Hezkuntza Saila

Hizkuntzen Irakaskuntza / Matrikula ofiziala / Ohiko galderak

HEOk Hizkuntza Eskola Ofizialak 


 

Zer da ikasle ofiziala izatea?

Ikasle ofizialak ikasturtean zehar klasera joateko matrikula egiten du eta bi deialdi dauzka azterketa egiteko: ekainean eta irailean.

Ikasle ofizialei hurrengo ikasturtearen onarpen prozesuan ez zaie barematuko.

Nola galtzen da ofizialtasuna?

Asistentzia faltak justifikatu gabe gainditzeagatik edo matrikulari uko egiteagatik eta eskolak uste badu horren zergatia ez dela nahikoa ofizialtasuna mantentzeko.

Zer ondorio dauzka ofizialtasuna galtzeak?

Hurrengo ikasturteko matrikulan ikasle berria izango balitz sartuko da eta onarpen prozesuan barematu egingo zaio.

Noiz egin behar dut matrikula eskaera?

Matrikula eskaeraren datak matrikularen Ebazpenean argitaratzen dira eta HHEEOO web orrialdean ere bai. Hori uztailean ohi da.

Non egin behar dut matrikula?

Matrikula-eskaera hezkuntzaren web gunearen bidez egiten da, http://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-matrikula-ofiziala/web01-a3hheoi/eu/

Zein eskolatan ahal naiz matrikulatu?

Edozein eskolatan duzu matrikulatzea, baina kontuan hartu behar duzu eskola guztietan ez dagoela eskaera berdina. Hau da, Hizkuntza Eskola guztietan ez dago hizkuntza eta maila guztiak.

Zertan ahal naiz matrikulatu?

Matrikula-eskaera hizkuntza bakoitzean maila batean bakarrik egin ahal da.

Hizkuntza batean baino gehiagotan badut matrikulatzerik?

Bai, hiru eskaera hizkuntza desberdinetan egin daitezke.

Zein mailatan ahal naiz matrikulatu?

Ikasle ofiziala bazara gainditutakoaren hurrengo mailan matrikulatu behar duzu.

Ikasle berria bazara eta ez badakizu zein maila dagokizun, mailaketa probak egin behar dituzu. Horiek honako web orrialdean aurkituko dituzu:

https://www1.hezkuntza.net/w58eeooiiPruebasNivelWar/nivelJSP/w58cambioIdioma.do?locale=eu

Proba horien emaitzen arabera, maila batean edo bestean matrikulatzea gomendatuko zaizu.

Ikasle ofiziala naiz, zergatik ez dut lortu plazarik hurrengo ikasturterako?

Ikasle ofizialek lehentasuna dute Hizkuntza Eskolan sartzeko, baina batzuetan eskaria eskaintza baino handiagoa da.

Onartua izan naiz, nola gauzatuko dut matrikula?

Onartua izan ondoren, matrikula ordaindu egin behar da ordainketa epearen barruan.

Horretarako web orrialde honetara sartu behar zara: http://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-matrikula-ofiziala/web01-a3hheoi/eu/

Ordainketa bi eratan egitea duzu:

  • On-line ordainketa (Internet bidez): tasa zure ordenagailutik ordain dezakezu, banketxera joan gabe, eta zure ordainagiria inprimatu.

  • Off-line ordainketa: ordainketarako agiria inprimatu behar duzu, banketxera eraman eta bertan edo kutxazain automatikoan matrikularen prezioa ordaindu.

Matrikula ordaindu ondoren, zer egin behar dut?

Ordainagiria gorde eta badaezpada, ez ordaintzearren kanpoan geratutako lagunen behin-behineko zerrenda konprobatu.

Noiz hasiko dira klaseak?

Klaseak iraila edo urria aldean hasten dira, baina eguna zehatza ezagutzeko zure HEOera jo behar duzu. Hizkuntza Eskolen helbidea link honetan aurkituko duzu:

http://www.euskadi.eus/heo

Nola egin uko matrikulari?

Matrikula ordaindu ez baduzu, ez ordaindu eta horrela zure eskaera bertan behera geratuko da.

Ordainketa egin baduzu, eskolaren idazkaritzara joan eta uko egiteko eskaria bete behar duzu ( eskolaren web gunean ere aurkituko duzu eskaria). Matrikulari uko egin ondoren, ordainketa ez da itzultzen.

Asistentzia beharrezkoa da?

Asistentzia nahitaezkoa da, eta huts eginez gero, egiaztagiria aurkeztu behar duzu. Hutsegiteen %20 justifikatu gabe izan ondoren, klasera joateko eskubidea galtzen da. Azterketara aurkezteko eskubidea ez da inoiz galtzen.

Ez badaukat klasera joaterik, nola justifikatuko ditut hutsegiteak?

Hutsegiteak justifikatu behar dituzu sinatutako agiri ofizial batekin.

Matrikula egin ondoren ez badaukat klasera joaterik, matrikularen dirua itzuliko didate?

Nahiz eta klasetara ez joan, ez zaizu diru itzuliko.

Maila bakoitzean, zenbat deialdi dauzkat?

Modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko ikasleak ezin izango dira matrikulatu kurtso berean bitan baino gehiagotan.

Salbuespen gisa, ikasleak eskatu eta irakasleak proposatuz gero, zuzendaritza-taldeak baimena eman dezake kurtso berean hirugarrenez matrikulatzeko.

Hala ere, Tarteko Maila eta Maila Aurreratua gainditzeko, ikasleek gehienez urte kopuru bat izango dute, dagokien hizkuntza eta mailarako antolatzen direnen bikoitza; hau da, sei urte Tarteko maila guztietarako eta hiru urte C1 maila Aurreraturako.

Salbuespenezko deialdia, noiz eta nola eskatu?

Salbuespenezko deialdia (graziazkoa) kurtso horretako deialdiak agortu ondoren eska daiteke, baldin eta salbuespenezko deialdiarekin ez bada gainditzen maila bakoitzerako ezarritako urte kopuruaren muga (sei urte Tarteko maila guztietarako eta hiru urte C1 maila Aurreraturako). Hau da, ez dago beti salbuespenezko deialdia eskatzeko aukerarik.

Salbuespenezko deialdia eskatzeko, ikasleak inprimaki bat bete behar du eta idazkaritzan utzi eta zuzendaritza taldeak erabakiko du baimentzea ala ez. Ikasleak prozesu hori egin behar du salbuespenezko matrikula-eskaeraren epea hasi baino lehen.

Zer da ikastaro semipresentziala?

Ikastaro semipresentziala ikasketa ofiziala da eta matrikula ofizialaren epean izena eman behar da. Ikastaro mota honetan aurrez aurreko klaseak egongo dira, matrikula egin den  eskolan , eta ez aurrez aurrekoak ere bai. Azken horietan bakoitzak bere kabuz ikasiko du irakasleak prestatuko duen plana.

Zein da ikastaro semipresentzialaren eskaintza?

Eskola guztiek ez dituzte ikastaro semipresentzialak bere eskaintzan; gainera, eskaintzen dituzten eskolek ez dute egiten hizkuntza guztietan ezta maila guztietan ere. Eskolek beraien web orrian jakinarazten dute eskaintza semipresentziala, hor begiratu behar da edo zuzenean eskolarekin harremanetan jarri.

Nola egiten dut matrikula ikastaro semipresentzial batean?

Matrikula ofizialean izena eman behar da. Eskaera betetzean, ordutegiaren atalean agertuko da zein ordutegi dagokio ikastaro semipresentzialari. Eskolaren eskaintza guztiak ez du izango semipresentzial moduan egiteko aukera.