121. Gorostiza bolatokia (Barakaldo)
7. ETAPA: BILBAO • PORTUGALETE
Bola-jokoa Ezkerraldean
Bola-jokoa Euskal Herri kantauriarrean oso zabalduta zegoen kirol bat izan zen, gutxienez Aro Modernoaren amaieratik. Euskal Herriko herri askotan oraindik ere ikus ditzakegu eliza edo ermitaren teilatu-hegalaren azpian dauden bolatoki tradizionalak. Hala ere, jarduera horretarako zaletasuna galdu egin da, eta, salbuespenak salbuespen, pistak edo karrejoak abandonatuta daude.
Ezkerraldeari dagokionez, XIX. mendearen amaieratik kirol honetan jokatzeko modu berezi bat ezagutzen da. Nahiz eta bola-jokorik ohikoena galeria itxurako pista luze batean egiten da, non boloak mutur batean kokatzen diren eta jaurtitzailea bestean, Bizkaiko mendebaldeko antzinako elizateetan espazioa eta joko-arauak desberdinak dira. Mota honi bola-jokoa katxete erara deritzo, ezagunenaren aldean, pasabolo izenekoa.
Desberdintasunetako bat da zelaia zirkuluerdi-formakoa dela, eta zorua ondo moztutako belarrez egina dagoela, bolak errazago pirritan joan daitezen. Gainera, piezak, zeintzuen kontra bola botatzen den, ez dira luzangak, esferikoak baizik. Helburua piezak zelaian zehar proiektatuta ateratzea da, eremuaren zati bakoitza modu erradialean mugatzen duten lerroak gaindituz. Eremu bakoitzean geratzen den bola kopuruaren arabera puntuazioa ezartzen da. Jaurtitako bolak ere lehen lerroa gainditzea da puntuatzeko baldintza.
Gorostizako karrejoa
1898 inguruan inguru horretan karrejo bat jarrita zegoela aipatzen da, baina ziurrenik ez leku berean, Katxete erako Bola-jolaseko Gorostiza 33 Kirol Elkarteko bazkideek egungo lurrak 1945ean erosi baitzituzten. Duela gutxi birgaitu egin behar izan dute, hamarkada batean baino gehiagoan abandonatuta egon delako. Bere berreskurapena birsortutako klubak sustatu du. Datu horrrek ematen du antzinako tradizio hau berpizteko interes berrituaren notizia.
Azpiegitura sinplea da, eta ez du eraikuntza-konplexutasunik; beraz, eremu-mota horien balioa honetan datza: gaur egun, espazio horietan jokatzen da bola-jokoa katxete erara, eta kirol tradizionaleko modalitate hori desagertzeko bidean zegoen, eta berreskuratu egin da. Euskal ondare immaterialaren parte den jarduera baten agertokia da.