Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza
- Titularra: Gorka Oraa Martinez de Laño
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
15. artikulua.– Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza.
- Dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzari:
- Politika publikoetan familia- eta komunitate-ikuspegiak sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan familia, haur eta nerabeei buruzko politiken plangintza, koordinazioa eta ebaluazio orokorra egitea. Bereziki, eta Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritakoaren arabera, Familiei Laguntzeko Erakundearteko Plana egin, garatu eta ebaluatzea dagokio.
- Araudia garatzeko araudi-proposamenak eta analisiak egitea honako gai hauetan, sailaren eskumenen esparruan, eta gai horiei buruzko estatuko eta autonomia-erkidegoko legeriarekin bat etorriz: familientzako laguntza; haurrak eta nerabeak.
- Familia ugariaren txartela ematea kudeatzea; familia ugarientzako baliabideen gida eguneratzea eta banatzea, eta familia ugarien arloko erakundeen arteko koordinazioa.
- Behar denean, administrazioek familia-eredu desberdinetara bideratutako baliabideak, zerbitzuak, ekimenak eta laguntzak biltzen dituen gida eguneratzea.
- Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea eta mantentzea, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan izapidetu daitezkeen prozedurei buruzko jarraibide komunak koordinatzea eta onartzea.
- Familien Euskal Behatokiaren funtzionamendua zuzendu eta antolatzea.
- Honako organo hauei babesa eta laguntza ematea: Familiaren Euskal Kontseilua eta bertan integratutako batzordeak; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa; Haur eta Nerabeentzako Erakundearteko eta Sektorearteko Organoa; Haur eta Nerabeentzako Euskal Kontseilua; Haur eta Nerabeen Foroa; Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa.
- Nazioarteko adopzioan bitartekaritza-eginkizuna betetzeko organismoak egiaztatzea; egiten duten jarduera kontrolatzea, ikuskatzea eta jarraipena egitea, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan aurreikusitako baldintzetan, eta, hala badagokio, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera; eta organismo akreditatu horiei dagokien erregistroa kudeatzea.
- Haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako estrategia integrala, otsailaren 15eko 2/2024 Legeak, Haur eta Nerabeei buruzkoak, 128. artikuluan aurreikusitakoa, egin dadin bultzatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan sexu-indarkeriaren biktima izan diren haur eta nerabeentzako arreta-zerbitzu integral eta espezializatua sortzeko eta abian jartzeko lanak koordinatzea, Haur eta Nerabeei buruzko otsailaren 15eko 2/2024 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
- Haur eta nerabeek haurren eta nerabeen eskubideetan eragina duten politika publikoetan parte har dezaten sustatzea, Haur eta Nerabeen Foroaren bitartez.
- Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko neurriak indartzea, eta kontziliazio erantzunkiderako politikak sustatzea enpresetan.
- Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzari atxikitzen zaio Haurren eta Nerabeen Behatokia, eta Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legearen 316. artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu.
6. artikulua.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren zuzendariak.
Saileko zuzendariek, oro har, honako eginkizun hauek izango dituzte:
- Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Zuzendaritzaren jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Kontratazio-organoei laguntza teknikoa eta materiala ematea eta bultzatzea.
- Bere zuzendaritzako gaiekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea, baldin eta sailburuak hasi eta ebatzi behar baditu.
- Bere jardun-eremuko ofiziozko berrikuspeneko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea.
- Bere eskumeneko gaietan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan, bere Zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistikak eta azterlan orokorrak diseinatzen eta egiten.
- Bere jardun-arloan, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, honako eginkizun hauek betetzea: Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea, hala nola itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta Sailak antolatutako ekitaldi publikoak, eta irizpide horien jarraipena egitea; kudeaketa-plana onartzea, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; hizkuntza-irizpideak kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan sartzea proposatzea, Gobernu Kontseiluaren 2023ko ekainaren 6ko Erabakian aurreikusitakoaren arabera (erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dira).
- Bere jardun-arloari dagozkion laguntza-programak ebaztea, baldin eta ebazpen-proposamena sailaren lurralde-ordezkaritzei esleituta badago, bai eta araudiak berariaz hala ezartzen duen beste programa batzuk ere.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
KARGUAK
Gorka Oraa Martinez de Laño
(2024/11/11 - ) Haur, Nerabe eta Familia zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak