Higiezinen Salerosketaren Estatistikaren metodologia-fitxa - HSEE
IDENTIFIKAZIOA
Eraginketaren izendapena: | Higiezinen Salerosketaren Estatistika (HSEE) |
---|---|
Eragiketa-kodea: | 182415 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: | Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila |
Beste erakunde parte-hartzaile batzuk: |
Jabetza Erregistratzaileen Elkargoa Eustat-Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística |
Maiztasuna: | Hiruhilekoa |
Datuen jatorriaren araberako metodologia: | Beste emaitza estatistiko batzuetatik eratorritako datuak lortzea. |
HELBURUAK
HSEE inkestaren helburu orokorra da Euskal Autonomia Erkidegoko ondasun higiezinen (etxebizitzak, garajeak, merkataritza-lokalak, bulegoak, industria-pabiloiak, trastelekuak …) salerosketen eta eskrituratutako prezioen bilakaera ezagutzea. Etxebizitza-politikaren jarraipenerako adierazleen sistemaren oinarrizko informazio-iturria.
Eragiketa horrek berariaz lantzen ditu atal hauek:
- Salerosketa-eskualdaketei lotutako higiezinen bilakaera kuantitatiboa eta kualitatiboa.
- Salerosketa-eskualdaketei lotutako higiezinen prezioaren bilakaera.
EREMUA
Populazio-eremua: Estatistika honen xede den populazio-unibertsoa higiezinen salerosketa-transakzioak dira, jabetzaren gaineko domeinuaren % 100eko eskualdaketarekin, Jabetza Erregistratzaileen Elkargoetan jasoak.
Geografia-eremua: : Estatistika-eragiketa honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da. Estatistikak gehieneko desagregazio-mailak ditu lurralde historikoaren, eremu funtzionalaren eta udalerriaren arabera, eta hiriburuetan barrutien/auzoen arabera.
Denbora-eremua: Denbora-erreferentzia hiru hilekoa da datuak zabaltzeko; datuen bilketa, aldiz, etengabea da.
Jabetza Erregistroko inskripzio-data hartzen da erreferentziako hiruhilekotzat, eskualdaketaren eragiketa erregistratzen den unea delako. Inskripzio-datak ez du zertan bat etorri transmisioa formalizatzeko datarekin.
Informatzeko unitatea: Jabetza Erregistroen Bulegoak, 1.103 bulego Estatu osoan behar bezala banatuta
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
LAGINAREN DISEINUA
Laginaren diseinuaren fasea ez da egokia egoeraren araberako eragiketarako, informazioa jabetza-erregistroen salerosketa-transakzioen administrazio-erregistroan jasotako datuetatik lortzen baita.
Erregistratzaileen Elkargo Ofizialetik jasotzen dira datuak, eta Estatistika Prozesuen Zentroa arduratzen da jabetza-erregistroetatik informazioa biltzeaz. Informazioa bilduta dagoenean, Estatistika Organoari ematen zaio, euskarri magnetikoko Erregistratzaileen Elkargo Ofizialaren aplikaziorako urruneko sarbide baten bidez; beraz, estatistika administratiboa da.
Jabetza Erregistro bakoitzak, hilero, erreferentziako hilabetean erregistro horretan egindako inskripzio guztiei buruzko informazioa bidaltzen dio CORPMEren Estatistika Prozesuen Zentroari.
ZABALKUNDEA
Argitalpena:
Higiezinen salerosketari buruzko EAEko estatistikaren taula estatistikoak - HSEE
Higiezinen salerosketari buruzko EAEko estatistikaren emaitzen txostenak
Datu-babesa:
Etxebizitzari eta Hiri Agendari buruzko eragiketa estatistikoak (id: 385)
Maiztasuna:
Hiruhilekoa
Datuak zabaltzeko bestelakoak:
Eskaera bidez:
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
Azken aldaketako data: