Eusko Jaurlaritza

Informazio publikorako sarbidea

Deskribapena


Bide hau erabiliz, informazioa eskuratzeko eskubidea balia dezakezu, betiere Eusko Jaurlaritzak eta bere sektore publikoak sorturikoa edo bere funtzioak gauzatzean lorturikoa denean informazio hori.

Edozeinek du informazioa eskuratzeko eskubidea; informazioa, hala ere, mugatu daiteke kasu batzuetan; adibidez, honako hauei eragiten badie: segurtasun publikoari, jabetza intelektualari zein industrialari, datu pertsonalei eta arauan jasotako beste muga batzuei. Halakoetan, eta babestu beharrekoa aztertu eta neurtu ondoren, informazio partzial bat eskura daiteke, betiere horrek ez badu aldatzen edo zentzugabetzen ematen den informazioa.

Oharra: ez da sarbide hori erabili behar beste administrazio-prozedura batzuetako dokumentuak aurkezteko, ziurtagiriak edo baimenak eskatzeko, espediente pertsonalak kontsultatu edo zuzentzeko, alegazioak egiteko... Dena delako administrazio-prozedurak ez badu sarbide espezifikorik, erregistro elektroniko orokorra erabil dezake.

Nori dago zuzenduta


Edozein pertsona fisiko edo juridikok balia dezake informazioa eskuratzeko eskubidea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskabidea: 1014001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
  • Hau ez da informazio publikorako sarbidea ukatzeagatik erreklamazioa egiteko bidea. "Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa" bidez egin behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Informaziorako sarbidea ematen edo ukatzen duen ebazpena 20 eguneko epean jakinaraziko da. Nolanahi ere, epe hori 20 egunekoa izan daiteke, baldin eta informazioaren bolumenak edo konplexutasunak hala eskatzen badu, eta, betiere, aurrez eskatzaileari jakinarazita.

Epe hori eten egingo da, baldin eta eskatzaileari eskatu behar bazaio eskabidea gehiago zehazteko, eta horretarako, 10 egun izango ditu. Erantzuten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eraginik izan balezake, hamabost eguneko epea emango zaie beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, eta horren ondorioz, eten egingo da ebazpena emateko dagoen epea, harik eta alegazioak jasotzen diren arte edo epe hori igarotzen den arte. Eskatzaileari horren berri emango zaio.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Alegazioen aurkezpena


  • Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eraginik izan balezake (betiere, behar bezala identifikatuta badaude), hamabost eguneko epea emango zaie horiei beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.
  • Eskatzaileari horren berri eman beharko zaio, eta adieraziko zaio ebazteko epea etenda geratuko dela harik eta alegazioak jaso edo horiek aurkezteko epea igaro arte
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegaziorako inprimakia

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa


Batzordeari erreklamazioa ordezkatzen du administrazio-errekurtsoetara eta administrazioarekiko auzien ordenaren aurkaratzearen aurrekoa da. Helburu hau du: berrikustea eta zuzentzea euskal administrazio publikoen organoek diktatutako administrazio-egintzak.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komun edo toki-erakundeetako administrazio publikoen eta euskal sektore publikoko gainerako erakundeen berariazko nahiz ustezko ukatzeen aurka, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzearen arloan.

Zer organori jartzen zaio?

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari, kide anitzeko organo independientea, hiru kidek osatutakoa: batzordeburuak, zeina Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren titularra baita; eta bi kidek, zeinek, autonomia-erkidegoko administrazio orokorreko karrerako funtzionarioak baitira, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak izendatutakoak, deialdi publikoa egin ondoren.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

Presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu, erreklamazioa ez dago epeen mende.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

3 hilabete.

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, erreklamazioa ezetsitzat joko da.

Ebazpenak, datu pertsonalak kendu ondoren, Gardena - Portal de transparencia-n argitaratzen dira.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago:

Administrazio autonomikoak, tokikoak edo euskal sektore publikoko beste erakunde batek sarbidea ukatu badizu, hemen egin dezakezu erreklamazioa:

Beste tramite batzuk