Un paso para coser los rayos de hilo

  • Un paso para coser los rayos de hilo
    Jardunaldietako parte hartzaileetako batzuk talde eztabaidetako batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
berria.eus

  • Fecha27 de Enero
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura

Nafarroan euskal kulturak dituen erronkak aztertu dituzte 'Haria izpia hartzen' jardunaldietan. Landu beharreko hiru ardatz nabarmendu dituzte: gazteak, hedabideak eta hezkuntza. Kulturaren transmisioaz ere mintzatu dira, eta euskal kultura artikulatzeko beharra nabarmendu dute.
 
Paparrean beren izena jartzen zuen itsasgarria eta eskuan karpeta zuria. Gogotsu sartu ziren, atzo, Iruñeko Kondestablearen jauregira Hari izpia hartzen jardunaldietako parte hartzaileak. Elkarrek, Karrikiri Iruñeko euskaldunen topaguneak eta Nafarroako euskara teknikarien sareak antolatu zituzten jardunaldiak, eta bistakoa zen sortutako ikusmina. 80 pertsonatik gora bertaratu ziren euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak aztertzera. Euskal kulturaren erronkak izan zituzten mintzagai, baina baita transmisioari lotutako auziak ere.

Josu Amezaga EHUko irakasleak ekin zien jardunaldiei. Euskal kulturaren kontsumoaren inguruko datuak izan zituen mintzagai Amezagak, eta errealitatearen lehen argazkia ikusi ondotik ekin zioten eguneko jarduerarik garrantzitsuenari; gogoeta gidatuari. Jon Abril Elhuyarreko kideak dinamizatuta, hamabi taldetan banatu ziren parte hartzaileak, eta talde txikitan hausnartu zuten euskal kulturaren erronken inguruan. Nafarroa abiapuntu izanik ere, Euskal Herri osora zabaldu zitezkeen gogoetak egin zituzten bertaratutakoek.

Gogoetaz harago, ordea, proposamenerako jauzia ere egin zuten parte hartzaileek. Hasieran, norberak hausnartzeko tartea hartu zuten, eta, ondotik, taldeetan eztabaidatu zituzten proposamen horiek. Hori horrela, euskal kulturaren ikusgarritasuna, prestigioa, kontsumoa eta transmisioa areagotzeko neurri zehatzak proposatu zituzten taldeka. Bertzeren artean: itzulpengintzari baliabideak ematea, eragileen arteko koordinazioa indartzea, gazteei bideratutako kultur eskaintza sortzea eta euskarazko telebistaren funtzioa aldatzea.

Leer información completa en el sitio web de la fuente