualdatzeko.

Nola dokumentatu balorizazio-tratamendura bideratutako hondakin ez-arriskutsuen lekualdaketak

Lekualdatze horiek dokumentatzeko, ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuak, 200301 EHZ kodea duten hondakinak izan ezik, ez du prozedura elektronikorik ezartzen, ezta lekualdatzeko dokumentuak agintari eskudunei bidaltzeko betebeharrik ere, hargatik eragotzi gabe autonomia-araudiak betebehar gehigarriak ezartzea. Hala ere, horrelako lekualdaketa bat hasi aurretik, tratamendu-kontratu bat eduki beharko dute, eta identifikazio-agiri bat eraman beharko dute hondakina jatorritik helmugako instalazioan jaso arte. Horregatik, lekualdaketaren operadoreak egokien deritzon sistema erabil dezake identifikazio-dokumentua sortzeko, aipatutako Erregelamenduaren III. eranskinean adierazitako ereduaren arabera. Tresna informatikorik ez badago eta lekualdaketa horiek Estatuko lurralde osoan dokumentu harmonizatu bat izan dezaten, jakinarazpenik gabeko identifikazio-agiriko txantiloi (leiho berri batean irekitzen da) orokor bat dago, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren egoitza elektronikoan deskargatu eta bete daitekeena.

ESIR plataformari buruzko oharrak

eSIR plataforma erabiltzen bada, ezinbestekoak dira:

  1. Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzen dituzten enpresek, urtean 1.000 tona baino gehiago sortzen badituzte, aldez aurreko jakinarazpena eginda izan beharko dute.
  2. Jakinarazpen horrek sortutako hondakin mota guztiak jaso behar ditu (LER kodearen bidez identifikatuak eta arriskugarritasunaren arabera ezaugarrituak); izan ere, hondakin mota horiek, ondoren, eSIR plataforman kargatzen dira. Berriz azaldu behar dugu garrantzitsua dela sortzen diren hondakin guztiak biltzea, noizbehinka gertatu arren.
  3. Jakinarazpena zuzena bada, baina eSIRean ez badira agertzen jakinarazpenean adierazitako hondakin-mota guztiak, Eusko Jaurlaritzaren call centrerekin harremanetan jarri beharko da (helbide elektronikoa: ingurumena@euskadi.eus) eta eSIRean falta diren hondakinak identifikatu beharko dira plataforman sartu ahal izateko.
  4. Obren kasuan, erregistroan inskribatzen direnak alde batera utzita, hainbat berezitasun izan behar ditugu kontuan:
    • Hondakin arriskutsuak; enpresak gure autonomia-erkidegoan duen zentro nagusia erregistratuko da, edo gure erkidegoko jarduerak koordinatzen diren zentroa. Jakinarazpen horrek estaldura emango die enpresak EAEn egiten dituen obrei.
    • Hondakin ez-arriskutsuak; araudian adierazitakoaren arabera, obran 1.000 tona hondakin baino gehiago sortzen dituzten obrak soilik erregistratu behar dira hondakin ez-arriskutsuak sortzen dituen zentro gisa.
    • Aurreko puntuetan adierazitako inskripzioez gain, obran sortutako hondakinen kudeaketa autonomia-erkidegoaren barruan egiten bada, IKS-eem sistemaren barruan obra bakoitzerako NIMA zenbakiak sortzen eta kudeaketa ordura arte bezala egiten jarrai dezakete.
    • Hondakinen kudeaketa dokumentatzeko eSIR Estatuko plataforma erabili behar badute lekualdaketaren jatorria identifikatzeko, jarraian adierazitako kodeak erabili behar dira:

Horri dagokionez, etorkizunean prozedura espezifiko bat izatea aurreikusten da INGURUNET kudeaketa-sistema berrian, obra bakoitza hondakinen edukitzaile gisa identifikatu ahal izateko. Datu horiek automatikoki irauliko dira eSIR sisteman, lehen adierazitako kodeak erabiltzea saihesteko.

IPPC jardueren kasuan, hondakinen ekoizpenari buruzko informazioa aldatu behar badute, baimena aldatzeko eskaera egin beharko da Inguruneten. Aldatzeko espediente horren gaineko ebazpenaren bidez automatikoki aldatuko dira eSIReko datuak.

Gainerako jardueretarako, zentroa eSIR sisteman agertzen ez bada, edo agertzen diren datuak zuzenak ez badira, enpresak egiaztatu beharko du eguneratutako informazioa jakinarazpenean, erregistroaren ebazpenean edo baimenean jasota dagoen. Akatsen bat badago eta eguneratutako informazioa jakinarazpenean, erregistroaren ebazpenean edo baimenean jasota badago, mesedez jakinarazi helbide honetan: ingurumena@euskadi.eus. Jakinarazpen horretan, gainera, erantsi zuzenketa egiteko egokitzat jotzen den informazioa/dokumentazioa. Baina datuak zuzentzeko jakinarazpenik ez badago eta informazioa aldatu behar bada, behin-behinean eta prozedurak INGURUNETen sartu arte, prozedura bakoitzeko, enpresak eguneratzeko eskabidea aurkeztu beharko du Iks-eeM tresnaren bidez, egokia den prozedura erabilita, eta beteta izan beharko du ex profeso prestatu den Excel fitxategia (euskadi.eus webguneko hondakinen orrialdean dago).

Amaitzeko, eSIR plataforma erabiltzeko prestatu den informazioa web-orri honetan kontsulta daiteke: Procedimiento sobre Traslado de residuos en el interior del territorio del Estado. (miteco.gob.es) (leiho berri batean irekitzen da)

Enpresen sistema informatikoak IKS-eem-era egokitzeari buruzko oharra

IKS-eem sistemak jada ez du funtzionatzen hondakinen lekualdatzearekin lotutako ezein alderditan, eta, beraz, ez dute inolako egokitzapenik egin behar sistema horretara, ez bailuke ezertarako balioko. Zure sistema informatikoa egokitu nahi baduzu hondakinak lekualdatzearekin lotutako dokumentazioa sortzeko, Ministerioaren web-orria bisitatzea gomendatzen dizugu. Bertan, estatu osoan nahitaez erabili behar den eSIR estatu-plataformari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzue. Hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko lengoaiari, eskemei eta informazioa elektronikoki trukatzeko sistemari buruzko informazioa ere aurkituko duzu: Residuos, Intercambio Electrónico de Información (miteco.gob.es) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: