Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa (PEGIP 2020)

Helburu eta ardatz estrategikoak

Helburu estrategikoak

Administrazio irekia:

  • Gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea administrazio publikoan.
  • Plangintza estrategiko adimenduna eta Euskal Administrazio Publikoaren eta bere erakunde-administrazioaren esku-hartze publikoen ebaluazioa sustatzea.
  • Osotasun-politikan sakontzea, ikuspuntu integraletik, herritarrek publikoa denaren pertsona kudeatzaileengan konfiantza berreskuratzeko

Administrazio eraginkorra:

  • Zerbitzu onen eta eskuragarrien eskaintza garatzea, hainbat bidetatik (aurrez aurre, telefonoz, Internetez).
  • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea eta horien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea, administrazio elektronikoaren arloan.

Administrazio efizientea:

  • Pertsonek enplegu publikoaren antolaketan eta modernizazioan duten eginkizuna berriro zehaztea
  • Administrazioaren eta bere sektore publikoaren antolamendu-egitura herritarrek gaur egun dituzten beharretara eta eraldaketa digitalaren, lankidetzaren eta berrikuntzaren edo gobernu onaren ondoriozko lan-modu berrietara egokitzea.
  • Administrazio elektronikoa, haren antolamendu- eta funtzio-eredua eta IKT, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia gisa ezagutzen direnak kudeatzeko eredu berria ezartzea eta zabaltzea.
  • Kudeaketa publiko aurreratuko eredua ezartzea.

Administrazio berritzailea:

  • Herritarrak eta profesional publikoak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan murgilaraztea, administrazioan berrikuntza sustatzeko

Ardatz estrategikoak

Helburu estrategiko hauen arabera, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa sei ardatz hauen inguruan egituratzen da:

Azken aldaketako data: