Epaimahia:

Ur Apalategi, Epaimahaiburua.
Ibon Egaña Etxeberria, epaimahaikidea
Miguel Angel Elkoroberezibar, epaimahaikidea
Estibalitz Ezkerra Vegas, epaimahaikidea
Aritz Gorrotxategi Mujika, epaimahaikidea
María Jesús Cambra Contin, idazkaria

Epaimahiaren erabakia:

Hiru lan horien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin ondoren epaimahaiak honako hau erabaki du:

2004. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Jokin Muñozi ematea, Bizia lo izeneko liburua idazteagatik.

Literatura-lan horrek badu, epaimahaiaren iritziz nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko berritzailea eta arraildurarik gabea deritzolako. Gaur egungo errealitateari heltzeko orduan, pertsonaien ulermenetik abiatuz eta moralismoari uko eginez, irakurlea hunkitzeko gaitasun aparta erakusten du. Bestalde, idazkera minimalista bezain aberats baten jabe izanki, iradokitze hutsez errealitatearen konplexutasuna berreraikitzea lortzen du. Ipuingintzaren moldeak maisutasunez darabiltza eta ipuin batuketa soila gaindituz batasun handiko obra ondu du autoreak.

Epaimahaiak uste du sariketaren izendapen prozedura berrikusi beharra dagoela etorkizunean Euskadi Sariaren zilegitasuna bermatzeko. Izan ere, finalista izateko baldintzak espreski onartu beharrak funtsik ez izateaz gain arazoak sortzen baititu

Goian adierazitako guztiarekin bat gatozelarik honako agiri hau sinatu dugu, Donostian, 2004ko urriaren 1ean.