Osasun Saila

Herritarrei informazioa

Ikerketa funtsezkoa da ezagutza zientifikoan aurrera egiteko, herritarrak (pazienteak edo boluntario osasuntsuak) zeregin nagusia baitu. Ikerketaren batzorde etiko batek ebaluatzen du ikerketa hori, eta ikerketa biomedikoko proiektu batean parte hartzen duten pertsonen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea babesten ditu.

Hemen aurkituko duzu pazienteari zuzendutako Webinar bat, Euskadiko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordeak antolatu zuena.

HELBURUA: pazienteek edozein ikerketa-proiektu etika-batzorde independente batek onartzen duela jakiteko mintegia.

  • MODERATZAILEA: Iciar Alfonso Farnós. CEIm-E presidenteordea
  • AURKEZPENA: Carlos Romeo Casabona. CEIm-E presidentea
  • KASU PRAKTIKO ETA IKERKETA KLINIKOA: NOLAKO ERAGINA DU PAZIENTEARENGAN? Miguel Ángel Goenaga Sánchez. Barne-medikuntzako mediku espezialista, Donostia Unibertsitate Ospitalea
  • IKERKETAREN KASU PRAKTIKOA/GARDENTASUNA, IKERKETAREN EMAITZAK, PAZIENTEAREN DATUAK, DATUAK BESTE HERRIALDE BATZUEI LAGATZEA. Guillermo Alcalde Bezhold. Nefrologiako mediku espezialista, Arabako Unibertsitate Ospitalea.
  • PAZIENTEEN ORDEZKARIAREN EGITEKOA BATZORDE BATEAN. Jesús Molinuevo Tobalina. CEIm-E
  • ZER INFORMAZIO BEHAR DU PAZIENTE BATEK EDO SENIDE BATEK IKERKETA-PROIEKTU BATEAN PARTE HARTZEKO? Andoni Lorenzo Garmendia. Pazienteen Espainiako Foroko presidentea
  • EZTABAIDA

Badira ikerketa-azterketa mota batzuk pazienteari baimen informatua eskatu gabe egiten direnak, baina horiek ere ikerketaren etika-batzorde batek onartu behar ditu.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera [Europako Parlamentuaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa] eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DPBEDBLO) arabera , Euskadiko ikerketako Etika Batzordeek onartutako azterlanei buruzko informazioa argitaratzen da. Azterlan horietan ez zaie interesatuei baimenik eskatu datuak tratatzeko, baizik eta datuen tratamendua legitimatzen duen oinarria interes publikoaren alde egindako misioa betetzea da (osasun-arloko ikerketa eta, bereziki, biomedikoa). Horretarako, eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriaren d) letrak xedatzen duen bezala, datuak izeneztatu egin dira, ikertzaile-taldearen eta identifikatzaileak gordetzen dituenaren arteko bereizketa tekniko eta funtzional baten bidez, informazioaren konfidentzialtasuna bermatuta gera dadin.

Interesdunak datu hauen tratamenduari aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango du azterlanaren ikertzaile nagusiarekin harremanetan ipiniz.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuak babesteari buruzko informazio gehiago eman ahal izango da webgune honetan: Datu Pertsonalen Babesa Osakidetzan (euskadi.eus)

Jarraian, pazientearentzako azalpen-liburuxka bat aurkituko duzu:

ANCEI komunikazio-liburua   (Asociación Nacional de Comités de Ética de la Investigación):

Azken aldaketako data: