Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
    1. Euskal Gobernantza Publikoa ezartzeko eta hedatzeko prozesuak eta tresnak diseinatzea eta garatzea, politika publikoak definitzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren sektore publikoaren egitura eta antolamendua –bai eta lan- eta kudeaketa-prozesuak ere– berritzeko eta hobetzeko plan eta proiektu korporatiboak egitea, koordinatzea eta bultzatzea.
    3. Xedapen orokorren proiektuak, araugintza-ekimenak eta jarraibideak egitea antolaketaren, kudeaketa-prozesuen eta prozeduren arloan, eta horiek sinplifikatzea, administrazio-kargak murriztea eta herritarrentzako kalitatea eta efizientzia hobetzea.
    4. Euskal Gobernantza Publikoaren, barne-egituraketaren, antolaketaren eta erakunde instituzionalen sorreraren arloan sailen jarduerak eta xedapen orokorren proiektuak aztertu eta ebaluatzea, eta arlo horietako nahitaezko txostenak egitea.
    5. Bermatzea herritarrei arreta emateko kanal anitzeko eredu bateratuak ziurtatzen duela pertsona fisikoek administrazio publikoaren eta herritarren arteko harremanetarako bidea aukeratzeko duten eskubidea.
    6. Prozedurak izapidetzeko eta herritarrei arreta kalitatez, eraginkortasunez eta efizientziaz emateko oinarri diren antolaketa, prozesuak eta teknologiak bultzatzea.
    7. Herritarrei arreta emateko zerbitzu korporatibo transbertsalak kudeatzea lehen mailan kanal guztietan modu zentralizatuan.
    8. Sailekin batera lankidetzan, deialdi publikoen egutegi korporatiboa egitea eta koordinatzea, korrelazioa eta oreka lortzeko herritarrengan sortutako eskariaren eta arreta eta zerbitzua hobeto ematearen artean.
    9. Herritarren arreta-zerbitzua ematea bideragarria dela eta prozeduren deialdietan indarrean dagoen araudian aitortutako eskubideak errespetatzen direla aztertzea eta horri buruzko txostena egitea, horiek onartu aurretik eta, betiere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik.
    10. Erregistro Elektroniko Orokorra kudeatzea eta herritarrei laguntzea Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan bitarteko elektronikoak erabiltzen; horrez gain, ahalordetzeen erregistro elektroniko kudeatzea, eta funtzionario gaituen erregistroa ezartzea.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren zerbitzu elektronikoak kudeatzeko eredua ezartzea.
    12. Administrazio elektronikoa eraginkortasunez ezartzea administrazio-prozeduretan eta gai publikoen kudeaketan.
    13. Erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak ezartzea, zerbitzu publikoen transformazio digitala hedatzeko eta herritarrek, zerbitzu horietan interesdun diren heinean, euren eskubideak balia ditzaten bultzatzeko.
    14. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren izapidetze elektronikorako zerbitzu komunak deklaratu, kudeatu eta mantentzea.
    15. Administrazio-zerbitzuak eta -prozedurak digitalizatzea, xede hauekin: herritarrak, prozesuen berringeniaritza, administrazioa sinplifikatzea, kargak murriztea eta izapideak eta dokumentuak normalizatzea, hizkera argia erabilita.
    16. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua zuzendu, antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea.
    17. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren intranet korporatiboa diseinatu, garatu eta kudeatzea, informazio-tresna gisa eta talde-lana, ezagutza partekatua eta erakunde-ikaskuntza errazteko.
    18. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika zehaztea, hargatik eragotzi gabe Artxibo Nagusiaren eginkizunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuan ezarritakoak.
    19. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzu publikoen transformazio digitala gainbegiratzea eta ebaluatzea, saileko estatistika-organoarekin koordinatuta.
    20. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak landutako edo zaindutako informazioa jendearen eskura jartzea, berrerabiltzeko, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea aplikatuz.
    21. Datu irekiak berrerabiltzeko kultura bultzatzea eta sustatzea.
    22. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko kide anitzeko organoen kudeaketa-sisteman datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa dagozkion eginkizunak betetzea.
  2. Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria izango da Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Administrazio Publikoen Batzorde Sektorialaren idazkaria.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Matxalen Lauzirika Jauregi
(2023/02/19 - 2024/06/26) Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria
Javier Bikandi Irazabal
(2021/01/30 - 2022/11/18) Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK