06. Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020: Basque Country Estrategia
- Erakundea:
- Lehendakaritza
Helburuak
XI. Legegintzaldian 2020rako BCE egokitzeko beharra sortu da, 2014 urtearekin alderatuta aldatu egin den nazioarteko jokalekura egokitzeko. Estrategiaren pisu nagusia erakundeen kanpo harremanak, enpresak nazioartekotzeak, kulturak eta turismoak izaten jarraitzen du, eta eguneratze honetan, 2020 arteko aldi berrian garatuko duten nazioarteko jarduera garrantzitsuagatik, garapenerako lankidetza eta kirola erantsi dira. Era berean, beste arlo batzuen pisua handitzen jarraituko da.
2020rako BCE eguneratzea Eusko Jaurlaritzak XI. legegintzaldiko 2016-2020 Gobernu Programan zehaztutako ikuspenetik eta nazioartekotzeko konpromisoetatik abiatu da. Nazioartekotzeko bektore komunak, nazioartekotzeko asmoa finkatzeko eta jarduera eramateko ardatz modura zehaztuak, funtsean berdin jarraitzen dute aldaketaren batekin: 2030 Agendan zehaztutako erronka globalei erantzuten laguntzeko konpromisoa gehitu da eta bektore batzuen izena aldatu da beren zertarakoa hobeto islatzeko. 2018-2020 aldirako bektoreak hauek dira:
- Euskadi Basque Country marka atzerrian proiektatzea
- Interes sektorialak bultzatu eta sustatzea
- Garapen iraunkorrerako erronka globalei erantzuten laguntzea
- Europaren proiektuari laguntzea
- Ezagutza biltzea
Izaera integrala eta zeharkakoa duelako, 2020rako BCE zabaldu egin da legegintzaldi honetan 27 ekintza arlotara, zeuden batzuk bananduz eta beste batzuk gehituz, nazioartekotzeko duten potentzialagatik eta horietan jarduera bereizlea egin delako. Halaber, 2014an argitaratu zenean, Estrategiak modu eskematikoan jasotzen zuen gobernuaren nazioartekotzeko jarduera zein arlotan garatuko zen, jarduera hori ikasteko edo irakasteko arloetan sartzen ote zen kontuan hartuta. Estrategia egikaritu den lehen urteetan jarduera horrela zatitzeak erakutsi duen zailtasunen ondorioz bereizketa hori kendu egin da, nazioartekotzeko ekintza asko alde batera nahiz bestera uler baitzitezkeen.
2020rako BCEren eguneratzea martxan jartzeak nazioartekotzean ekintza egituratu eta sistematiko baten moduan sakontzea inplikatzen du, eta gainera zenbait arlo tematikoetan plan ektorialak zehaztu eta onartuz egin ahal izatea. Plan sektorial horiek monitorizatu ahal izango diren eta emaitzak emango dituzten ekintza ildoetan eta ekintzetan konkretatuko dira.
Joan den legegintzaldian, bi izan ziren Estrategiaren itzalpean onartu eta egikaritu ziren nazioartekotzeko plan sektorialak: Kanpo Harremanetarako Plana eta Enpresak Nazioartekotzeko Plana.
XI.Legegintzaldirako, Kanpo Harremanak, Enpresak Nazioartekotzea, Kultura eta Garapenerako Lankidetza arloez gain, bakoitzak bere nazioartekotze plana egingo baitu, sektore askotako kanpo proiekzioa hartu da kontuan, 2020rako BCEren mendean onartutako plan sektorialen kopurua zabaldu ahal izateko.
Horrela Kanpo Harremanetarako Plana 2018-2020, Enpresa Nazioartekotze Plana 2017-2020 nola Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Plan Estrategikoa 2017-2020 abian dira, Garapenerako Lankideta IV Plan Zuzentzailea egite prozesuan guztiz barneratua dagoen bitartean.
Jarduteko eremu geografikoek 2018-2020 aldian lehentasunezko arreta jasoko duten lurraldeak markatzen dituzte, eta sailkapena sinplifikatu egin da lehentasunezko izaerako eta lehentasunez esku hartzeko herrialdeen bereizketa kenduz eta irakasteko edo ikasteko aukerak ematen dituzten geografien arteko bereizketa ere kenduz. Aldaketa hori 2014an zehaztu zen eskema hobetu behar zelako egin da, eta horrela Eusko Jaurlaritzako sailen eta bere sektore publikoaren parte hartzea handiagoa izango den herrialde eta eskualdeetan hobeto kontzentratzea lortzen da.
Aurrekariak
"Euskadi Basque Country" nazioartekotze estrategia Eusko Jaurlaritzak XI. legegintzaldiko giltzarritzat ezartzen dituen 15 plan estrategikoetako bat da. Horrela, Euskadin ber aktibazio ekonomikoa eta enplegua finkatzeko berma guneetako bat da nazioartekotzea. "Euskadi Basque Country" nazioartekotze estrategiak I.1 ardatza du esparru. Hazkuntza sendoa enplegu gehiago eta hobearekin, I. oinarrian: XI. legegintzaldiko 2016-2020 Gobernu Programako Enplegua, Ekonomiaren suspertzea eta jasangarritasuna.
2020rako BCE Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren zutabeetako bat da. Programa honek bildu egiten du eta estrategia global bat da, bost plan estrategikotan konkretatzen dena: 2020rako BCE bera, 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana (ZTBP 2020), 2017-2020 Industrializazio Plana eta 2020rako Inbertsio Programa.
Era berean, XI. legegintzaldiko 2016-2020 Gobernu Programak ehun eta hirurogeita hamabost programa ditu, eta horietako hamahiruk nazioartekotzea aipatzen dute. Konpromiso horiek kanpo harremanen, enpresak nazioartekotzearen, turismo, azpiegitura eta garraioen, gobernantza publikoaren, kultura eta euskararen, lanbide heziketaren, unibertsitateen eta garapenerako lankidetzaren esparruetan berariazko ekinbideak egikaritzea inplikatzen dute.
Kanpokoekin harremanak josten tradizio luzea izanik, arlo guztietan aldaketa konplexu eta aldakorrak jasaten dituen mundu honetatik at ez da bizi euskal gizartea, eta, horregatik, Euskadi nazioartekotzea lehentasuntzat jotzen da Herrialdearentzat. Ildo horretan, 2014an 2020rako BCE abiarazteak nazioartekotze tresna zeharkako, inklusiozko eta integratzaile bat hezurmamitzea eta abian jartzea ekarri zuen, Euskadiri nazioarteko jokalekuan diziplina anitzetan posizionatzen eta dinamismoa areagotzen laguntzen dion tresna, Jaurlaritzako sail guztiak, herri erakundeak, herritarrak eta eragile sozioekonomiko publiko nahiz pribatuak inplikatzen dituena.
Estrategia aplikatu den lehen lau urteetan (2014-2017) asaldurazko garaiak bizi izan dira nazioartean, mugimendu populisten gorakadagak, Sartaldean erlijioa aitzakia hartuta nazioarteko terrorismoa azaleratzeak eta Europan eta Ameriketan aldaketa politiko erabatekoak gertatzeak bultzatuta.
Gobernu eremu guztietarako nazioartekotze politika integratu eta horizontal bat zehaztea, Euskadi Basque Country marka sortzea, Euskadik Europan duen posizioa hobetzea, erakunde harremanak sendotzea batez ere lehentasunezko herrialdeekin eta kide estrategikoekin, sare tematikoetan txertatzeko akordioak bultzatzea, edo nazioarteko topagune garrantzitsuetan parte hartzea, horra hor 2020rako BCEren itzalpean erdietsitako lorpen nagusietako batzuk nazioartekotze arloan, 2018ra bitartean.
Maila orokorrean, X. legegintzaldian erdietsi den funtsezko lorpen bat nazioartekotze estrategia integratu bat hezurmamitzea izan da, eta horrek, maila guztietan eta eremu guztietan partaidetza eta koordinazio bideak erabiliz, erakundeetako eragileen adostasun eta atxikimendu mailak areagotzea ahalbidetu du. Izan ere, jarduera horren guztiaren jarraipena egiten duten Kanpo Harremanetarako Sail arteko eta Erakunde arteko Batzordeak finkatu egin direnez, sinergia positiboak sortu dira eta Eusko Jaurlaritzaren eta bere sektore publikoaren jarduera eremu guztietan nazioartekotze kultura finkatzen ari da. Beste alde batetik, 2016ko uztailean Kanpo Harremanetarako Aholku Kontseilua sortuaz, euskal nazioartekotze estrategia zehazten eta abiarazten euskal gizartearen partaidetza formalizatu egin da.
Azkenik, hemendik aurrera, erronkarik handiena sailen plangintzan 2020rako BCEren zeharkakotasuna bultzatzen jarraitzea, horren aplikazioan erakundeen arteko koordinazio handiagoa lortzea eta Euskadin maila guztietan eta esparru guztietan, lankidetza eta zabalkunde mekanismoen bidez, nazioartekotzearen kultura barneratuko duten eragile sozioekonomikoak eta erakundeak atxikiaraztea izango da. Horren guztiaren xedea Euskadi Basque Country proiektatzea, atzerrian posizio hobea lortzea, nazioartean abangoardiarekin eta erabaki zentroekin konektatzea, aukerak harrapatzea eta erronka globalei erantzun eraginkor eta efikazak ematea da.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Esku hartzen duten sailak
Sustatzaile den Saila:
- Lehendakaritza: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
Tartean dauden Sailak:
Estrategiak kanpo isla duten Gobernuko beste Sailean helburu eta iharduera lerroei aipu egingo die, nagusiki:
- Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak zeinen menpe dagoen bereziki enpresen nazioartekotzea (sortu berri den Nazioartekotze Euskal Agentziaren eskutik).
- Kultura eta Hizkuntza Politika, euskara eta euskal kulturaren sustapenaren arduradun duena (non Etxepare Institutoak ezinbesteko papera duen), euskal kirolarien Kanpo proiekzioarekin batera (Basque Teamen lidergopean).
- Turismoa zeinaren xede nagusia Euskal Turismo Sistemaren ikuskeraren garapena den.
- Hezkuntza bere nazioarteko islari dagokionean unibertsitate eremu zein lanbide heziketakoan.
- Eta Garapenaren lankidetza eLankidetza buru dela, zeinak bermatuko duen lankidetzarako euskal politika, euskal gizartearen borondatearen espresio gisa munduan pobrezia eta aukera falta pairatzen duten persona multzoarekin batera.
Gizarte-eragileek partizipazioa
2020rako BCE eguneratu den ardatz nagusia Euskadiren nazioartekotze ekosistemako eragile guztien kontsulta eta parte hartzea izan da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Sailak eta bere sektore publikoa eta hezkuntza, kultura, enpresa, industria, turismo, osasun, ingurumen edo kirol munduan nazioarteko jarduera garrantzitsua garatzen ari diren kanpoko beste eragile multisektorial batzuk.
45 elkarrizketa egin zaizkie Eusko Jaurlaritzaren ordezkariei, eta horien bitartez informazio baliotsua jaso izan da hainbat alderditan, hala nola Euskadik zenbait arlotan dituen sendotasunen identifikazioan, 2014-2016 aldian Eusko Jaurlaritzako sailek egin dituzten jardueren balioespenean eta 2018-2020 aldirako ekintza proposamen berrietan. Inkesta egin zaie Euskadiren nazioartekotze ekosistemako 50 erakunde eta eragileri eta, IREKIA plataformaren bitartez, euskal herritarrei ireki zaie prozesua, beren ekarpenak eranstea helburu hartuta.
Era berean, hiru mailatako kontraste prozesu bat egin da: sail arteko mailan, jarduteko arlo tematikoen nondik norakoa Eusko Jaurlaritzako sailei zabalduaz; erakunde arteko mailan, Estrategiaren edukia Kanpo Harremanetarako Erakunde arteko Batzordearekin kontrastatuz; eta Kanpo Harremanetarako Aholku Kontseiluaren partaidetzaren bidez gizartearen ikuspena integratzen dugula ziurtatuz. Kontraste prozesu honetatik ekarpen baliotsuak jaso dira 2018-2020 aldirako Estrategia eguneratzean txertatzeko.
Azken batean, parte-hartze prozesu honen helburua egon dagoen gobernantza sendotzea eta euskal gizartearen parte hartze zabala bultzatzea izan da, aberasteko eta.
Eraginak
- Araudian eragina :
Ez da ezer berezirik aurreikusten zati honetan, bere kasuan, Kanpoko Ordezkaritzen sorrera edo enpresen nazioartekotzearekin zerikusia duten programekin lotutako laguntza edo arautegiak salbu.
- Antolamenduan eragina:
Eragin araugilea:
Ez da ezer berezirik aurreikusten zati honetan, bere kasuan, Kanpoko Ordezkaritzen sorrera edo enpresen nazioartekotzearekin zerikusia duten programekin lotutako laguntza edo arautegiak salbu.
Antolaketa eragina:
Enpresen nazioartekotze planak eragina du Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailean nola ondoko entitateetan:
- Zuzenbide pribatuko ente publikoa den “Energiaren Euskal Erakundea/Ente vasco de la Energía“( E.E.E. /E.V.E.).
- “Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua /Sociedad de Promoción y reconversión Industrial “ (I.S.E.B. / S.P.R.I ) baltzua.
- S.E.B./SPRI taldeko baltzuak.
- Nazioartekotze Euskal Agentzia.
- Lankidetza entitateak: Foru Aldundiak, Merkataritza Ganbarak…
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Plan Estrategikoak eragina du, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean, nola ondoko entitateetan:
- Basquetour-Euskal Turismo Agentzia.
- Lankidetza entitateak: Foru Aldundiak, Udalak…
- Aurrekontu eta finantzetan eragina:
Estrategiak, zehaztutako helburuen arabera garatu beharreko ihardueren baitan, aurreikusitakoaz gain finantziaketa gehiago edo gehigarririk beharko den zehaztu beharko du. Hasera batean Estrategia tartean dauden organoen ohiko aurrekontuarekin gauzatuko dela aurreikusten da, nahiz eta ez den alboratzen beste finantziaketa moduren bat (adibidez, kanpokoa, beste erakundeen partehartzearekin).
Estrategia gauzatzeko aurreikusitako aurrekontua Legealdia bukatu artekoan, 90 M€ ingurukoa da.
- Beste jardueretan eragina:
Estrategiak Gobernuko beste Sailen, órgano publiko zein pribatuen, nazioartekotze programa eta iharduera nagusiak jasoko ditu, lortu nahi diren emaitzen laburpen batekin batera.
- Erakunde harremanetan eragina:
Kontutan hartuta zein motatako iharduerez ari garen, beste administrazio publikoekin, Euskadi, Estatua eta mundua, Harremanak oso ohikoak izango dira.
Plana burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea | Amaituta | ||
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea | Amaituta | ||
Plana egitea | Amaituta | ||
Planei buruzko txostenak egitea | Amaituta | ||
Gobernu Kontseiluan plana onartzea | Amaituta |
Ebaluatzeko moduak
Estrategiak badauka helburu bezala nazioartekotze prozesua Eusko Jaurlaritza osoak barneratu dezan. Helburua hau izanik, zenbait eremuetan esperientzia handiagoa bada eta protagonismo gehiago espero da eremu hauetarako: (i) kanpo harremanak, (ii) enpresak nazioartekotzea, (iii) kultura, (iv) turismoa, (v) garapenerako lankidetza eta (vi) kirola.
Beraz, Eusko Jaurlaritzaren eta bere sektore publikoaren kanpo harremanen eragina neurtu ahal izateko, jarraipen eta ebaluazio sistema bat ezartzen da eta sistema horren bitartez Estrategiaren 27 arlo tematikoetan nazioartekotze ekintzak behatu ahal izango dira.
Jarraipen eta ebaluazio sistema hiru tresna nagusitan oinarrituko da:
- Kanpo harremanen eragina neurtzeko adierazleen aginte koadroa.
- Jarduteko 27 arlo tematikoetan jarraipena egitea ahalbidetuko duen ekintzen tipologia bat.
- 2020rako BCEren Azken Txostena, XI. legegintzaldiaren amaieran Estrategia aplikatuta erdietsi diren lorpenak adieraziko dituena.
2020rako BCEk, 2014an atera berria zenean, gonbita egiten zuen hausnarketa prozesu bat hasteko Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanen eragina neurtzeko sistema bat diseinatze aldera, horren bitartez Euskadi munduko eragile global moduan nor zen eta Herrialde moduan zenbateraino nazioarteratuta zegoen neurtzeko adierazle multzo bat identifikatu edo diseinatu ahal izateko. Estrategiaren agindu hori izan zen 2016an "Euskadi nazioartekotzearen erradiografia" egitearen arrazoia; agiri horretan, nazioartekotzearen emaitzetan Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanek duten eragina neurtzeko abiapuntuko adierazle hautatuak proposatzen dira.
Eguneratze honetan urrats bat gehiago eman nahi da, eta, horregatik, aldi honetarako jarraipen eta ebaluazio ereduan aurrera egitea proposatzen da, eta, horretarako, Estrategiaren pisua edukitzen jarraitzen duten arlo tematikoetan: Kanpo Harremanak, Enpresak nazioartekotzea, Kultur, Turismoa, Garapenerako lankidetza eta Kirola.
"Euskadi nazioartekotzearen erradiografia" agirian ematen diren adierazle hautatuen artean, 2018-2020 aldirako Eusko Jaurlaritzak eta bere sektore publikoak eman ditzaketen datuetatik abiatuta landutako adierazleen aginte koadro bat zehaztu da. 2016ko "Euskadi nazioartekotzearen erradiografia" agirian oinarrizko lerro bat ezartzea proposatzen da, adierazle horien eboluzioa 2020 arte zenbatetsi ahal izateko.
Halaber, 2020rako BCEk atera zenean planteatzen zuenaren arabera, Estrategiaren bigarren fase batean, jarraipen sistemak Jaurlaritzaren arlo tematiko bakoitzeko ekintza sektorialak neurtu eta ebaluatzeko modua eman behar zuen. Horri dagokionez, 27 arlo tematikoetan Eusko Jaurlaritzak darabilen nazioartekotzeko jardueraren jarraipena egitea ahalbidetzen duen ekintzen tipologiaren araberako monitorizazio sistema bat ezarri da.
Gainera, Estrategia eguneratzeko prozesuan egin den diagnostikoan jarduera eremu guztien esparruan egindako ekintzak hierarkizatzeko eskaera bat identifikatu da, hobekuntza handia izango bailitzateke gobernuaren jardueraren jarraipena egiteko eta kanpo harremanen eragina neurtzeko.
2014-2016 aldian Eusko Jaurlaritzak eta bere sektore publikoak egin duen nazioartekotze jardueraz Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak egin duen jarraipenari esker, guztira 1.481 ekintza identifikatu dira, eta gehiagoranzko joera izan du 2020rako BCE aplikatzen hasi zen lehen hiru urteetan (324 ekintza 2014an, 503 ekintza 2015ean eta 654 ekintza 2016an). Erregistratu den jarduera azterturik, 2020 arte Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze jardueraren jarraipena egiteko 6 tipologiaren araberako kategorizazio hau proposatzen da, eta tipologia bakoitzean 2018-2020 aldian lortu behar diren xedeak ezartzen dira.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Dokumentuak:
- http://www.euskadi.eus/contenidos/plan_gubernamental/06_planest_xileg/es_plang_05/adjuntos/Informe_Seguimiento_EBC_2014_2015_Cas_DefConsejo%20asesor%20accion%20exterior.pdf
- Ebaluazio data:
- Dokumentuak:
- informe seguimineto EBC 2014_16 (eusk).pdf (PDF, 881.47 KB)
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
XI.Legealdi bukaeran, Kanpo Harremanetarko Idazkaritza Nagusiak, Azken Txosten bat egingo du non Eusko Jaurlaritza eta bere Sektore Publikoak Estrategiaren babesean nazioarte mailan garatutako ihardueren mugarri nagusiak jasoko dituen.
Azken aldaketako data: