SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak kudeatutako gertakariei buruzko informazio-eskaera

Deskribapena


SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 1-1-2 larrialdi-telefonoan ohartarazleak izan zein inplikatuak izan, txosten bat eska dezakete SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren artxiboetan dauden deien eta gertakarien datuak egiaztatzeko.

  • Txostenak egiaztatu egiten ditu egindako deiaren datuak (deiaren eguna eta ordua, elkarrizketaren edukia) eta, hala badagokio, gertakariaren kokapena eta ohartarazitako larrialdi-zerbitzuak.
  • Txostena ez da deiaren hitzez hitzeko transkripzioa. Ez da ematen deiaren kopiarik formatu digitalean, legezko betebeharra izan ezik.
  • Indarrean dagoen araudia aplikatuz, ezin da hirugarrenen datu pertsonalik eman, legezko betebeharra izan ezik.
  • Akats teknologikoengatik deia erregistratu ez bada, 112ak ezingo du txosten hau egin.

Epeak

Edozein unetan eska daiteke txostena, deia egin ondorengo unetik hurrengo 2 urteetara.

Kanalak

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) edo aurrez aurre egin daiteke Zuzenean bulegoetan.

Ordezkaritza

Telefonoan ohartarazlearen edo intzidentean inplikatutako pertsonaren ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza egiaztatu beharko da Ahalordeen erregistro elektronikoan izena emanda edo Borondatezko Ordezkaritzaren Xedapena - Inprimaki normaldua aurkeztuz (edo hala dela egiaztatzen duen notario-ahalordea).

Adingabeak

Gurasoek edo legezko tutoreek prozeduran aurkeztu beharko dute adingabearen NANa, familia-liburua edo hori egiaztatzen duen agiria.

Nortasuna egiaztatzea

  • Izapidetze elektronikoa: sinadura elektronikoaren bidez.
  • Aurrez aurreko izapidetzea: interesdunaren NAN, AIZ edo pasaportearen kopia bat aurkeztuta. Eskatzaileak nortasun-datuak egiaztatzeko baimenik ematen ez badu soilik erantsi behar dira NAN, AIZ edo pasaportea.

Nori dago zuzenduta


SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 1-1-2 larrialdi-telefonoan ohartarazleak izan zein inplikatuak izan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

SOS Deiak - Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • SOS-Deiak kudeatutako gertakariei buruzko informazio-eskaera: 1101201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

  • Izapide presentzialetan, NANaren kopia bat beharrezkoa da eskatzailearen nortasuna ziurtatzeko eta datu pertsonalak indarreko araudiaren arabera babesteko.
  • Ordezkarien kasuan, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

Beste tramite batzuk