Ogasun eta Finantza Saila

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomia eta Ogasuna


Egitura atal kudeatzailea

Kontrol Ekonomikoko Bulegoa


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin eta bere erakunde autonomoekin harreman ekonomikoak dituzten hirugarren guztiei ordaintzeko beharrezkoak diren datuak Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu‑basean erregistratzea.

Nori Zuzendua

Edozein jarduera egiteagatik Administrazioak ordaindu behar dituen pertsona fisiko zein juridikoak.

Araudia

Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikulua.

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 14.2 artikuluan hau adierazten du:

Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:

  1. Pertsona juridikoak.
  2. Nortasun juridikorik gabeko entitateak.
  3. Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
  4. Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
  5. Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatikadministraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.

Harremanak norekin

Telefonoak: 945-01.89.95

E-mail: registroterceros@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

Aurrez aurreko tramitazioa:

1.- "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuak dituzten hirugarrenak.

Hartzekodunak sinatutako “Hirugarrenaren alta” izeneko eredu normalizatua. Bertan azalduko dira: NAN zenbakia edo atzerritarren identifikazio zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu‑kodea.

('Formularioak' atalean agiri normalizatua aurki dezakezu).

2.- "Bestelako hirugarrenak"

Hartzekodunak sinatutako “Hirugarrenaren alta” izeneko eredu normalizatua. Bertan azalduko dira: NAN zenbakia edo atzerritarren identifikazio zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu‑kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

('Formularioak' atalean agiri normalizatua aurki dezakezu).

Tramitazio telematikoa:

Hirugarrenen erregistro telematikoa


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Hartzekodunak lanean egon den saila edo erakunde autonomoaren Zerbitzu Zuzendaritzan.

Tramiteen deskripzioa

Ez dago.


Egitura Atal Ebazlea

Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.


Ebazteko epea

Ez dago.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Aurrez aurreko tramitazioa

"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (PDF, 209 KB)

"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (PDF, 257 KB).

Tramitazio telematikoa

Hirugarreren Erregistro Telematikoa.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

17/03/2021