Hezkuntza Berezia. Deiak
2019-2020 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko ordezkogaiei egiten zaizkien deiak, 2019ko ekainaren 19ko Mahai Parekidean erabakitako irizpideekin bat egingo dira.
Hauek dira:
- Behar bat bete behar denean, ordezkogaiak Hezkuntza Sailari telefono bakar bat eman badio, Ordezkaritzak birritan deituko du jarraian telefono horretara. Bi telefono eman badira, telefono bakoitzera dei bat egingo du jarraian. Ezin izango da bi telefono baino gehiago eman
- Ez badu erantzuten, pertsona horri “ez aurkituta” egoeran jarriko zaio eta Ordezkaritzak zerrendetan dauden hurrengo ordezkogaiei deitzen jarraituko du
- Deia jaso duenak deia bueltatzen badu:
- Deia bueltatzerakoan, eskaini ahal zaion behar bat egoten jarraitzen badu, eskainiko zaio eta “okupatuta” egoerara pasatuko zaio
- Deia bueltatzerakoan, ez badago beharrik eskaintzeko, “prest” egoerara pasatuko zaio.
Deiak bueltatzeko prozesua azkartzeko, deia jaso dutenek dagokion Ordezkaritzarekin kontaktuan jarri ahal izango dira posta elektroniko bat helbide hauetara bidaliz:
- Araba/Álava: arabaei@euskadi.eus
- Bizkaia: bizkaiaei@euskadi.eus
- Gipuzkoa: eigipuzkoa@euskadi.eus
Posta identifikatu ahal izateko
- Gaia: “DEIA” hitza eta deia jaso den data eta ordua jarri behar da
- Mezuaren testuan: izen/abizenak, NAN, telefono zenbakia eta kategoria jarri behar da