Inklusiorako Euskal Kontseilua
LABURPENA
Objektua
Inklusiorako Euskal Kontseilua kide anitzeko organo bat da, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 18. artikuluan xedatzen direnetako bat, diru-sarreren bermeen arloan eta inklusioaren arloan aholku-eginkizunak eta parte hartzeko eginkizunak betetzeko.
LEGE-ESPARRUA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Inklusiorako Euskal Kontseiluari dagokio honako funtzio hauek betetzea:
- Nahitaezko txostenak egitea, honako kasu hauetan:
- Diru-sarrerak bermatzeari eta inklusioari buruzko lege-aurreproiektuak.
- Diru-sarrerak bermatzeari eta inklusioari buruzko dekretu-proiektuak.
- Inklusiorako Euskal Plana eta diru-sarrerak bermatzearen eta inklusioaren arloko plan orokorrak eta sektorialak, betiere haien jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.
- Eusko Jaurlaritzari aholkularitza ematea eta ekimenak proposatzea Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari lotutako edozein arlori buruz.
- Bazterketa-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonen oinarrizko beharrak detektatu eta aztertzea, Inklusiorako Erakundearteko Batzordeari proposatzeko behar horiei aurre egiteko garatu beharko liratekeen jarduketa-ildoak.
- Inklusioaren arloan esku hartzen duten agenteen iradokizunak, informazioa eta proposamenak jasotzea eta haiei halakoak egitea.
- Diru-sarrerak bermatzearen eta inklusioaren arloko erantzukizuna duten euskal administrazio publiko guztien aldetik plan orokor eta sektorialen betetzearen jarraipen eta ebaluazioari buruzko informazioa jasotzea.
- Nahitaezko txostena ematea Inklusioaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoaren titularra eta haren ordezkoak izendatzeko proposamenari buruz, bai eta kargua utzarazteko edo kargutik kentzeko proposamenari buruz ere, 14/2022 Legearen 150. artikuluan aurreikusitako kasuetan.
- Legez edo erregelamenduz esleitzen zaion beste edozein.
Harremanetarako datuak
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Lotutako erakundeak
Besteak
- Ekonomia, Lana eta EnpleguaXIII Legealdia
- Lana eta EnpleguaXII Legealdia
LOTUTAKO EKIPAMENDUAK
Inklusiorako Euskal Kontseilua
Laburpena
Lege-esparrua
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Lotutako erakundeak
Lotutako ekipamenduak