Unai Elorriaga y Pello Otxoteko reciben el Premio de la Crítica Española
- Fecha29 de Septiembre
- Temática Literatura
Narratiban 'Iturria' eleberria saritu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak, eta poesian, 'Itsas bizimina' poema bilduma
Ipuin bildumaren eta eleberriaren artean dabil Unai Elorriagaren Iturria liburua (Susa), eta haren kalitatea nabarmendu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak. Epaimahaiaren iritziz, liburu hori izan da 2019ko literaturak utzitako narratibako lanik onena, eta Pello OtxotekorenItsas bizimina poema bilduma (Balea Zuria) izan da poesia lanik nabarmenena. Sariketa honetan, egileek ez dute aipamenaz haragoko diru saririk jasotzen.
Guztira, hogei kritikarik osatu dute epaimahaia, eta euskarazkoez gainera, katalanezko, galizierazko eta gaztelerazo bina lan ere nabarmendu dituzte. Katalanez, Jordi Lararen Sis nits d'agost lana saritu dute narratiban, eta Dolors Miquel poetaren Ictiosaure poesian. Galizieraz, Berta Davilaren Carrusel eta Olga Novo poetaren Feliz idade. Espainieraz, Mariana Enriquez idazlearen Nuestra parte de noche eleberria, eta Juan Antonio Gonzalez Iglesias poetaren Jardín Gulbenkian saritu ditu epaimahaiak.


