Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Hauteskundeen jarraipena gazteen artean

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

2019an bi bozka egun egon dira. Apirilaren 28an hauteskunde orokorrak ospatu ziren, eta maiatzaren 26an, berriz, udal, autonomia erkidego eta europar hauteskundeak. Gazteek politika eta gaurkotasunari buruzko interesa duten jakin nahi izan dugu. Horretarako, bi egun hauetan (A28 eta M26) egin duten informazio jarraipenean (hauteskundeen emaitzak) eta horretarako hautatu dituzten ikus-entzunezko produktuetan oinarritu gara.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Hauteskundeen jarraipena gazteen artean