Hizkuntza normalizazioa
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak estrategikotzat hartzen du hizkuntzen kudeaketa.
Gure sailak euskarazko zerbitzu hizkuntza bermatzen du, herritarrei eta beste administrazioei eskaintzen dieguna, eta lan hizkuntza, sail barruan erabiltzen duguna, euskara izan dadin ahalegin betean gabiltza. Horretarako, VI. Plangintzaldiko (2018-2022) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusian oinarrituta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana diseinatu dugu.
Kontaktua: khps-hizkuntzanormalizazioa@euskadi.eus
Bost urtean behin, beti ere Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak onartzen duen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia oinarri hartuta, sailak bere plan propioa egiten du, bost urteko iraupena duena. Gaur egun, VI. Plangintzaldia dugu indarrean:
Gure saila bi sailburuordetzatan dago banatuta, Kultura Sailburuordetza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza ere sailaren parte da. Kulturan bi esparru ditugu, Sustatzea eta Ondarea. Hiru horiek Zerbitzu Zuzendaritzak lotzen ditu, zeharkako lana eginez.
Egin genezakeen plan estrategiko orokor bat sail osoarentzat, baina eraginkortasunari begira erabaki dugu bost plan estrategiko egitea. Horrela banatuko dira: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura Ondarerako Zuzendaritza, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Zerbitzu Zuzendaritza eta Kabinetea, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (bere osotasunean hartuko dugu, euskara baitute lan-ardatz). Plan estrategiko horiek kudeaketa-plan bat ekarriko dute berekin, urtero, eta kronograma baten bitartez ezarriko ditugu urte bakoitzean.
2019an gure saileko Kultura Sailburuordetzak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak goi-mailako Bikain ziurtagiria lortu zuten.
Asko ikasi genuen ziurtagiria lortzeko bidean, eta euskararen erabilera areagotzeko oso baliogarria izan da sailarentzak
Gure sailean 8 arigune izendatu ditugu, zuzendaritza guztiak barne izanik.
Bost arigunetako erabilera aztertu dugu, eta txosten batean jaso: Zerbitzu Zuzendaritza eta Kabinetea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza (Lakua), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza (Fadura), Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Zentroa, eta Bilboko Artxibo Nagusia. Arigune horietako azterketa bereizitua egin dugu. Azterketatik kanpo gelditu dira bi arigune, Hizkuntza Politika Sailburuordetza (HPS) eta Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, ahozko erabilera euskaraz baita osorik HPSn eta neurri handi batean Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan. Jarraian ikusgai dagoen txostenak erakutsiko digu erabilera asko areagotu zela gure sailean Euskaraldiko tartean.
Goizero, euskararen erabilera areagotzeko nahian, erraz irakurtzeko euskarazko mezu bat bidaltzen dugu.
Hiru zati ditu:
- Gramatikarena: euskara hobetzeko aipu bat.
- Testu erakargarri bat.
- Bideo edo argazki bat
Hasieran saileko lankideei zuzendua bazen ere, gaur egun oso zabalkunde handia du: Jaurlaritzako eta kanpoko harpide askok egunero jasotzen dute. Edozeinek eska dezake.
Gobernu Kontseiluak, 2021eko apirilaren 13ko bileran, onartu zituen EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren hizkuntza-irizpideak.
Gure sailak bere egin eta zabaldu zituen lankideen artean
Hainbat dira euskararen arloan argitatu diren arauak:
- 6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua, oinarrizko araua da hizkuntzei dagokienez, bertan ofizialtasun izaera aitortzen baitzaio euskarari gaztelaniarekin batera.
- Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzekoa, bi hizkuntzen ofizialtasunaren ondorioa da, eta bertan hizkuntza betebeharrak ezartzen zaizkie herri administrazioei.
- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
- 67/1998 Dekretua, apirilaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituena.
- Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua abenduaren 22ko 6/2003 Legeakonartu zuen, eta bertan aitortzen diren eskubideen artean hizkuntza eskubideak daude, herritarrek herri administrazioen aurrean ere erabiltzekoak direnak. Aldaketak jasan zituela otsailaren 9ko 2/2012 Legearen eraginez.
- 108/2004 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoa
- Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako-Gutuna.pdf (PDF, 159 KB) espainiar estatuak sinatu eta berretsi zuen, eta ondorioz bere lurraldean aplikatu beharreko araua da. Gutun hori berrestean, estatuak betebehar batzuk hartu ditu hizkuntzen babesaren inguruan.
- 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
- Euskararen ezagutza egiaztatzeko, ziurtagiri batzuk ditugu, hemen kontsulta ditzakezu: Euskara titulu eta ziurtagiriak.
- Halaber, gogoratu behar dugu apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
- 233/2012 Dekretua, azaroaren 6koa, xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia txertatzeko araubidea ezartzen duena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena.
- 28/2019 Dekretua , otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
- 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.
- 22/2021 Ebazpena, apirilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dituen erabakia.
- 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.
- ELET
- DUDANET
- Euskarazko softwarea deskargatzea
- Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzua
- Hainbat hiztegi
- IVAPeko idazki ereduak
- Euskalterm
- Izendegiak eta Glosategiak
- Euskaltzaindiaren toponimia
- Udal euskaldunen zerrenda
- Administrazioa Euskaraz Aldizkaria
- Itzultzaile neuronala
- Itzultzaile juridiko-admistratiboa. (Bakarrik EAEko administrazioetako langileentzat)
- batua.eus
Azken aldaketako data: