Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa






Jon Maya Sein (1977-11-05ean jaioa)

-Dantzaria eta Sortzailea
-Errenteriako Musika eta Dantza Eskolako Irakaslea, Euskal Dantza Alorrean


DANTZARI GISA EGINDAKO LANAK

  • 1992. urteaz geroztik EREINTZA DANTZA TALDEKO dantzaria. Bertan, euskal dantzak ikasi eta landu ditu, eta hainbat emanaldi eskaini ditu Euskal Herri osoan. Nazioarteko hainbat Foklore Jaialditan hartu du parte. Besteak beste, Errusian, Turkian, Irlandan, Austrian, Frantzian, Polonian, Eslobakian…
  • 1999 eta 2001 urteen artean UPELETAN ERRONKA ikuskizuneko dantzaria. Laxok taldearekin eta Peñagarikano eta Egaña bertsolariekin ikuskizuneko partaide izan zen.
  • 2002.urteaz geroztik, 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuneko dantzaria. Kukai eta Tanttaka taldeek ekoitzitako ikuskizuneko dantzaria.
  • 2005. Urteko urtarriletik, OTEhITZARI BIRAKA ikuskizuneko dantzaria. Kukai eta Tanttaka taldeek ekoitzitako ikuskizuneko dantzaria.
  • EUSKAL HERRIKO AURRESKULARI TXAPELDUNA
    1997, 1998, 1999, 2000. 2002, 2004 eta 2005. urteetan.
  • Hainbat kolaborazio egin ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Jose Inazio Ansorenarekin, Juan Mari Beltranekin, Alboka taldearekin, Alaitz eta Maiderrekin, Akelarrekin… 

ZUZENDARI ETA SORTZAILE BEZALA EGINDAKO LANAK

  • 2003. urteaz geroztik, EREINTZA DANTZA TALDEAREN zuzendari artistikoa. Folkloreari buruzko hainbat dantza saio zuzendu eta prestatu ditu.
  • 2002. urtean KUKAI DANTZA KONPAINIA sortu zuen, eta sorreratik haren zuzendaria da. Bertan, 1937, gogoaren bidezidorretatik eta OTEhITZARI BIRAKA ikuskizunen koreografoa izan da. Konpainiaren baitan kolaborazio berezi ugari egin ditu.
  • 2004. urtean, Donostiako Musika Hamabostaldirako prestatutako TXAKOLINAK ON EGIN! Ikuskizunaren koordinatzaile artistikoa izan zen. Horrez geroztik, TXOOTX! Ikuskizuna zuzentzen du.