Visita guiada: "Museo Irekia + Chillida Leku"
Eduardo Chillidaren mendeurrena da aurten eta 650 Usurbil Bizin euskal artista paregabe honen ibilbide artistikoa ospatu nahi dute. Chillida Lekurekin batera bisita gidatu berezi bat antolatu dute; Museo Irekia bisita gidatuarekin hasiko da Usurbilen eta herriko kaleetan dauden artelan garaikideak azalduko dituzte. Chillidarekin batera Gaur taldeko kide izan ziren Remigio Mendiburu eta noski, Jose Luis Zumetaren piezak ikusiko dira. Bisitaren ondoren autobusean Chillida ekura joango da, bertako gidak baita ere museo ireki honen barrena eramango dute; Eduardo Chillidaren artelanak azaltzeaz gain Maeght Unibertsoa izeneko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere izango da (Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth, Alexander Calder, …).
Irteera Sutegi Udal Liburutegia
Gehienezko bisitari kopurua: 14
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Oharra: Prezioa 18 urtetik gora 7,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.
En breve
- Tipo Otro
- Fecha 25 de febrero 2024
- Horario11:00 - 13:30
- LugarMuseo Irekia
Usurbil - Precio7 € (inscripción)
- Entradas Comprar
- IdiomaEuskera


