Zorra zatitzeko edo geroratzeko baimena borondatez ordaintzeko epean

Deskribapena


Euskadiko Ogasun Nagusiari itzuli beharreko zuzenbide publikoko zorrak zatikatzerik edo geroratzerik badago borondatezko aldian, baldin zordunak eskaera egiten badu egoera ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, aldi batez, ezin diolako zorrari aurre egin jarritako epeen barruan. Ordainketak geroratzen edo zatikatzen badira, zenbateko horiek epe exekutiboko errekarguak kenduta, hala badagokio zergen berandutze-interesa, diruaren legezko interesa edo dirulaguntzen arloko legeriaren interes espezifikoa sortuko dute, aplikatu behar den Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta zerga-zorrak, zergaz kanpoko zorrak edo dirulaguntzak itzultzekoak diren, hurrenez hurren.

LASTER, TRAMITE GUZTIAK TELEMATIKOKI EGIN AHAL IZANGO DIRA.

ORDAINKETA GERORATZEAK ETA ZATIKATZEAK KUDEATZEARI BURUZKO JARRAIBIDEA.

 Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren bidez onartu zen, eta

II. tituluko II. kapitulua zor publikoen geroratzeen eta zatikatzeen institutu juridikoari buruzkoa da.

Diruzaintzaren arloan eskumena duen saileko organo eskudunak horri buruz hartzen duen erabakiak behar bezala arrazoituta egon behar du. Horretarako, beharrezkoa da administrazio-jarduerarako irizpide homogeneo batzuk ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan oro har aurreikusitakoa zehazteko.

Horretarako, jarraibide hauek ematen dira, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren babesean. Artikulu horren arabera, administrazio-organoek zerbitzu- aginduen bidez zuzendu ahal izango dituzte hierarkikoki mendeko dituzten organoen jarduerak.

1. artikulua.- APLIKAZIO-EREMUA

Jarraibide hauek zuzenbide publikoko zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskabideak izapidetzeko eta ebazteko aplikatuko dira, borondatezko epean eta betearazpen-aldian, baldin eta zor horien diru- bilketaren kudeaketa Diruzaintzaren arloan eskumena duen Sailari badagokio.

2. artikulua. — ARAUDI OROKOR APLIKAGARRIA.

Eskabideak izapidetzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren (aurrerantzean, Dirubilketa Erregelamendua)

28. artikuluan eta hurrengoetan jasotako gaiei aplikatu beharreko manuak errespetatuko dira, Sail honen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuan xedatutakoari dagokionez, eta, osagarri gisa, arlo horretako Estatuko arauak, bereziki Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra.

3. artikulua.- ESKUMEN IRIZPIDEAK.

Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeak ebatziko ditu diruzaintzaren arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez, zenbatekoaren arabera bermeak (gaur egun 18.000 eurotik gorako zorrak) ematea eskatzen duten geroratze- eta zatikatze-eskaerak. Bestalde, bermatu behar ez diren geroratze- eta zatikatze-eskaerak (une honetan 18.000 eurotik beherakoak) Finantza Politikako zuzendariak ebatziko ditu.

4.artikulua.- ESKABIDEA JASOTZEA ETA ADMINISTRAZIO- EBAZPENA.

Eskabidea bitarteko elektronikoen bidez edo paperean egin ahal izango da, kasu bakoitzean aplikatu beharreko xedapenen arabera. Behar bezala betetako eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren araberakoak izango dira, eta Dirubilketa Erregelamenduaren 36. artikuluan jasotako datuak eta dokumentu-euskarria izan beharko dituzte.

Eskatzaileak alegatutako inguruabarrak aztertu ondoren, geroratzea/zatikatzea ez onartzeko, ukatzeko edo emateko aukera egongo da, Dirubilketa Erregelamenduaren 28. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoaren arabera.

5. artikulua.- LAGUNTZAK EMATEKO IRIZPIDE OROKORRAK.

Diru-bilketako organo eskudunak uste badu geroratzea/zatikatzea ematea bidezkoa dela, baimendu beharreko epeak zehazteko irizpide orokorrak honako erreferentzia-taula hauetara egokituko dira, eta bereizi egingo da zordun fisikoak edo juridikoak diren (nortasun juridikorik gabeko erakundeak barne, hala nola ondasun-elkarteak edo -erkidegoak):

Gerorapen edo zatikapen bat pertsona juridikoei ematen zaienean

Zor-tarteak (zenbateko metatua)

Gehieneko iraupen-epeak

1.500 €arte

3 hilabete

6.000 €arte

6 hilabete

18.000 €-ra arte

12 hilabete

30.000 €-ra arte

24 hilabete

60.000 €-ra arte

36 hilabete

100.000 €-ra arte

48 hilabete

100.000 €baino gehiago

60 hilabete

Gerorapen edo zatikapen bat pertsona fisikoei ematen zaienean

Zor-tarteak (zenbateko metatua)

Gehieneko iraupen-epeak

1.500 €-ra arte

12 hilabete

6.000 €-ra arte

24 hilabete

18.000 €-ra arte

36 hilabete

30.000 €-ra arte

48 hilabete

30.000 €baino gehiago

60 hilabete

Aipatutako zorren zenbatekoek printzipala eta, hala badagokio, aplikatzekoa den errekargua biltzen dituzte, gerorapen/zatikapenaren beraren ondoriozko berandutze-interesak kontuan hartu gabe.

Administrazio-ebazpena adierazitako epeen arabera emango da, kontuan hartuta, nolanahi ere, aurreko tauletan adierazitakoa gehieneko epetzat hartzen dela eta, salbuespen gisa eta dokumentu bidez justifikatuta, eskatzailea ekonomia- edo lan-prekarietatea adierazten duen egoeraren batean, mendekotasun-kasuren batean edo gizarte-bazterketa ekar dezakeen beste edozein kausatan dagoela ikusten bada, emandako geroratze/zatikapenak egoera horiek haztatu beharko ditu, finkatutako frakzioen epea eta zenbatekoa inguruabar pertsonal horietara egokitzeko.

Emandako epeak ezin izango du inola ere gainditu interesdunak proposatutakoa, eta epe horietan ezarritako zenbatekoak, interesak kenduta, ezin izango dira 40 eurotik beherakoak izan.

Oro har, kuota konstanteak dituzten hileko epeak ezarriko dira. Horrela, sarreraren jarraitutasuna eta ez-betetzeen kontrola erraztu nahi dira. Hala ere, modu justifikatuan ikusten bada zordunaren ordaintzeko ahalmena geroratuta dagoela, zatiketak eman ahal izango dira, zenbateko edo muga- egun ez-erregularretan, baina epe laburragoak ezarriz diru-sarreraren jarraitutasuna eta luzamendu-asmo hutsak baztertzea bermatuz. Nolanahi ere, dagokion aldiaren erdian zorraren zenbateko osoaren % 50 ordainduta egon beharko da.

Geroratzeak ez du 5 urte baino gehiago iraungo. Interes publikoari kalte egin diezaioketen salbuespenezko arrazoiak edo inguruabarrak ikusten direnean, epe hori gainditu ahal izango da. Kasu horietan, Finantza Politikako Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoak txostena egin beharko du, eta espedientean sartuko da, erabaki hori hartzea justifikatzen duten salbuespenezko edo interes publikoko arrazoiak zehaztuta.

6. artikulua.-INTERESAK.

Geroratzea edo zatikatzea onartzen bada, borondatez ordaintzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera sortutako berandutze-interesak kalkulatuko dira, bai eta emandako epea edo, hala badagokio, frakzio bakoitzaren epemuga amaitu eta hurrengo egunetik aurrera sortutakoak ere. Zor geroratuarekin edo zatikiarekin batera ordaindu beharko dira. Hau da,zati zatikatua x % Interesa x denbora egunetan/365 -366 bisesto-urteetan- (edo 36500 interes-tasa ehunekotan aplikatzen bada).

Tasa hau aplikatuko da: hura sortzen den aldian indarrean dagoen berandutze-interesa. Geroratzea edo zatikatzea indarrean dagoen bitartean, Aurrekontuen Legean egindako aldaketaren ondorioz, hura emateko unean aplikatzekoa den interes-tasan aldaketaren bat gertatzen bada, zenbatekoa automatikoki doituko da azken mugaegunean. Horretarako, eskatzaileari emakida jakinarazten dion ebazpenean ohartaraziko zaio azken zatikia/epea helbideratzeko kontuan kargua alda daitekeela, arestian esandakoaren ondorioz.

Zergazkoak ez diren zuzenbide publikoko zorren kasuan, aplikatu beharreko interesa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero urte bakoitzerako argitaratzen den diruaren legezko interesa da.

Zerga-zorren kasuan, interesen likidazioak lege horretan argitaratutako berandutze-interesa hartuko du barnean.

Diru-laguntzak itzultzeagatiko zorretarako, lege horretan argitaratutako interes espezifikoa.

7. artikulua.- ZORRAREN KOBRANTZA ZIURTATZEKO BERMEAK.

Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko aukera ematen duten legezko inguruabarrak betetzen direla zehaztu ondoren, baldin eta eskainitako bermea erreala bada, hasierako onargarritasuna eta euskarri dokumentala egiaztatu ondoren, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari helaraziko zaio. Zuzendaritza horrek, horretarako emandako txostenean, nahikotasun ekonomiko eta juridikoa balioetsiko du, bai eta haren egokitasuna ere, betearazpenaren ikuspegitik, eta geroratzea edo zatikatzea betetzen ez bada zorra kobratuko dela ziurtatzeko gaitasunaren ikuspegitik.

Txostenak adierazten badu bermea ez dela nahikoa, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzak baloratuko du, berme osoa edo zati bat emateko aukera kontuan hartuta, enpresaren ekoizpen-gaitasuna eta enplegu-maila kaltetzen diren kasuetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren interesak larriki kaltetzea. Azken kasu hori soilik predikatu ahal izango da hura eteteak inguruko ekonomian nolabaiteko eragina izan dezakeen tamaina nahikoa duten enpresei dagokienez. Kontzeptu juridiko zehaztugabea da, kasu bakoitzean balioetsi beharko dena, eta judizio orokor bat beharko duena. Judizio horretan, batetik, bermatu beharreko zenbatekoa hartuko da kontuan, eta, bestetik, zordunaren ondare-egoera eta zenbateko hori estaltzeko edo ez estaltzeko dituen benetako aukerak. Horrenbestez, zenbat eta okerrago egon, orduan eta handiagoa izango da dispentsaren irismena Txosten hori jaso ondoren, Finantza Politikako Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoak dagokion ebazpen-proposamena idatziko du, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak ebatz dezan.

Arlo honetan egiten diren jarduketak behar bezala erregistratu eta kontrolatzeko, Aholkularitza Juridikoak eta, hala badagokio (berme errealak eskaintzen direnean), Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak Autonomia Erkidegoko Diru-sarrera eta Ordainketa Sistemaren (AOKSI) aplikazio informatikoan atzerapen-/zatikatze-espediente bakoitzerako instalatuta dagoen berme-moduluaren datu-basea elikatu beharko dute. Modulu honek eskaintzen diren bermeak formalizatzeko eta onartzeko beharrezkoak diren izapideak biltzen ditu, baita egiteke dauden atazen berri emateko sistema bat ere, inplikatutako zuzendaritzek nahitaezko epeak betetzen direla kontrola dezaten.

8. artikulua.- BERMEAK FORMALIZATZEA ETA ONARTZEA.

Emate-ebazpenetan ezarritako epeak betetzen direla kontrolatzeko, honako hauek berariaz kontrolatuko dira:

A) Erabakiak eskatzen dituen bermeak 2 hilabeteko epean benetan eratzeko eskubidea.

B) Emandako ordainketa-epeak betetzea.

Geroratzeko edo zatikatzeko baimena bermeekin eman ondoren, diru- bilketako zerbitzu eskudunak haren formalizazioa kontrolatu beharko du.

Bermea abala edo kauzio-asegurua bada, formalizatutzat joko da berme hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailutu denean. Ildo beretik, bermeak ondasun higigarri edo higiezin inskribagarriak direnean, formalizazioa egintzat joko da interesdunak inskripzioaren idazpena edo erregistro horretan aurkeztutako agiria edo horren kopia erkatua aurkezten duenean, dagokion inskripzio-eginbidearekin batera.

Berme errealak formalki onartu beharko ditu Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, administrazio-ebazpen bidez. Onespen-ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, eta ondasun inskribagarria bada, dagokion erregistrora bidaliko da, idatzoharra egin dezan. Dagokion erregistrora bidaltzeko ofizioan berariaz adieraziko da gastu eta kostu guztiak interesdunari dagozkiola, ordainsarien minuta bidaltzeko.

9. artikulua.- BERMEAK FORMALIZATU EZEAN EGIN BEHARREKO JARDUKETAK.

Horretarako ezarritako epean akordioaren baldintzapeko bermea formalizatzen ez bada, akordioa ondoriorik gabe geratuko da. "Ad hoc" emandako epea bete ezean, ez da beharrezkoa izango premiamendua ireki aurretik beste jakinarazpenik egitea. Jakinarazpen hori ez dago diru-bilketari buruzko araudian aurreikusita, eta, gainera, araudi horrek kanpoan uzten du, eta betearazpen-aldia automatikoki irekitzea agintzen du. Horrenbestez, bermeak ez formalizatzearen ondorio nagusia da automatikoki ondoriorik gabe geratzen dela emateko erabakia, eta ez dela eratzen Administrazioaren egintza bat, zeinaren efikazia atzeratuko baita interesdunari jakinarazi arte; aitzitik, "ex lege" gertatzen da, eta automatikoki eratortzen da aplikatu beharreko arauditik.

Bermeak formalizatzeko epea amaitu eta hurrengo egunean hasiko da betearazpen-aldia, eta premiamendu-prozedura hasi beharko da, zorraren printzipala eta betearazpen-aldiko errekargua ordaintzeko eskatuz. Borondatezko epean ordaintzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik bermeak formalizatzeko epea amaitu arte sortutako berandutze-interesak likidatuko dira.


Zorrak zatikatu/geroratzea


Aurrez zorra jakinarazi zaien interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) eska dezakete geroratzeko/zatikatzeko baimena. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete.

Kontua kudeatuk duen sailak, behin zordunaren eskaera jasota duela, premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Politiken zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak, eskumena daukan organoak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko egingo zaio eskatzaileari gerorapena/zatikapena, eta ondoren, horren berri jakinaraziko zaie bai eskatzaileari bai espedientea kudeatzen duen sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 45. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, exekuzio epeko diru-bilketa hasteko beharrezko ekintzei ekingo die.


Berraztertze-errekurtsoa

Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita horren kontra ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakete bakarrik errekurtsoa berariaz ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.


Garantiak jartzea

18.000 €-tik gorako zorretan jarri behar da garantia.

Gehienetan, bankuaren abala edo kauzio-asegurua izango da garantia.

Zorra geroratu/zatikatu nahi izan baina abalik jartzeko modurik ez badauka, bestelako garantia batzuk jartzeko aukera izango du interesdunak (higiezinen baten gaineko hipoteka edo bahitura, desplazamendu eta guzti ala ez), edo zuzenbideak ontzat ematen duen beste edozein garantia. Bestela, garantiaren ordez bahiketa-idazkun prebentiboa ere egin dezake bereak dituen ondasunen gainean, baldin zorra borondatezko epea badago oraindik.


Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera

Garantiak itzultzeko, aurretik eskaera egin beharko du interesdunak, zorra guztiz ordaindu eta gero (zorrak sortutako interesak barne) edo zorra ezeztatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zorrak zatikatu/geroratzea: 0600601
  • Berraztertze-errekurtsoa: 0600605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

7 hilabete, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak