Convocatoria para participar en el casting del cortometraje "ITO"
- Fecha21 de Marzo
- Temática Audiovisual
Kanaldude eta Prima Luce-k antolatutako tailer baten barne, gazte talde bat bildu da, Hiru Uhinak itsas kondairan oinarrituz, euskarazko film labur baten egiteko.
Filma, bi hitzez : Oihana herri ttipi bateko arrantzale komunitate baten barne da. Kapitainak eta beste arrantzaleek aspaldian goitatu duten eguraldi ona, azkenean gaur iritsi da. Oihanak susmo txarra du, baina ez du nehork entzuten.
Lau pertsonai nagusi eta hamar bat figurante xekatzen ditugu. Loturik atxemanen dituzue pertsonai bakotxaren deskribapenak.
Casting-a martxoaren 31an, arratsaldez pasaaraziko dugu (lekua zehaztekoa da). Grabaketa apirilaren 16tik 20ra iraganen da Ziburun, bakotxaren disponibilitateak kondutan hartuz.
Zineman edo antzerkian aditua ez bazira ere, ongi etorria zira. Hemen azpian deskargatzen ahalko dituzu pertsonai nagusien errola deskribapenak.
Proiektuak motibatzen bazitu, ez duda gurekin harremanetan sartzea helbide honetara : hiru.uhinak@gmail.com


