Hipertentsioa - Bata zuriko HTA eta HTA estalia
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa
Profesionalaren bidez edo bitarteko sanitario baten bidez Presio arteriala hartzeak eragiten duen erreakzioari deitzen zaio bata zuriaren efektua (BZE), bata zuriaren fenomenoa (BZF) eta hipertentsio kliniko isolatua edo bata zuriarena (BZH)
- Bata zuriaren efektua (BZE): pazienteari PA igotzen zaio pertsonal sanitarioaren presentziarekin PA neurtzen ari direnean.
- Bata zuriaren fenomenoa (BZF) ): kontsultan egindako PA eta etxean egindakoaren arteko aldea 20 mmHg baino handiagoa denean PASean eta 10 mmHg baino handiagoa denean PADean.
- Hipertentsio kliniko isolatua edo bata zuriaren hipertentsioa (BZH): kontsultan gertatzen den HTAren egoera klinikoa da eta PAMA edo PAENek eragiten duen normotentsioa
- Hipertentsio estalia: PA zifra normalak vaina PAMAren bidez egindakoak, altuak.
- Hipertentsio kliniko isolatua edo bata zuriaren hipertentsioa (BZH) pazienteen % 20ri eragin ahal die. Ohikoagoa da 1. mailako hipertentsoengan. Proportzio aldakor batek HTAarantz joko du etorkizunean, horregatik paziente hauen jarraipena gomendatzen da PA klinikoen neurketen bidez eta behar izanez gero, PAMAren bidez ere bai.
- BZHk HTAk baino arrisku kardiobaskular gutxiago dauka. Ez dago ikerketarik paziente horien tratamenduaren onura ebaluatu duenik. Ez da gomendatzen tratamendu farmakologikoa BZH pazienteentzat, baina bai, jarraibideak ematea.
- HTA estalia erikortasun kardiobaskularrarekin lotzen da. Horren susmoa izan behar da etxeko zifra eta zifra klinikoen artean desberdintasunak daudenean; Baita ere PA zifra kliniko normalak dituzten pazienteenxede-organoak erasanda daudenean.
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa
BZH izateko susmoa dagoen pazienteen aurrean PAMA erabil dezakegu, vaina kasu horretan HTA baieztatzeko erabilitako balioan aldatuta, izan ere, paziente horiengan normaltzat jotzen diren PA zifrek (135/85) ez digute uzten pazienteak behar bezala sailkatzen.
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa