Hezkuntza Berezia. Zerrendetatik kanporatzea. 2019-2020
2019-2020 ikasturtetik aurrera izangaiek Hezkuntza Bereziko zerrendetatik kanporatuak izango dira, 2019ko ekainaren 7an Mahai Parekidean erabakitako irizpideekin bat.
Hauek dira:
- Ikasturtean zehar egiten diren deietan, lanaldi partzialeko behar bat onartzeari uko egin dakioke bizilekutik 50 km baino gehiagora baldin badago. Kasu horretan, ikasturtean zehar berriro deituko zaio lanaldi partzialeko behar berriak eskaintzeko
- Justifikatutako arrazoirik gabe lanaldi oso bati uko egiten dioten izangaiei, hiru lurraldetan kategoria horretako zerrenda guztietan baja emango zaie bai lanaldi osoetan bai partzialetan; eta justifikatutako arrazoirik gabe lanaldi partzial bati uko egiten diotenei hiru lurraldetan kategoria horretako zerrenda guztietan baja emango zaie lanaldi partzialetan
- Egindako deia onartzen duten izangaiek, lanera joan behar diren lehenengo egunean ez badoaz, onartutako lanpostuaren kategoriako zerrenda guztietatik kanporatuak izango dira, hau da, hiru lurraldetatik kanporatuak izango dira bai lanaldi osoetan bai partzialetan aplikagarria den Hitzarmen Kolektiboan jartzen duen bezala
- Indarrean kontratua duten izangaiek kontratu horri uko egiten badiote, indarrean dagoen kontratu horren kategoriako zerrenda guztietatik kanporatuak izango dira, hau da, hiru lurraldetatik bai lanaldi osoetan bai partzialetan nahiz eta lanaldi partzialeko edo osoko kontratu bati uko egin.