Erabilera turistikorako etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontzia

Deskribapena


Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak herritarren eskura jarri du erabilera turistikorako etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontzia, Euskadin ezkutuan edo ezarritako baldintzak bete gabe jarduten duten erabilera turistikorako etxebizitza edo gelen berri eman ahal izan diezaioten turismo arloko administrazioari.

Hala, erabilera turistikorako etxebizitza eta gelei dagokienez, Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legean jasotzen diren arau-hausteak jakinarazteko erabiliko da postontzia, eta ez beste ezertarako. Beste turismo-enpresa batzuen hutsak edo arau-hausteak jakinarazi nahi izanez gero, turismo arloko administrazioaren gainerako baliabide guztiak erabil ditzakezu.

Legez kanpoko etxebizitzen aurkako postontzia anonimoa da, eta ustezko jarduera klandestinoari buruzko informazioa baizik ez du jasoko. Komunikatzaileak ez dauka bere burua identifikatu beharrik. Gertakariak jakinarazteko formularioan, eremu hauek soilik bete behar dira nahitaez:

  • Erabilera turistikorako etxebizitzaren edo gelaren helbide osoa.
  • Helbide elektroniko bat (hartu-agiria eta erantzuna bidaltzeko bete behar da eremu hau).
  • Komunikatzailearen sexua (estatistikak ateratzeko bete behar da eremu hau).


Era berean, komunikatzaileak administrazioari jakinarazten zaizkion egitateen berri eman dezake, honako hauek azalduta, hala badagokio: etxebizitzaren iragarkiak dituzten plataforma turistikoen zerrenda, eta, ahal bada, jakinarazitako jarduera turistikoaren titularren identifikazioa. Komeni da egitateei buruzko azalpena ahalik eta argi eta zehatzena izatea, gerora hartuko diren neurriak eraginkorrak izan daitezen.

Jakinarazpena jasotakoan, turismo arloko administrazioak egiaztatuko du etxebizitza Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroan inskribatuta dagoen, eta ez baldin badago, dagozkion neurriak hartuko ditu erantzuleak eta inguruabarrak zein izan daitezkeen argitzeko. Ildo horretatik, jarduera eteteko aginduko du baldin eta klandestinoa bada, eta zehapen-prozedura abiaraziko du jardueraren titularraren aurka, hala badagokio.

Turismo arloko administrazioari dena delako etxebizitzaren jarduera turistiko klandestinoaren edo arau-hausteen berri emanagatik ere, komunikatzailea ez da ez salatzaile ez interesdun izango abiarazten den zehapen-prozeduran, eta, horrenbestez, ez zaio emango egin diren izapideen edo espedientearen azken emaitzaren berri. Dena dela, turismo arloko administrazioak hiru hilean behin argitaratuko ditu legez kanpoko etxebizitzen aurkako postontziaren aplikazioan jasotako emaitzak.

 

Nori dago zuzenduta


Herritarrak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetako turismo-kudeaketako teknikariak

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE-BULEGOA

Samaniego, 2

01008 Vitoria - Gasteiz

Tlf: 945 01 70 55

E-posta: turismo-araba@euskadi.eus

BIZKAIAKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE-BULEGOA

Concha Jenerala, 23

48010 Bilbo

Tlf: 944 03 14 78

E-posta: turismo-bizkaia@euskadi.eus

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE-BULEGOA

Easo, 10

20006 Donostia

Tlf: 943 02 25 64

E-posta: gipuzkoa@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Etxebizitza turistiko ilegalen postontzia: 1114101

Administrazioari komunikazio-egintza


Ez da identifikazio elektronikorik behar.