Veinte años de trayectoria de Anari condensados en una hora

  • Veinte años de trayectoria de Anari condensados en una hora
Berria

  • Fecha24 de Marzo
  • Temática Música

Iñigo Astizen galderek akuilatuta, karrera musikalaz eta sorkuntza prozesuaz hitz egin zuen musikariak atzo, Bilboko Gutun Zuria jaialdian.

Musikatuak izan dira aurtengo Gutun Zuriako lehen hitzak. Anarik Inon izatekotan abestiarekin hasi zuen orobat Inon izatekotan izena zuen ekitaldia, eta, harekin batera, baita Bilboko Letren Nazioarteko jaialdia ere.

Gitarra batek lagunduta interpretatu zituen ahapaldiak, Azkuna Zentroko auditorium betearen aurrean —ikuskizuneko sarrera guztiak saldu zituzten, hainbatetan gogorarazi zutenez—. Iñigo Astiz idazle eta BERRIA egunkariko kazetaria zuen parean, doinuez gozatzen jarraian hasiko zen elkarrizketako galderak errepasatzen zituen bitartean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente