Lehendakaritza

Network to Promode the Linguistic Diversity (NPLD)

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra, NPLD (Network to Promote Lingüistic Diversity), 2007. urtearen bukaeran sortu zen. Europako hizkuntza konstituzional, eskualdeetako eta Estatu txikietako hiztunen interesak ordezkatzea du helburu nagusi, eta estatu nahiz autonomia erkidegoetako gobernuak, GKEak eta hizkuntza plangintzaren alorrean lanean diharduten erakundeak biltzen ditu. Bere helburua zera da: agintari politikoek hizkuntza aniztasuna zehar-balio eta Europar Batasunaren politikaren helburu gisa sustatzea. Ahots bakarrez diharduen oinarrizko plataforma da, Europako agintari politikoen eta Europar Batasuneko erakundeen aurrean hausnarketak, ekimenak eta ekintzak proposatzen ditu. Webgunea: www.npld.eu

NPLD sareak 35 kide ditu egun, eta gaikako lan-talde ezberdinek (IKT, immigrazioa, hizkuntzaren ekonomia, etab.) eta beren proiektu europarrek osatzen dute. Euskadiren presidentzian, NLPD sareak Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orria sustatu du.

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordezkatuta, NLPD sarearen eskubide osoko kide da, eta sareko presidentea da 2015eko ekainaz geroztik. Eusko Jaurlaritza sarearen kide da hura sortu zenetik.

Azken aldaketako data: 2015/12/21