"Wecandoit", exposición de Edurne Herrán

Vitoria-Gasteiz Del 16 de enero 2020 al 14 de febrero 2020
  • "Wecandoit", exposición de Edurne Herrán
    Foto: ARTgia

Edurne Herran artistaren lanarekin emakume sortzaileen erakusleiho izateko konpromisoa berretsi du ARTgia aretoak. Urteko lehen erakusketa honekin lortzen den dirua Lumagorri HAT elkarteari emango diote, "arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean" segi dezaten.

Bi urte eta erdi martxan daramatzan ARTgia sorgune eta aretoaren arduradun Irantzu Lekuek azaldu duenez, Neguko Azokan 17 artistek parte hartu dute eta, orain, urteko lehen erakusketa emakumezko sortzaile batena izatea nahi zuten.

Edurne Herran artista arabarra Berlinen bizi da eta handik bueltatu da Gasteizera, otsailaren 14ra arte ikusgai egongo den WECÅNDOIT erakusketa martxan jartzeko.

Artista arabarrak IKEAko gidaliburuko marrazkiek "irudi maskulinoa" erabiltzen dutela ikustean abiatu zuen proiektua: "Oraindik ere, guk, emakumeok, dakiguna eta egin dezakeguna jasotzen ez duten ideiez, esaerez eta sinesmenez inguratuta gaude".

Egitasmoa gidaliburu hauen marrazkietan esku hartzean datza, "presentzia femeninoa" txertatuz. Egitasmoa "Gasteizko zein Berlingo haur eta helduekin" parte hartzearen bitartez eta "emakume izatea zer den hausnartuz" garatu duela azaldu du Herranek.

Irudien salmentarekin eskuratutako dirua Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldeari emango diote, "arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean" segi dezaten.

San Balentin egunaren bezpera baliatuko dute Sejo Carrascosa LGTB ekintzailearen hitzaldi batekin erakusketari amaiera emateko, otsailaren 13an.

alea.eus

En breve

Dónde