Harrera Programa
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, besteak beste, politika publikoa planifikatu, gainbegiratu eta ebaluatzeko eginkizunak ditu honako jardun-arlo hauetan: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, zahartzea eta erronka demografikoa, familia- eta komunitate-politika, haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika, boluntariotza, immigrazioa eta asiloa, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonei arreta ematea eta migrazioak. Lehentasunezko jarduera-eremua dira gizarte-egoera bereziki ahulean dauden pertsonak eta kolektiboak, beren gizarte-eskubideak baliatzearen ikuspegitik. 2013tik martxan dagoen programa honen bidez, gizarte-ekimena politika publikoen plangintzan erreferentziazko solaskide izatea errazten da.
Egia esan, programa honen bidez, beren inguruabar ekonomiko eta pertsonalengatik, prestazioen sistema normalizatua (DSBE) eskuratu ezin duten eta gizarte-bazterketa larrian dauden etorkin guztiak hartzen dira.
Programa honen bidez, bazterkeria-egoera larrian dauden eta baliabide ekonomikorik eta laguntza-sarerik ez duten etorkinak gizarteratzeko prozesua lantzen duten pisuetan lehen harrera ematen da, aldi baterako. Horren bidez, harrera integrala ematen zaie harrera horren hartzaile diren etorkinei, pertsonen premia guztiei helduko dien laguntza globala ematen saiatuz. Gure erkidegoan finkatutako programa da, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan mantendu baita azken urteotan.
Adibide gisa, hona hemen programa honen bidez finantzatzen diren jardueretako batzuk:
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden etorkinen oinarrizko beharrak asetzea (ostatua, elikadura, janzkera, oreka emozionala, etab.).
- Babesgabetasuneko eta aire zabaleko egoerak saihestea eta gutxitzea.
- Informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzea: dokumentazioa, etorkinen erregularizazioa eta behin-behineko finkapena.
- Gizarte-zerbitzuei eta beste erakunde batzuei buruzko informazioa ematea, sartzeko modua.
- Lana bilatzean modu autonomoan defendatzeko behar diren baliabideak ematea.
- Bakardadearen eta isolamenduaren sindromea haustea, narriadura psikosoziala saihestuz.
- Gaixotasunak detektatzea.
- Agiriak izapidetzea (errolda, OTI, asiloa, pasaportea, jaiotza-agiria, ezkontza, banantzea, eta abar).
- Atzerritartasunarekin lotutako gaiak izapidetzeko aholkularitza eta laguntza.
- Pertsona horiek zerbitzu juridikoetara bideratzea, erregularizazio-prozedura hasteko.
- Hizkuntza ikastea eta enplegurako prestakuntza sustatzea eta bultzatzea.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntzea. Gizarteratzeko ibilbidea egitea.
- Behar duten pertsonei laguntza psikologikoa ematea.
- Adingabeak zaintzen laguntzea.
- Osasun eta higiene mailan zaintza pertsonalak lortzea.
Azken aldaketako data: