Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, bai euskararen normalizazioan inplikatuta dauden eragileekiko jardunbide eta harremanei dagokienez, bai euskararen egoerari eta garapenari buruzko ikerketei dagokienez.

    Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren herri-administrazioetako hizkuntza-normalizazioko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.

  2. Ildo horretatik, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
    1. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzen arteko koordinazioa gauzatzea.
    2. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zeharkako politikak garatu eta jarraipena egitea.
    3. Euskararen Aholku Batzordeak eta haren batzorde bereziek lanerako behar dituzten datuak jaso eta prestatu-tratatzea, lanak koordinatzea eta jarraipena egitea, baita batzordearen idazkaritza-lanak egitea ere.
    4. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren jarraipena egiteko, plana ebaluatzeko eta aldian-aldian eguneratzeko behar diren azterlanak eta analisiak egitea.
    5. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Agenda Estrategikoa kudeatzea eta jarraipena egitea, hizkuntza-politika gobernu-jardunaren ardatzetako bat izan dadin.
    6. Euskararen normalizazioa bultzatzea Iparraldeko eta Nafarroako Foru Komunitateko erakundeekiko lankidetzan.
    7. Espainiako gainerako hizkuntzen gaineko eskumenak dituzten erakundeekiko lankidetza bultzatzea.
    8. Europako lankidetza-proiektuak koordinatu eta kudeatzea, hizkuntza-politikaren ardura duten beste elkarte eta organismo batzuekin batera.
    9. Ikerketarako eta lankidetzarako akordioak bideratzea, gutxiengoen hizkuntzek Europar Batasunean eta handik kanpora bizi duten errealitate sozialaren gaineko lanketa askotarikoak bideratzeko.
    10. Euskara eta hizkuntza gutxituen eremuan, egokitzat jotzen diren azterketak eta ikerketak dokumentatu, egin eta zabaltzea.
    11. Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Mapa Soziolinguistikoa aldian-aldian egin eta berrikustea.
    12. Euskararen Adierazle Sistema elikatu eta jarraipena egin nahiz zabaltzea euskararen eremu eta arloetako kideekin lankidetzan.
    13. Bestelako hizkuntza-ikerketak egin eta bultzatzea, eta dekretu honen 13.2 artikuluko e) apartatuko ikerketak eta lanak koordinatzea.
    14. Behaketa- eta prospekzio-proiektu estrategikoak garatzea, hizkuntza-politikaren arlora berrikuntza dakarten jardueren jarraipena eginda.
    15. Sektore sozioekonomiko pribatuari lotutako plana garatu eta jarraipena egitea, eta, eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko baliabide askotarikoak kudeatzea.
    16. Sektore sozioekonomikoaren parte diren eremu askotarikoekiko (erakunde publiko eta pribatuak) lankidetza eta koordinazioa bultzatzea eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko baliabideak antolatu eta kudea daitezen.
    17. Entitate publiko eta pribatuen jardueretan euskararen kudeaketa, aitorpen eta ebaluazio sistemari lotutako erreminta askotarikoak aztertu eta garatzea indarrean dauden kalitate-ziurtapenen sistemetan jasotako parametroetan oinarrituta.
    18. Erakunde pribatuetan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak babesteko eta euskararen erabilera bermatzeko ekimenak sustatzea.
    19. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) organismo autonomo administratiboa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita egoteak sailari dakarzkion jardunak garatzea.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Josune Zabala Alberdi
(2020/09/10 - 2024/06/26) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK