"idantza aikorekin": Sesión de danza con Rosa Cuervo + proyección del documental 'Jotamentala'

Zaratamo 30 de marzo 2020
  • "idantza aikorekin": Sesión de danza con Rosa Cuervo + proyección del documental 'Jotamentala'

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, AIKO Taldeak, tradiziozko musikaren eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena jarri du martxan, streaming bidez elkarrekin etxetik "dantzan" egiteko proposamen bat. "Dantzan", kakotx artean, dantza, berez, elkarrekin, elkartuz eta elkartzeko egiten den zerbait delako, komunikazioa eta harremana. Internet bidez dantzarekiko duen pasioa partekatzeko asmoarekin hasi du AIKO Taldeak kontu hau, eta ikusiko dugu funzionatzen duen ala ez eta nola. Momentuz, 19:00ak inguruan probatzeko asmoa dute, eta gero ikusiko dute.

Martxoaren 30ean Rosa Cuervorekin dantza saioa ikusteko, 19:00etan, YouTubeko bilatzailean "idantza aikorekin" tekleatu edo bestela hemen lotura: 

https://youtu.be/wLS7YpxCsA8

"idantza aikorekin" - 2020-03-30

Martxoaren 30eko "idantza saioa" berezia izango da. Asturiasko Rosarekin eskola, 19:00etan (https://youtu.be/wLS7YpxCsA8), eta jarraian, Jotamentala ikusteko aukera:

https://vimeo.com/183130690 

Baliabide lagungarriak

Material osagarriak partekatzeko (partiturak, musikak, bideoak...), AIKO Taldearen orrialdean, Diskografia atalean "idantza aikorekin" sortu dute, eta, horrela, bertan partekatuko dituzte baliabideok. Badaezpada, hona hemen lotura:

http://aikotaldea.eus/diskografia-disko.php?idioma=eu&id_disko=12


En breve

  • Tipo Danza
  • Fecha 30 de marzo 2020
  • Horario19:00
  • LugarZaratamo

Dónde