Ekinbide

Deskribapena


Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa, Ekinbide, Euskadiko segurtasun publikoaren sistema eta herritarrei emandako zerbitzuak hobetzeko kexak, iruzkinak eta iradokizunak jaso, aztertu eta erantzuteaz arduratzen da, zerbitzuotan kalitatea eta konfiantza hobetzeko, horrenbestez..

Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako erakunde eta zerbitzuen jarduera, zerbitzu eta prestazio guztiak sartzen dira haren eskumen-esparruan:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoak, bai eta udalerrien mendeko jagoleak eta mugikortasun-agenteak ere.
  2. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuak, larrialdietako koordinazio-zentroak, suteak saihesteko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamenduko zerbitzuak, eta larrialdietako eta babes zibileko euskal sistemako gainerako partaideak.
  3. Segurtasun publikoaren arloko koordinazio-organoak, kontsulta-organoak eta parte hartzeko organoak.

Ekinbide

Edozein adin nagusik edo erakundek aurkez dezake ekimen bat, izan daiteke kexa, iradokizuna edo eskaera. Hauek dira ekimenak aurkezteko bideak:

  • Bide telematikoa, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.
  • Aurrez  aurre.
    • EKINBIDE bulegoaren egoitzan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18-48950 ERANDIO)
    • Ertzain-etxeetan eta Ertzaintzaren herritarrei arreta emateko bulegoetan.
    • Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako zerbitzuen beste dependentzia batzuetan.
    • Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Bulegoetan (Zuzenean bulegoak).
    • Posta-bulegoetan.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideko legerian aurreikusten den beste edozein baliabide bidez.

Datu hauek behar dira: pertsona interesdunaren izena eta abizenak, NANa, jakinarazpenetarako helbidea edo bidea, ekimenaren arrazoia edo edukia, eta zer zerbitzuri dagokion.

Ez dira honelako ekimenak onartuko:

  1. Anonimoak.
  2. Fede txarra hautematen dena edo agerian funtsik ez duena.
  3. Ekintza, erreklamazio edo salaketa gisa sailka daitekeena.
  4. Euskadiko segurtasun publikoaren sistemaren arlokoak ez diren zerbitzuei, jardunei edo egintzei ez dagokiena.
  5. Ekimena erregistratu den data baino urtebetetik gora lehenago gertatu diren jardunei dagokiena.
  6. Aplikazio-esparruan barnean hartzen diren zerbitzuetako langileek aurkeztutakoa, herritar huts gisa soilik egiten dutenean salbu.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Larrauri Mendotxe bidea, 18. 48950 – Erandio (Bizkaia)

Posta elektronikoa: ekinbide@seg.euskadi.eus

Telefonoa: 94.607.91.85

Kodea(k)

  • Ekinbide : 1042901

Administrazioari komunikazio-egintza


Ekimena Ekinbiden jaso ondoren, zehazten da ekimena tramitera onartzen den edo ez, eta pertsona edo erakunde interesdunari jakinaraziko zaio hartutako erabakia. Tramitera onartuz gero, hasiera emango zaio argitzeko edo ikertzeko espedienteari. Ekinbiden erregistratu, eta gehienez bi hilabeteko epean, jakinaraziko zaio pertsona edo erakunde eskatzaileari espedientearen emaitza.

Lau urrats egin beharko dituzu:

  1. Komunikazioa bete beharko duzu.
  2. Beharrezkotzat jotzen dituzun dokumentuak erantsi beharko dituzu.
  3. Komunikazioa sinatu beharko duzu.
  4. Komunikazioa eta dokumentazioa bidali beharko duzu.
    Bidalketa egin denean, jaso izanaren adierazpenaren pantaila agertuko zaizu.
  • Ez da beharrezkoa izango formularioa saio bakar batean betetzea, sinatzea eta bidaltzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu eta beste saio batean jarrai dezakezu prozesuarekin.
  • Bete dituzun datuak hilabetez gordeko ditu Administrazioak. Edonola ere, araudian ezarritako epeen barruan aurkeztu beharko da komunikazioa.

Komunikazioa aurrez aurre tramitatu nahi baduzu, bi aukera duzu formularioa betetzeko:

1. aukera:

  1. Formularioa ordenagailuan bete.
  2. Datuak eta dokumentazioa Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Formularioa inprimatu.
  4. Eskuz sinatu.
  5. Prozeduran ezarri diren aurkezteko lekuetan eman.

2. aukera:

  1. Hutsik dagoen formularioa inprimatu, bete eta eskuz sinatu.
  2. Prozeduran ezarri diren aurkezteko lekuetan eman formularioa.
  3. Dokumentazioa Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hori erabiliz gero, administrazioarentzako zure komunikazioa eta, hala badagokio, eransten diren dokumentuak  unitate tramitatzailera iristen direnean, unitate horrek zure datuak izango ditu eta, hartara, espedientearen tramitazioa erraztuko da.
  • Kontuan izan behar duzu Administrazioak hilabetez gordeko duela formularioa; hartara, formulario sinatua epe horretan aurkeztu beharko duzu ezarritako aurkezteko lekuetan.

Beste tramite batzuk