Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Higiezinen Salerosketaren Estatistikaren metodologia-fitxa - HSEE


IDENTIFIKAZIOA

Eraginketaren izendapena: Higiezinen Salerosketaren Estatistika (HSEE)
 Eragiketa-kodea:   182415 (Euskal Estatistika-Plana)
 Erakunde arduraduna:    Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
 Beste erakunde parte-hartzaile batzuk:

 Jabetza Erregistratzaileen Elkargoa

 Eustat-Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
 Maiztasuna:    Hiruhilekoa
 Datuen jatorriaren araberako metodologia:  Beste emaitza estatistiko batzuetatik eratorritako datuak lortzea.


itzuli

HELBURUAK

HSEE inkestaren helburu orokorra da Euskal Autonomia Erkidegoko ondasun higiezinen (etxebizitzak, garajeak, merkataritza-lokalak, bulegoak, industria-pabiloiak, trastelekuak …) salerosketen eta eskrituratutako prezioen bilakaera ezagutzea. Etxebizitza-politikaren jarraipenerako adierazleen sistemaren oinarrizko informazio-iturria.

Eragiketa horrek berariaz lantzen ditu atal hauek:

- Salerosketa-eskualdaketei lotutako higiezinen bilakaera kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Salerosketa-eskualdaketei lotutako higiezinen prezioaren bilakaera.


itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Estatistika honen xede den populazio-unibertsoa higiezinen salerosketa-transakzioak dira, jabetzaren gaineko domeinuaren % 100eko eskualdaketarekin, Jabetza Erregistratzaileen Elkargoetan jasoak.
 
Geografia-eremua: : Estatistika-eragiketa honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da. Estatistikak gehieneko desagregazio-mailak ditu lurralde historikoaren, eremu funtzionalaren eta udalerriaren arabera, eta hiriburuetan barrutien/auzoen arabera.
 
Denbora-eremua: Denbora-erreferentzia hiru hilekoa da datuak zabaltzeko; datuen bilketa, aldiz, etengabea da.

Jabetza Erregistroko inskripzio-data hartzen da erreferentziako hiruhilekotzat, eskualdaketaren eragiketa erregistratzen den unea delako. Inskripzio-datak ez du zertan bat etorri transmisioa formalizatzeko datarekin.

Informatzeko unitatea: Jabetza Erregistroen Bulegoak, 1.103 bulego Estatu osoan behar bezala banatuta


itzuli

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Laginaren diseinuaren fasea ez da egokia egoeraren araberako eragiketarako, informazioa jabetza-erregistroen salerosketa-transakzioen administrazio-erregistroan jasotako datuetatik lortzen baita.

Erregistratzaileen Elkargo Ofizialetik jasotzen dira datuak, eta Estatistika Prozesuen Zentroa arduratzen da jabetza-erregistroetatik informazioa biltzeaz. Informazioa bilduta dagoenean, Estatistika Organoari ematen zaio, euskarri magnetikoko Erregistratzaileen Elkargo Ofizialaren aplikaziorako urruneko sarbide baten bidez; beraz, estatistika administratiboa da.

Jabetza Erregistro bakoitzak, hilero, erreferentziako hilabetean erregistro horretan egindako inskripzio guztiei buruzko informazioa bidaltzen dio CORPMEren Estatistika Prozesuen Zentroari.

itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Higiezinen salerosketari buruzko EAEko estatistikaren taula estatistikoak - HSEE

Higiezinen salerosketari buruzko EAEko estatistikaren emaitzen txostenak

Datu-babesa:

Etxebizitzari eta Hiri Agendari buruzko eragiketa estatistikoak (id: 385)

Maiztasuna:

Hiruhilekoa

Datuak zabaltzeko bestelakoak:

Eskaera bidez:

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: