Zorra zatitzeko edo geroratzeko baimena betearazpen-aldian
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Euskadiko Ogasun Nagusiari itzuli beharreko zuzenbide publikoko zorrak zatikatzerik edo geroratzerik bada betearazpen-aldian, baldin zordunak eskaera egiten badu egoera ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, aldi batez, ezin diolako zorrari aurre egin jarritako epeen barruan. Geroratu edo zatikatuko diren ordainketen zenbatekoek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte luzapenak iraun artean, atzerapenagatiko interes tipoaren ala legez ezarritako interes tipoaren arabera, zerga-zorrak diren ala ez.
LASTER, TRAMITE GUZTIAK TELEMATIKOKI EGIN AHALKO DIRA.
Zorrak zatikatu/geroratzea
Aurretik zorra dutela jakinarazi zaien interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) eska dezakete zorra geroratzeko/zatikatzeko baimena. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete.
Zuzenbide publikoko zorrak ordaintzeko obligazioa dutenek, BORONDATEZ ORDAINTZEKO ALDIA IGARO OSTEAN, izango dute zorra gerora ordaintzeko eskatzerik, bere diruzko egoera dela-eta, aldi baterako, ez bada gai zorra ordaintzeko, eta administrazioak ere bere gisara hala irizten badio. Gerora ordainduko diren zenbatekoek -premiamendu-gainordaina kenduta, halakorik izanez gero- Estatuko Aurrekontu orokorren legeak ezarritako legezko interesa edo berandutza-interesa sortuko dute geroratutako zorraren gainean, borondatez ordaintzeko epea amaitu zenetik emandako epeak igaro arte dagoen denbora-tartea kontuan hartuta.
Berraztertze-errekurtsoa
Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezake bakarrik errekurtsoa irmo ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.
Garantiak jartzea
18.000 €-tik gorako zorretan jarri behar da garantia.
Gehienetan, bankuaren abala edo kauzio-asegurua izango da garantia.
Zorra geroratu/zatikatu nahi izan baina abalik jartzeko modurik ez badauka, bestelako garantia batzuk jartzeko aukera izango du interesdunak (higiezinen baten gaineko hipoteka edo bahitura, desplazamendu eta guzti ala ez), edo zuzenbideak ontzat ematen duen beste edozein garantia. Bestela, garantiaren ordez bahiketa-idazkun prebentiboa ere egin dezake bereak dituen ondasunen gainean, baldin zorra borondatezko epea badago oraindik.
Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera
Garantiak itzultzeko, aurretik eskaera egin beharko du interesdunak, zorra guztiz ordaindu eta gero (zorrak sortutako interesak barne) edo zorra ezeztatu eta gero.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago.
Aplikatu beharreko araudia
Zorrak zatikatu/geroratzea
Berraztertze-errekurtsoa
Garantiak jartzea
Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Zorrak zatikatu/geroratzea: 1056601
- Berraztertze-errekurtsoa: 1056604
- Garantiak jartzea: 1056602
- Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera: 1056603
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
- Zorrak zatikatu/geroratzea
-
GERORATZEKO/ZATIKATZEKO eskaeraren eredu normalizatua, zordunak edo bere ordezkariak izenpetuta. Bertan, eskatzailearen datuak, geroratzea eskatzen den zorra, ordainketa-egutegiaren proposamena eta ordainketak helbideratu ahal izateko bankuko datuak adieraziko dira, eta horrela balegokio, 30.000,-€tik gorako zorretarako, eskaintzen den bermea ere bai (“Inprimakiak” atalean badago eredu normalizatura joateko esteka bat).
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Ordainketa egiteko betearazpen-aldiaren barruan aurkeztu behar da eskaera.
- Zorra 18.000,00 € baina handiagoa bada, behar beste garantia.
- Zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera eragin duten arazo ekonomikoak egiaztatzeko agiriak
Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:
- Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
- Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:
- Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
- Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
7 hilabete, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
EEAEren aurrean erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztea hilabete bateko epean, berraztertze-errekurtsoaren ebazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, edo errekurtsoa ezetsi eta hurrengo egunetik hasita.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
- Berraztertze-errekurtsoa
-
Idatzia helarazi behar zaio, geroratze/zatikatzearen inguruan errekurritu nahi den ebazpena eman zuen organoari.
Ordezkariren baten bidez jarduten bada errekurtso-egilea, errekurtsoa ez ezik, ordezkapena justifikatzeko agiria ere aurkeztu beharko da.
Ez da beharrezkoa erreklamazioa jartzeko berariazko idazki-eredurik erabiltzea.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita horren kontra ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakete bakarrik errekurtsoa berariaz ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.o.
Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:
- Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
- Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:
- Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
- Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabete 1
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
- Garantiak jartzea
-
Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
1. Kreditu-entitate edo elkarren bermerako sozietateren batek emandako abal solidarioa jartzeko konpromiso-adierazpen errebokaezina.
2. Abalik ez badauka, alde bakarreko higiezin-garantia jartzerik izango du interesdunak. Halakoetan, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
a. Abala edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria lortzea ezinezko duela egiaztatzeko agiriak.
b. Garantian jarritako ondasun higiezin/higikorren gaineko erregistroko informazio eguneratua (erregistro-ziurtagiria edo informazio-ohar soila).
c. Garantian jarritako ondasunen balorazioa, enpresa edo profesional espezializatu eta independenteren batek egina.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Zor nagusiaren zenbatekoari erantzun behar dio garantiak, bai eta geroratze edo zatikatzeak eragingo dituen berandutze-interesak, bai bi partiden batuketak ematen duenaren % 25a ere.
2 hilabeteko epea dago garantia formalizatzeko, baimen-akordioa jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Garantia ez bada epe horretan formalizatzen, baimen-akordioa bertan behera geratuko da, eta zorra premiamenduz galdegingo zaio.
Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:
- Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
- Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:
- Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
- Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabete 1
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- a) Garantia finantzarioa bada (abala edo kauzio-asegurua): posta ziurtatu bidez bidaliko dio Diruzaintza Nagusiak interesdunari, edo interesdunak berak (edo interesdunak baimena eman dion beste norbaitek) jaso dezake, bestela, Diruzaintzan bertan. b) Garantia erreala bada, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzak burutuko ditu