Hobekuntza Teknikorako Zentroa
Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kirol Zuzendaritzako zerbitzu bat da, Kirolaren Euskal Eskolarekin batera Fadurako Kiroldegiko eraikin batean kokatuta dagoena.
Telefono Zenbaki Berria: 944032860
Fadura-Getxoko Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) 1994ko urrian inauguratu zen. Bertan abian jarritako lehenengo proiektua estatu mailako "Balonmano-2000" izenekoa izan zen, zeinean junior mailako neska jokalari talde batek batera jardun baitzuen, batetik entrenamenduak egiten eta bestetik ikasketak egiten, etengabeko kontzentrazio-erregimenean, eta beti Estatuko Federazioak kontratatutako talde tekniko baten kontrolpean (bi entrenatzaile, psikologo bat eta fisioterapeuta bat).
1995. urte bukaera ezkeroztik, Euskadiko kirolarientzako laguntza tekniko-medikoa emateko programak hasi ziren. Harrezkero, programok handitu baino ez dira egin, zentroko giza-baliabideak eta baliabide materialak ere handitu diren heinean.
1996tik 2003 bitartean, saskibaloi-jokalariak prestatzeko estatu mailako beste proiektu bat garatu zen zentroan (Siglo XXI): zazpi denboralditan, kadete eta junior mailako saskibaloi-jokalariek 4 urteko prestakuntza-programa izan zuten, etengabeko kontzentrazio-erregimenean.
Kirolariei ematen zaizkien zerbitzuak atal hauetan bil daitezke:
Zerbitzu Medikuak:
- Balorazio mediko-funtzionala
- Balorazio nutrizionala
- Laguntza ergonutrizionala
- Analisien kontrola eta balorazioa
- Kontsulta mediko orokorrak eta traumatologikoak
Zerbitzuko teniko-medikoak:
- Erresistentziarako gaitasuna neurtzea laborategian eta laborategitik kanpo
- Indar eta abiadurarako gaitasunak neurtzea laborategian eta laborategitik kanpo
- Entrenamendu- eta lehiaketa-kontrolak
Zerbitzu teknikoak:
- Entrenatzeko orientabideak
- Plangintza egiteko orientabideak
Egindako balorazioetatik ondorio batzuk ateratzen dira, gero entrenatzeko orientabide gisa erabil daitezkeenak.
Eraikinak hainbat alde ditu: entrenamendu-eremuak (kiroldegia, muskulazio-gela, balio anitzeko gelak), zerbitzu medikoa, administrazio-aldea, dokumentazio-zentroa, egoitza-aldea eta irakaskuntza-eremuak.
Parametro fisiologiko eta fisikoak neurtzeko tresnak direla eta, honakoak dira aipagarrienak:
Balorazio funtzionala egiteko laborategia
-
Ergometro bereziak (tapiza, zikloergometroa, kayak-ergometroa, arraun-ergometroa, sokatira-ergometroa)
- Laktato-analizatzaileak
- Amonio-analizatzailea
- Tenperatura zentrala neurtzeko tresna
- Botatako gasen analizatzaileak
- Hainbat pultsometro mota
- Kodegailu bidez indar isometrikoa eta dinamikoa baloratzeko ekipoak
- Indar-plataformak
- Kontaktu-plataformak
- 4 kanaleko elektromiografoa
- Hainbat zelula fotoelektriko mota
Entrenatzeko ekipamenduak
- Hipoxian lan egiteko altitude-simulazioko sistemak
- Elektroestimulazio ekipoak
- Propiozepzio-lan bereziak egiteko tresnak
- Erresistentzia lantzeko hainbat makinaz hornitutako muskulazio-gela
- Eskalada-panela
Zentroak honako langile teknikariak ditu:
- Kirol medikuntzan espezializatutako bi mediku
- Gorputz-hezkuntzan lizentziatutako lau kirol-teknikari, errendimendu handian prestakuntza berezia dutenak
- Informatikan eta errendimendu handian prestakuntza duen kirol-kudeatzaile teknikoa
- Azkenik, administrazio-arduradun bat eta atezain bat
Bertan sartzeko bi modu nagusi daude:
- Goi-mailako kirolari gisa akreditatzea.
- Federazioek aurkeztu eta Kirol Zuzendaritzak onetsitako kirol-proiektuen bitartez.
Behin Kirol Zuzendaritzak proiektua edo kirolaria onetsi eta gero, lan-egitasmo bat ezartzen da, non kronograma-plangintza bat zehaztu eta ekintza-egutegi bat definituko den.
Zentroa ohiko entrenatoki gisa erabil dezakete kirolariek, edo tarteka edo haien kontrol eta jarraipen programan aurreikusitako prozesuren bat burutzeko.