Lehendakaritza

Gobernantza- eredua

                                                       

ZTBP Euskadi 2020 planak definitu eta abian jarri zuen azken urteetan ezarri eta egokitu den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren gobernantza-eredua. Eredu hori bat dator munduko joerekin, eta eragile publiko eta pribatuak integratzeko gai den maila anitzeko ikuspegia du. Barnean hartzen ditu lidergo-mailak —Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak ordezkatuta—, hedapen operatiboa eta koordinazioa, eta estrategiako hedapen teknikoa eta parte-hartzea. Gobernantza-oinarri horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoak datozen hamar urteetan trantsizio hirukoitzarekin (trantsizio teknologiko eta digitalarekin, trantsizio energetiko eta klimatikoarekin eta trantsizio sozial eta sanitarioarekin) izango dituen erronken kudeaketa erraztuko da, baita erronka horiek hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzen jarraitu ahal izateko arriskuen kudeaketa ere, bi alternatiba ezarriz.

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

Erakunde hori da Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikaren orientazio estrategikorako, partaidetzarako, aholkularitzarako eta sustapenerako organo nagusia. Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren tresna katalizatzailea eta koordinatzailea da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua (PDF, 1 MB)

  • Aholku Batzorde Zientifikoa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak Aholku Batzorde Zientifiko bat du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren organo aholku-emaile gisa. Batzorde hori gehienez ere hamar pertsonak osatzen dute; zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren arloan ospe handia duten profesionalak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu.

Aholkularitza batzorde zientifikoa (PDF, 1 MB)

  • ZTBPren Sailen Arteko Batzordea

Sailarteko Batzordea, ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloan inbertsio eta jarduera garrantzitsuak dituzten Eusko Jaurlaritzako sail nagusietako ordezkariek osatua, eta RIS3 estrategiaren espezializazio-arloen ordezkari gisa jardungo duena.

Sailenarteko-Batzordea (PDF, 1 MB)

  • ZTBPren Erakundearteko Batzordea

Euskadi 2030 ZTBPren garapenean erakundeen arteko koordinazioa errazteko, Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ekonomia sustapeneko eta berrikuntzako sailek osatutako erakunde arteko Batzordea dago. Eudel, Euskadiko Udalen Elkartea bezala.

Erakundearteko Batzordea (PDF, 1 MB)

  • BasQ Erakundearteko Batzordea

BasQ Estrategiaren orientabideen hedapen operatiboan sailen eta erakundeen arteko koordinazioa errazteko helburuarekin, Lehendakaritzaren eta Hezkuntza Sailaren gidaritzapean, BasQ Erakunde arteko Batzorde bat dago. Batzorde hori hiru foru-aldundietako ordezkariek eta zientziak eta teknologia kuantikoek eragina izan dezaketen Eusko Jaurlaritzako sail nagusietako ordezkariek eta jarduera esanguratsuek osatzen dute. Erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa funtsezkoak dira agertoki berriari erantzuteko eta BasQ dokumentuan ezarritako helburuak lortzeko.

BasQ Erakundearteko Batzordea (PDF, 1 MB)

  • Nazioarteko lankidetza eta Estatuarekin koordinatzea eta

Nazioarteko lankidetzaren helburua Europako Ikerketa Esparruan parte-hartzea eta eskualdeen arteko lankidetza indartzea da, eta gainerako autonomia-erkidegoekin batera koordinatzen da, Estatuak Horizonte Europa Komiteetan parte hartuz.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiken arteko koordinazioa ezarritako gobernu arteko organoen bidez egiten da: Presidenteen arteko konferentzia; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politikaren Kontseilua; Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren arteko koordinazio-batzordea eta Ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+b) politika publikoen sarea.

  • RIS3 Pilotaje taldeak

Pilotaje Taldeak helize hirukoitzeko eragileek (enpresek, unibertsitateek, teknologia- eta ikerketa-zentroek eta administrazio publikoak) osatutako taldeak dira, eta talde horien helburu nagusia da RIS3 estrategia beren espezializazio-arloetan hedatzea: Industria Adimenduna; Energia Garbiagoak; Osasun Pertsonalizatua; Elikadura Osasungarria; Ekoberrikuntza; Hiri Jasangarriak eta Euskadi Sortzailea.

Pilotaje taldeak (PDF, 2 MB)

  • BasQ Pilotaje taldea

BasQ estrategiaren hedapena koordinatu eta bultzatzeko helburu nagusiarekin, BasQ pilotaje talde bat dago. Talde hori honako hauek osatzen dute: zientziak eta teknologia kuantikoek eragina izan dezaketen Eusko Jaurlaritzako sail nagusietako ordezkariek, hiru foru-aldundietako ordezkariek eta helize hirukoitzeko eragileek (enpresak, unibertsitateak, teknologia- eta ikerketa-zentroak eta administrazioaren mendeko erakundeak) eta BasQ Zuzendari Zientifikoak.

BasQ Pilotaje Taldearen mende, gutxienez lau BasQ lantalde antolatuko dira, bat estrategian jasotako jarduera-eremu bakoitzeko: ikerketa, prestakuntza eta talentua, berrikuntzaren eta transferentziaren bidezko eragina, eta azpiegiturak eta ekipamenduak, mundu osoan ezagutzaren gizartearen abangoardian lehiatzeko.

BasQ Pilotaje taldea (PDF, 1 MB)

  • Zeharkako Trakzio Ekimenak

ZTBP Euskadi 2030 planaren barnean hartzen da Zeharkako Trakzio Ekimenen kontzeptua. Ekimen horiek RIS3 arloen arteko lankidetza sustatuko dute eremu estrategiko zehatzetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoak trantsizio hirukoitzari (trantsizio teknologiko eta digitalari, trantsizio energetiko eta klimatikoari eta trantsizio sozial eta sanitarioari) aurre egin diezaion lagunduko dute. Enpresen, unibertsitateen, teknologia- eta ikerketa-zentroen eta administrazio publikoen artean estrategia komunak ezartzean eta/edo partekatzean oinarritzen den ikuspegia da, eta ezarritako esparruetan ondo definitutako helburuak dituzten trakzio-proiektuak identifikatzera bideratuta dago.

Hasiera batean, ZTBP Euskadi 2030 planerako zeharkako 3 trakzio-ekimen proposatzen dira, zahartze osasuntsuaren, mugikortasun elektrikoaren eta ekonomia zirkularraren arloetan. Abian jartzeko, ekimen bakoitzari dagokion batzordea eratu da.

Zeharkako Trakzio Ekimenen Batzordeen gobernantza (PDF, 492 KB)

Azken aldaketako data: