Hobetu zure sistema immunitarioa
Sistema immunitarioak aparteko lana egiten du gaixotasunak eragiten dituzten mikroorganismoen aurka defendatzeko. Baina batzuetan huts egiten du, eta germen batek zure gorputza inbaditu dezake; halakoetan, sistema immunitarioa ahulduta baduzu, gaixotasuna eragin dezake.
Sistema immunitario indartsua izateak saihestu dezake COVID-19 birusa zure organismoan ugaltzea eta gaixotasuna sortzea.
Zer egin dezakezu sistema immunitarioa indartzeko?
Bizitza osasuntsua izateko gomendio orokorrak betetzea da sistema immunitario indartsu eta osasuntsuari eusteko egin dezakezun onena.
1. Egin dieta osasuntsua
Dieta osasuntsua funtsezkoa da sistema immunitario indartsua izateko. Beraz, ziurtatu ezazu barazki, fruta, lekale, zereal integral eta koipe osasungarri nahikoa jaten duzula.
Jaki begetal gehiago jan
Elikagai begetalak – hau da, frutak, barazkiak, intxaurrak, haziak eta lekaleak– oso aberatsak dira mantenugaietan eta antioxidatzaileetan. Hanturatik babesten dute eta erradikal askeei aurre egiten diete. C bitamina eta zuntz ugari dute, eta hestea eta haren flora mikrobiologikoa babesten dituzte.
Hartzitu gehiago jan
Heste-osasuna eta immunitatea elkarren artean oso lotuta daude. Elikagai hartzituek (jogurta, kefirra edo choucroutea, esaterako) eta probiotikoek (bifidobakterioak, esaterako) sistema immunologikoa indartu dezakete, patogeno kaltegarriak identifikatzen eta erasotzen laguntzen baitute.
Murriztu azukre erantsiak
Elikagaiei azukrea gehitzeak (besteak beste, edari azukredunetan, elikagai ultraprozesatuetan, gozokietan eta opiletan) eragin handia izan dezake obesitatea, 2 motako diabetesa eta bihotzeko gaixotasunak sortzen, eta gaixotasun horiek guztiek sistema immunologikoa inhibitu dezakete. Azukre gutxiago hartzeak hantura gutxitu dezake, baita gaixotasun horiek izateko arriskua ere.
Bitamina eta mikromantenugai ugariko elikagaiak jan
Dieta osasuntsua eginez gero, behar duen energia emango diozu zure sistema immunologikoari, eta, horretaz gain, behar beste mikromantenugai lortzen lagunduko diozu. Mikromantenguai horiek oso garrantzitsuak dira sistema horri eusteko, eta ondorengo jaki hauetan aurki ditzakegu:
- A bitamina: esnekiak, arrautza-gorringoa, gibela eta animalien haragia. A probitamina gisa ugaria da azenarioan, kalabazan, batatan eta albarikokean.
- B6 bitamina: oilaskoa, izokina, atuna, banana, barazkiak eta patata (azal eta guzti).
- C bitamina: zitrikoak (laranjak eta marrubiak barne), baita tomateak, brokoliak, piper gorriak eta espinakak ere.
- E bitamina: intxaurrak, almendrak, haziak, ziazerbak eta brokolia.
- Zinka: nueces, semillas de calabaza, semillas de sésamo, alubias, lentejas, aves o marisco.
- Selenioa: ogi eta zereal integralak, itsaskiak, hegazti-haragiak edo arrautzak.
- Hierro: marisco, espinacas, legumbres, carne roja y de pavo, semillas de calabaza, quinoa, brócoli o tofu.
- Azido folikoa: hosto berdeetako barazkiak (errukula, ziazerbak, endibia, letxuga, berroak, zerbak edo aza); baita lekaleak, fruta freskoa, fruitu lehorrak edo zereal integralak ere.
Gogoratu zure gorputzak eraginkortasun handiagoz xurgatzen dituela bitaminak eta mineralak elikagaietatik hartuta, gehigarri dietetikoetatik baino. Elikadura osasuntsua egiten baduzu, ez duzu gehigarri dietetikoekin osatu beharrik izango. Kasu askotan, kaltegarria izan daiteke mikromantenugai horiek osagarri gisa gehiegi kontsumitzea.
Oso adineko pertsonen kasuan soilik izan daiteke beharrezkoa dieta mikromantenugai jakin batzuekin osatzea, sistema immunitarioa hobetzeko eta infekzioak prebenitzeko, pertsona horien erantzun immunitariorako gaitasuna murriztu egiten baita. Informa zaitez osasun zentroan.
Elikadura osasuntsua nola lortu jakiteko, kontsultatu Osasun Sailaren web orria:, https://www.euskadi.eus/platerosasungarria/
2. Egin jarduera fisikoa erregulartasunez
Jarduera fisiko moderatuak hantura murrizten du, eta sistema immunologikoaren zelulen berrikuntza osasungarria susta dezake.
Sistema immunologikoa estimulatzeko, aukera bikaina da 30 minutuz jarduera fisikoa egitea, hala nola bizkor ibiltzea, bizikletan ibiltzea, igeri egitea edo mendi ibiliak egitea.
Zure adinerako zer jarduera fisiko osasungarriari gomendatzen den jakiteko, kontsultatu Osasun Sailaren webgunean: https://www.euskadi.eus/informazioa/jarduera-fisikoa-eta-osasuna/web01-a3actfi/eu/
3. Ur asko edan
Urak berebiziko garrantzia du gure gorputzean, eta, beraz, baita sistema immunitarioa babeste aldera ere. Zirkulazio-sistemako linfa izeneko likidoak zelula immunitario garrantzitsuak garraiatzen ditu, eta batez ere urez dago osatuta. Deshidratatuta egoteak linfaren mugimendua moteldu egiten du, eta, horren ondorioz, sistema immunologikoa hondatu egiten da batzuetan.
4. Behar beste lo egin
Behar adina lo egiten ez duten pertsonek gaixotzeko joera handiagoa dute birusen eraginpean egon ondoren; izan ere, lo gauden bitartean infekzioei aurre egiten dieten molekula garrantzitsuak sortzen dira, eta, beraz, behar adina atseden hartzeak zure immunitate naturala indartu dezake.
Pertsona helduek gutxienez 7 ordu lo egin behar dute gauero; nerabeek, berriz, 8 eta 10 ordu artean behar dituzte, eta haur txikienek 14 ordu.
Lo egiteko arazoak badituzu, murriztu pantailaren aurreko denbora oheratu baino ordubete lehenago, saiatu gauero ordu berean oheratzen, eta egin jarduera fisikoa erregulartasunez.
5. Ez erre eta ez edan alkoholik
Erretzeak eta tabakoaren kearen eraginpean egoteak defentsa immunitarioak murrizten ditu, eta baita infekzioak ugaritu ere.
Erretzen baduzu eta erretzeari utzi nahi badiozu, osasun-zentrotik lagun diezazukete helburu hori lortzen. Horretarako, kontsultatu Osakidetzaren webgunean aurkituko duzun informazioa: https://www.osakidetza.euskadi.eus/zaindu-osasuna/-/tabakismoa-prebenitzea/
Alkoholak, organismoan sartzean, sistema immunitarioak antigeno biralei aurre egiteko duen gaitasuna murrizten du. Alkoholari, alkoholak osasunean duen eraginari eta hura saihesteko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Osakidetzaren web-orria: https://www.osakidetza.euskadi.eus/zaindu-osasuna/-/alcoholaren-kontsumoa/
Deskribatutako estrategiek osasun immunologikoa hobetzen dute, baina ez dute espezifikoki COVID-19aren aurka babesten. Babes-neurri espezifikoak ezagutzeko, jarraitu Osasun Sailaren gomendioak.
https://www.euskadi.eus/koronabirusaren-transmisioa-saihesteko-gomendioak/web01-a2korona/eu/
Azken aldaketako data: